Tabakalerako zine-pantailak euren ibilbidea Zentroaren eta EQZEren laguntzari esker, Ikusmira Berriak edo Noka bezalako programetan egonkortu duten zinegileen belaunaldiaren filmak eskainiko ditu urte osoan zehar
Feminismoa eta emakume zinegileak Tabakalerako zine-eskaintzaren beste ardatzetako bat izango dira 2025ean
2025eko proiekzioetarako bonuak eta sarrerak abenduaren 20tik aurrera egongo dira eskuragarri, webgunean eta Tabakalerako Informazio Puntuan
Koldo Mitxelena Kulturuneak Donostia Zinemaldiaren Z365 arloarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatu dituen zortzi elkarrizketetan hamasei profesionalek hartuko dute parte ekainera bitarte
Maria Elorzaren eta Marian Fernándezen arteko topaketak emango dio hasiera zikloaren laugarren denboraldiari urtarrilaren 14an
1982tik 1984ra Donostia Zinemaldiaren esparruan egindako ekimen aitzindari horren erabakiak eta kuradoretza-proposamenak kontatzen ditu ‘Historiak #11’ ekimenak.
Donostia Zinemaldiaren Z365 arloaren eta Elías Querejeta Zine Eskolaren laguntza duen ekimen honek ‘Zinemagileen arteko elkarrizketak’ eta ‘Kontatutako zinea’ programak biltzen ditu hamalau saiotan, eta lehen ekitaldia urriaren 19an izango da, Pilar Palomero eta Eider Rodriguezekin
Tabakalerak, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak artistaren mendeurrena ospatuko dute bere film gehienak emanaz
Bere bizitza eta lanari buruzko dokumental batek eta artistak berak zuzendu zituen lau film laburren proiekzioak osatuko dute omenaldia
Segidako bigarren urtez, Partner multienergia da konpainia, eta, haren soluzioei esker, deskarbonizazio-helburuak lortzeko bidean jarraitzen du Zinemaldiak
Kursaaleko zabaldegiko karpa 12:00etatik 23:00etara egongo da irekita Zinemaldiko egun guztietan, eta Tabakalerako ikus-entzunezko laborategia, berriz, astelehenetik (hilaren 23a) ostegunera (26a)
Erakusketak irailaren 17an irekiko ditu ateak; Tabakalerak ekoitzi du eta Rotterdamgo zinema-jaialdiaren eta Donostia Zinemaldiaren lankidetza du
Errealizadore argentinar/britainiarrak, Ikusmira Berriaken egoiliar izandakoak eta berriki Locarnoko zinema-jaialdian parte hartuko duenak, 'Monólogo colectivo / Collective Monologue' bere azken film luzea aurkeztuko du Zabaltegi-Tabakalera sailean
Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko programan izena emateko epea irailaren 2ra arte egongo da zabalik
Aurten ekimenaren hamargarren urteurrena izango denez, liburu bat eta film-egunkari bat argitaratuko dira
Programaren hirugarren edizio honetan parte hartu dute, besteak beste, J.A. Bayonak, Isabel Coixetek, Sara Mesak, Isabel Herguerak eta Belén Atienzak
Harri X. Fernández, Sonia García López eta Carlos F. Heredero ikertzaileen proposamenak hautatu dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak sustatutako José Ángel Herrero-Velarde beken bigarren edizioan
Ekainaren 22an jardunaldi publikoa egingo da, eta haren barruan artxiboko bisitaldia, beken lehen ikerketen aurkezpena eta 'Potemkin korazatua' filmaren emanaldia izango dira
Narratiba jasangarriei eta storytellingari buruzko bi mintegi izango dira Donostian maiatzean eta ekainean
Denboran luzatutako zinema klasikoko jaialdi baten itxura harturik, apiriletik irailera bitartean izango dira emanaldiak Gasteizen, Bilbon, Donostian, Iruñean eta Donibane Lohitzunen
Hiru ikertzaileri 3.500 euroko dirulaguntza bana eta bi astez Euskadiko Filmategian lan egiteko espazioa emango zaizkie
Proiektua aurkezteko epea, datorren ostiralean, martxoaren 15ean hasiko da eta apirilaren 26ra arte egongo da zabalik
