"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
WIP Europan hautatutako filmek WIP Europa Industria Saria jasotzeko aukera izango dute. A Contracorriente Films, Best Digital, Deluxe Content Services Spain, Dolby Labs., Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones eta No Problem Sonido enpresek ematen dute saria. Film baten postprodukzio-zerbitzuetan datza saria –ingelesez eta gaztelaniaz azpititulaturiko DCP kopia egin arte- eta filmaren banaketa Espainian.
WIP Europa saria emango da ere. WIP Europa Industria Sariaren film irabazlearen produktore gehiengodunarentzako 10.000 euroko saria da.
Ekimen hau honako hauen lankidetzari esker da posible: A Contracorriente Films, Best Digital, Deluxe Content Services Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones eta No Problem Sonido.