"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Klasikoak programaren barruko ziklo honetan 17 film labur eta ertain eta film luze bat emango dira bost saiotan, Tabakalerako Elías Querejeta Zine Eskola zinema-areto berrian
Montxo Armendárizen ‘Tasio’ zaharberrituak inauguratuko du saila larunbatean –hilaren 21ean–, Victoria Eugenia Antzokian
Boloniako L’immagine Ritrovata laborategiek zaharberritu dute zuzendari nafarraren film luzea
Denboran luzatutako zinema klasikoko jaialdi baten itxura harturik, apiriletik irailera bitartean izango dira emanaldiak Gasteizen, Bilbon, Donostian, Iruñean eta Donibane Lohitzunen
Sailean estreinaldia izango dute, halaber, Val del Omarren ‘Festival en las entrañas’ eta Raúl Ruiz eta Valeria Sarmientoren ‘El realismo socialista / Socialist Realism’ film argitaragabeek
Artxiboa webguneak erakusketa birtual bat ere badu, Val del Omarrek Zinemaldiarekin posta bidez izandako harremana jasotzen duena
Sarmiento zinemagilea da berau, Ruizen alargun eta ohiko lankideaz gain, eta berreskuratu, berregin eta amaitu egin du Ruizek duela 50 urte sortutako film argitaragabe hori