Hogei zientzialari inguru arituko dira publikoarekin eztabaidan urtarriletik martxora bitarteko emanaldietan, Gasteizen, Donostian, Bilbon, Iruñean eta Donibane Lohitzunen
Donostia Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elías Querejeta Zine Eskolak antolatzen duten egoitza programak nazioartean sendotzea lortu duen une honetan ospatuko du hamargarren edizioa, ‘O Corno’ filmak eskuratutako Urrezko Maskorraren eta ‘Creatura’ filmak Quinzaine des Cinéastes sailean jasotako sariaren ondoren
Bi emakume zinemagile euskaldun hautatu izana emakume zuzendarien belaunaldi baten aldeko apustu kontzientea da
2024ko eskaintzak partekatutako pantaiaren programazioaren bidez talentu gazte berria sustatzea izango du helburu nagusietako bat
Zinema-bonua eta emanaldietarako sarrerak abenduaren 15etik aurrera egongo dira eskuragarri Tabakalerako webgunean eta informazio-gunean
Donostia Zinemaldiko Z365 eremuaren eta Elías Querejeta Zine Eskolaren laguntza duen ekimenak ‘Kontatutako zinea’ eta ‘Zinemagileen elkarrizketak’ programak biltzen ditu hamasei elkarrizketatan
Donostia Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Querejeta Zine Eskolak Kabia bultzatu dute, sortzen ari den talentu zinematografikoari eskainitako jardunaldi bat
Pentsamendua eta Eztabaida arloak hainbat gaitan sakonduko du, hala nola kultur politika inklusiboen garapenean, sormen-prozesuetan eta industriaren erronka teknologiko berrietan
421 filmek eman dute izena zinema-ikasleen nazioarteko topaketaren XXII. edizioan, inoiz baino gehiagok saila sortu zenez geroztik hona
THE MEDIAPRO STUDIO Gidoigintza Masterrarekin lortutako lankidetza-hitzarmenaren ondoren, Nest sari ofizialaren izena aldatu egin da
Lehenengoz, zentroaren zinema-programazioa hiriko zinema-jaialdien egutegiarekin koordinatuta diseinatu da
2023ko eskaintzaren xedea bereziki herritarrekin partekatzea izango da, bai eta sorkuntza-prozesuak ikusgai jartzea ere zinemagileekin topaketak eginez
2023ko emanaldietarako zinema-bonua eta sarrerak abenduaren 20tik aurrera eskuratu ahal izango dira Tabakaleraren webgunean eta informazio-puntuan
‘Artxiboa’ web-orri berriak aukera ematen die herritarrei 4.000 dokumentu digital baino gehiago (argazkiak, kartelak, egunkariak…) libreki kontsultatzeko, eta, era berean, 27.000 deskripzio-fitxa baino gehiagoko katalogo bat ere badago, adituek aztertu ahal izateko
Estatuko Loteriak eta Apustuak erakundeak babestuta, Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskolak, Euskadiko Filmategiaren, Medialab Tabakaleraren eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin, garatutako ikerketa-proiektuaren lehen fasea amaitu da
Estibaliz Urresola, Irati Gorostidi eta Maider Fernández Iriarte izango dira bederatzi elkarrizketetako lehenengoaren protagonistak. Haien elkarrizketa azaroaren 3an izango da, eta egingo den azkena, berriz, maiatzaren amaieran. Horretan, Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga izango dira protagonistak
Saioak –Donostia Zinemaldiaren Z365 atalak eta Elías Querejeta Zine Eskolak kolaboratu dute– irekiak izango dira, aurrez aurre nahiz online
Lankidetza hori generoen araberako parte-hartzeari eta emakumezko zinemagileen presentzia handiagoari buruzko txostenean egindako txertaketetan hezurmamitzen da
Pentsamendua eta Eztabaida arloak hainbat alderdi jorratuko ditu, hala nola berdintasunaren eta genero-aniztasunaren defentsa, ingurumenaren eta lanaren iraunkortasuna industrian eta teknologia berrien eragina
Zinemagile eta artista donostiarrak argazki-proiektu bat eraman du zentroaren bigarren solairura, Donostia Zinemaldiko hainbat departamentutan diharduten edo Zinemaldiarekin lotuta dauden pertsonen erretratuekin
Jada ezarri diren neurriekin, bederatzi eguneko lehiaketak 62 tona inguru CO2Eq murriztu ahalko ditu, CREAST kontsulta-agentziaren kalkuluen arabera
Abendura arte hamaika film proiektatuko dira, 1988 eta 2010 urte bitartean Donostia Zinemaldiaren programaziotik igaro zirenak
Zinema-ikasleen nazioarteko lehiaketaren historian lehendabizikoz, euskarazko bi lan hautatu dira
Euskal Herriko testuinguru politiko-kulturalean Trantsizioak eragindako desengainuaren kontzeptua aztertzen du argitalpenak, Izagirreren zinemaren eta garaiko beste literatura ekoizpen batzuen bidez
ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak Eceizaren ibilbidea ere errepasatzen du, haren artxibo pertsonaleko zenbait material argitaragabetan oinarrituta; material horiek Euskadiko Filmategian daude 2021etik
Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko programan izena emateko epea irailaren 1era arte dago zabalik
Zinemaldiak bere karbono aztarnaren erdia baino gehiago konpentsatzeko konpromisoa hartu du, Naturklima Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak abian jarritako funtsaren bitartez
Bigarren urtez jarraian, Zinemaldiak moketa gorri birziklatu eta birziklagarria erabiliko du
Ikusmira Berriak ekimenaren babesean sortutako 'El agua' proiektua –bere lehen film luzea– Canneseko Zinema-jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu eta aste batzuetara izango da Alacanteko zinemagilea Tabakaleran
Zinema ikasleen film laburren nazioarteko lehiaketako hogeita batgarren edizioak ohiko formatua berreskuratuko du eta 2022ko irailaren 19tik 23ra bitartean egingo da
Lanen izen-ematea egiteko epea uztailaren 1ean amaituko da
Film irabazlearen zuzendariak 10.000 euroko saria jasoko du
‘Zinemagileen arteko elkarrizketak’ zinemazale eta ikasleei zuzendua dago eta Z365 arloak, urte osoko Zinemaldiak, eta Elías Querejeta Zine Eskolak parte hartzen dute
Ana Cristina Barragánek, Jaume Claretek, Meritxell Colellek, Irati Gorostidik, João Paulo Mirandak eta Maximiliano Schonfeldek egoitzaren lehen fasea abiarazi dute Tabakaleran, non tutoretza pertsonalizatu gehiago izango baitituzte
Zentroan lagun izango dituzte Olimpia Pont, Javier Martín eta Sergio Oksman; gainera, Elena López Rierak, Jean-Gabriel Périotek, José Luis Torres Leivak, Lucile Hadzihalilovicek, Fernanda del Nidok eta Paolo Morettik 'online' tutoretzak emango dizkiete
Apirilaren 9an, egoiliarrek beren aurreko lanak aurkeztuko dituzte Zinemaldia + Plus saio batea
'Cea mai fericită fată din lume' / 'The Happiest Girl in the World' bere lehen filmaren emanaldian izango da zinemagile errumaniarra eta 2021ean Urrezko Hartza eskuratu zuen 'Babardeală cu bucluc sau porno balamuc' / 'Bad Luck Banging or Loony Porn' lanaren sortzeko prozesuaz arituko da
Saioa online izango da, eta ikastaroan izena emandako 280 lagunek jarraitu ahal izango dute
‘Zinemagileen arteko elkarrizketak’ ikastaroa, zinemazale eta ikasleei zuzendutakoa, Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatzen du antolatzen du Donostia Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elias Querejeta Zine Eskolarekin batera
'Zinemagileen arteko elkarrizketak' Z365 atalarekin -Donostiako Zinemaldiaren urte osoko zinemaldia- eta Elias Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatu da zine ikasleentzat eta zinemazaleentzat.
Icíar Bollaínek, Lara Izagirrek, Carla Simonek, Rodrigo Sorogoyenek eta Jonás Truebak parte hartuko dute Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elias Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatu den ikastaro honetan
Nosferaturen baitako 'Zinemaldia 70' ziklo berriak Donostia Zinemaldiaren historiara hurbilduko gaitu Zinemaldiaren jaiotzaren 70. urteurrenean; 1953tik aurrera programatu izan diren 40 film proiektatuko dira
Zinemaldia + Plus-ek, Zinema eta Zientziaren bosgarren edizioak eta Christian Petzold zinemagile alemaniarrari eskainitako zikloak urtarrilean emango diote hasiera programazioari
Zine-bonua eta 2022ko proiekzioetarako sarrerak abenduaren 22tik aurrera egongo dira eskuragarri Tabakaleraren webgune berrian eta fisikoki eraikineko Info Puntuan
Kutxa Kultur Plazan erakusketa bat egingo da 2022ko otsailaren 20ra arte: 30 argazki dira, esperimentazioak eta demokratizazioak, baina baita ezegonkortasun sakon batek ere, markatutako hamarkada batekoak
‘Zinemaldia 70. Historia posible guztiak’ egitasmoko lantaldea da ‘Zinemaldia trantsizioan: Donostia Zinemaldia aldaketaren urteetan (1976-1985)’ erakusketaren komisarioa
Guztira 281 proiektuk eman dute izena 2022ko programan. Zortzigarren edizio honetan, bostetik seira handituko da egonaldi kopurua
Las delicias (2021), Eduardo Cresporen laugarren film luzea, astelehenean, hilak 22, estreinatuko da Nazioarteko Lehiaketan, International Documentary Film Festival Amsterdam-en (IDFA). Eduardo Crespo Ikusmira Berriak programaren azken edizioan egoiliar moduan ibili da bere bosgarren filma, La gruta del viento, garatzen.
Nest saileko Nikica Zdunic ikaslea ohiak (2017) eta Ikusmira Berriak-eko Arantza Santesteban (2018), Aitziber Olaskoaga (2019) eta Jessica Sarah Rinland (2020) egoiliarrek beren lanak erakutsiko dituzte Doclisboa zinemaldiko 19. edizioan. Nikica Zdunic Women Women Women (2017) filmarekin parte hartuko du ‘Green Years’ sailean, aurten The Academy of Dramatic Art de Zagreb eskolari eskainiko dioten atzerabegirakoan. Bestalde, Arantza Santesteban Nazioarteko sailean lehiatuko da Ikusmira Berriak programan garatutako 918 Gau (2021) filmarekin, eta bere estreinaldia astelehenean, hilak 25, izango du. Aitziber Olaskoagak Ikusmira Berriak programan ere garatutako bere erdimetraia aurkeztuko du, Jo ta Ke (2020), artxiboa eskuratu eta bererabiltzen duten pelikulei buruzko ‘Our Images and Your Images of Us’ programan, ‘New Visions’ sailaren barruan. Azkenik, Jessica Sarah Rinlandek Sol de Campinas (2021) erakutsiko du ‘From the Earth to the Moon’ sailean.
Tabakalerako pantaila partekatuak Dardenne anaien 'Deux jours, une nuit' programatu du irailaren 4rako, eta Jim Jarmuschen 'Dead Man', berriz, irailaren 9rako
Edizio honetatik aurrera, programak egoitza kopurua bostetik seira handituko du
Izena emateko epea irailaren 1era arte dago zabalik
Ekainaren 16an, asteazkena, eta 17an, osteguna, '2deo, Zinemaldia & Technology' jardunaldiak egingo dira, zinemagintzako zinemagile, teknologo eta profesionalentzako topagunea.
Profesionalek zineman eragiten ari diren aurrerapen teknologiko berriak eta 'blockchain', adimen artifiziala, zibersegurtasuna eta droneen erabilera bezalako tresnak ezagutuko dituzte.
Zinema ikasleen film laburren nazioarteko lehiaketak hogeigarren urteurrena ospatuko du Donostia Zinemaldiaren 69. edizioan
Lanen izen-ematea egiteko epea uztailaren 1ean amaituko da
Film irabazlearen zuzendariak 10.000 euroko saria jasoko du
Zuzendari georgiarra ekainaren 7ra arte egongo da Donostian bere hurrengo film luzea prestatzeko
Tabakalerak, Donostia Zinemaldiak eta Elias Querejeta Zine Eskolak egindako gonbidapen hau talentuari laguntzeko hiru erakundeek partekatutako programa estrategikoaren, urte osoko Zinemaldiaren (Z365) eta zinemaren pedagogien barruan kokatzen da
Zuzendari onenaren, emakumezko aktore onenaren eta gidoi onenaren sariak irabazi zituen zinemagileak 'Dasatskisi / Beginning' film luzea aurkeztuko du eta bere sormen prozesua partekatuko du Kontatutako Zinea saioan
Vincent Maravalek eta Vanja Kaludjercicek aukeratutako filmak hilaren 14an eta ekainaren 11n emango dituzte, hurrenez hurren, Tabakaleraren pantaila partekatuan
Online argitalpen hau urtean bitan plazaratuko da, eta kultura zinematografikoak beste diziplina zientifiko eta humanistiko batzuekin dituen loturak aztertuko ditu, arreta berezia eskainiz euskal zinemari
Lehenengo alean Nestor Basterretxearen zinematografia lana aztertu da, konstruktibismoaren ikuspuntutik, eta Maria Jesusen 'Tatus' Fombellidaren lana aurkeztu da.
Z365 - Newsletter #1
Z365 - Newsletter #0
Gaur lehendabizikoz plazaratu dugun aldizkari baten lehen alea da hau, eta asmoa zera da, aldizkariaren hurrengo entregetan Z365 eremuarekin edo urte osoko Zinemaldiarekin lotutako berriak biltzea.
Donostia Zinemaldiako zine ikasleen sailean (NEST) La enorme presencia de los muertos film laburra estreinatu ondoren, José María Avilés zinemagileak, Elias Querejeta Zine Eskolako lehen promozioko ikasle ohiak, bere lehen film luzea, Al Oriente, estreinatu du Veneziako Zinemaldian, Biennale College Cinema programatik igaro ondoren. Ondare historiko konplexua duen bide baten obretan lan egiten duen Atahulparen istorioa kontatzen du filmak.
Nest saileko pasaden edizioetan leihatutako Oren Gerner (2014), David Pinheiro (2018) eta Rafael Manuel (2020) zinemagileak hautatu dituzte Locarno Filmmakers Academy-n, Locarnoko Zinemaldiak hamar egunez belaunaldi berriei zuzentzen dien programan. Egoiliarrek Filmmakers Academy-ren emanaldietan euren film laburrak zinemaldiko ikusleei erakusteko aukera dute.
Donostia Zinemaldian zinema-ikasleentzat egiten den film laburren nazioarteko Nest lehiaketaren XX. edizioan hautatu diren bi film labur saritu dituzte Locarnoko azken zinema-jaialdian (Suitza). Alde batetik, Leonardo Martinelli brasildarraren Fantasma Neon / Neon Phantom filmak Urrezko Pardinoa irabazi du film laburren nazioarteko lehiaketan; bestetik, Naomi Pacifique suitzarraren After a Room filmak Zilarrezko Pardinoa irabazi du Suitzako lehiaketa nazional hartan. Biak ala biak Donostia Zinemaldiaren hurrengo edizioan proiektatuko dira Nest osatzen duten beste 12 film laburrekin batera.
El gran movimiento, 2016an Ikusmira Berriak egonaldi-programan garatutako Kiro Russoren bigarren film luzea, mundu mailako estreinaldia izango du Veneziako Zinemaldiko Orizzonti sailean. Super 16mm pelikularekin filmatutako luzemetraiak Boliviako La Paz hiriaren nortasuna jorratzen du.
Alisha Mehta Tejpal, pasaden urteko Nest sailean Lata lanarekin leihatutako zinemagilea, Sundance Institute-eko Women 's Financing Intensive programan hautatu dute Untitled Objects sormenezko dokumentalaren proiektuarekin. Filma galdutako familia-erlikien bilaketa bat da, non zinemagileak bere familiaren ondarea eta Indiako bilakaera azaleratzen dituen.
Helena Girónek eta Samuel M. Delgadok Eles transporten a morte beren lehen lana Ikusmira Berriak egoitza-programan garatu zuten 2017an. Filmaren mundu mailako estreinaldia Veneziako zinema jaialdian izango da. Kolonizazioaren inguruko diskurtso kritikoa deun abenturazko kontakizun hau Mostrako 36. Kritikaren Astean aurkeztuko dute.
Nicolas Lasnibat zinemagile txiletarrak Treinta años film laburra aurkeztu zuen 2006ko Zinema Eskolen topaketan. La Femis Frantziako zinema eskola nazionaleko ikasketa-zuzendaria izendatu dute.
Laura Wandel zinemagile belgikarrak Murs film laburrarekin Donostiako Zinemaldiko Zinema Ikasleen Nazioarteko topaketan hautatua izan zen 2007an. Aurten bere lehen film luzea Un monde (Playground) aurkeztu du Cannesko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean eta Fipresci saria eskuratu du.
Un monde eskolako unibertsoan murgiltze sakon bat da, Nora izeneko neskato baten begietatik. Noraren anaia zaharrenak ikaskideen jazarpena jasaten ditu.
18:00etan. - Zinea (Tabakalera)
19:00etan. - Zinea (Tabakalera)
19:00etan. - Zinea (Tabakalera)