72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Berriak
99 resultados Berriak
Asteartea, 2024(e)ko abenduak 17

Tabakalerako zine-pantailak euren ibilbidea Zentroaren eta EQZEren laguntzari esker, Ikusmira Berriak edo Noka bezalako programetan egonkortu duten zinegileen belaunaldiaren filmak eskainiko ditu urte osoan zehar

Feminismoa eta emakume zinegileak Tabakalerako zine-eskaintzaren beste ardatzetako bat izango dira 2025ean

2025eko proiekzioetarako bonuak eta sarrerak abenduaren 20tik aurrera egongo dira eskuragarri, webgunean eta Tabakalerako Informazio Puntuan

Asteazkena, 2024(e)ko azaroak 20

Espainiako Kultura Ministerioaren laguntzarekin, ‘La casa’, ‘Los destellos’, ‘Mugaritz. Sin pan ni postre’, ‘Nina’, ‘Segundo premio’ eta ‘Soy Nevenka’ pelikulak emango dira azaroan eta abenduan

Astelehena, 2024(e)ko azaroak 18

‘Mugaritz. Sin pan ni postre’ filma Japoniako hiriburuan egingo den emanaldi baten protagonista izango da, Hokkaidoko Zinema Gastronomikoaren Jaialdia inauguratzeaz gain

Astelehena, 2024(e)ko azaroak 11

1982tik 1984ra Donostia Zinemaldiaren esparruan egindako ekimen aitzindari horren erabakiak eta kuradoretza-proposamenak kontatzen ditu ‘Historiak #11’ ekimenak.

Asteazkena, 2024(e)ko urriak 16

Donostia Zinemaldiaren Z365 arloaren eta Elías Querejeta Zine Eskolaren laguntza duen ekimen honek ‘Zinemagileen arteko elkarrizketak’ eta ‘Kontatutako zinea’ programak biltzen ditu hamalau saiotan, eta lehen ekitaldia urriaren 19an izango da, Pilar Palomero eta Eider Rodriguezekin

Asteartea, 2024(e)ko urriak 8

Ventana Sur eta Marché du Film (Cannesko zinema-jaialdia) merkatuek eta Donostia Zinemaldiak antolatuta, abenduaren 2tik 6ra egingo da Montevideon

Asteazkena, 2024(e)ko urriak 2

Tabakalerak, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak artistaren mendeurrena ospatuko dute bere film gehienak emanaz

Bere bizitza eta lanari buruzko dokumental batek eta artistak berak zuzendu zituen lau film laburren proiekzioak osatuko dute omenaldia

Ostirala, 2024(e)ko irailak 27

Victoria Eugenia Antzokian Todd Phillipsek zuzendutako eta Joaquin Phoenix eta Lady Gaga protagonista dituen filmaren bi emanaldi egingo dira bihar

Astelehena, 2024(e)ko irailak 23

Gizarte gaiei buruzko ehun lan inguru aurkeztu dira Donostia Zinemaldiak eta Loteriak erakundeak sortutako sarira.

Osteguna, 2024(e)ko irailak 19

Tabakalerak hartuko du proposamen hori, bihartik Donostia Zinemaldiaren amaierara bitarte (hilaren 28a)

Osteguna, 2024(e)ko irailak 19

Elena Sánchez Caballero RTVEko presidente ohiak, Juana Macías zinemagileak eta Paz Lázaro ekoizle eta programatzaileak osatzen dute epaimahaia

Asteazkena, 2024(e)ko irailak 18

Segidako bigarren urtez, Partner multienergia da konpainia, eta, haren soluzioei esker, deskarbonizazio-helburuak lortzeko bidean jarraitzen du Zinemaldiak

Asteazkena, 2024(e)ko irailak 18

Zinema-industriako profesionalez osatutako 'Le Quinze de la Pelloche' elkarteak Azeri Zaharrak taldearen aurka jokatuko du larunbatean, hilaren 21ean, Hernanin

Asteartea, 2024(e)ko irailak 17

Andrew Garfield John Crowley ‘We Live in Time’ filmaren zuzendariarekin eta Nick Payne gidoilariarekin izango da solasean hilaren 27an

Asteartea, 2024(e)ko irailak 17

Tabakaleraren, Rotterdamgo nazioarteko zinema-jaialdiaren (IFFR) eta Donostia Zinemaldiaren arteko lankidetzaren emaitza da erakusketa, eta sorkuntza artistikoarekin eta audiobisualarekin batera hartua duten konpromisoa azpimarratzen du

Erakusketa Tabakalerako 2 erakusketa-aretoan ikusi ahal izango da 2025eko urtarrilaren 12ra arte eta ondoren Rotterdamgo zinema-jaialdian izango da ikusgai

Ikusmira Berriaken parte hartu zuen errealizadore argentinar-britainiarrak Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailean aurkeztuko du bere azken film luzea, ‘Monólogo colectivo’

Astelehena, 2024(e)ko irailak 16

CAA Media Finance taldearekin elkarlanean antolatutako ekitaldia irailaren 24an eta 25ean egingo da, eta nazioarteko ikus-entzunezkoen ekoizle eta agente garrantzitsuen parte-hartzea izango duten mintzaldiak barne hartuko ditu

Astelehena, 2024(e)ko irailak 16

Kursaaleko zabaldegiko karpa 12:00etatik 23:00etara egongo da irekita Zinemaldiko egun guztietan, eta Tabakalerako ikus-entzunezko laborategia, berriz, astelehenetik (hilaren 23a) ostegunera (26a)

Astelehena, 2024(e)ko irailak 16

Udalak eta Zinemaldiak doako 1.000 sarrera ipini dituzte langabeen eskura

Ostirala, 2024(e)ko irailak 13

Juan Diego Botto izango da epaiamahiko buru, eta Alicia Luna gidoigilea eta Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Sozialaren zuzendari Asier Aranbarri, berriz, epaimahaikide

Ostirala, 2024(e)ko irailak 13

Euskal Zinemaren Gala Handia antolatuko du EITBk, gure zinemaren arrakasta goraipatuz, irailaren 24an Victoria Eugenia antzokian.

Halaber, hilaren 25eko EITB Galan ‘Itsatsita’ film musikalaren aurrestreinaldia egingo da; eta Belodromoan, ‘Go!azen 11’ denboraldi berriaren aurrestreinaldi handia. EITBren partaidetza duten 12 euskal ekoizpen izango dira aurtengo Donostia Zinemaldian.

EITBk, aurten ere, hitzordu profesional bat antolatu du ikus-entzunezkoen sektorearekin eta industriarekin; eta Zinemaldian duen presentzia handituko du, kalean set mugikor handi bat jarriz.

Osteguna, 2024(e)ko irailak 12

Zinemaldiaren baitan Euskadiko Orkestrak eskainiko duen zine-musikako kontzertua aurkezten dute Euskadiko Orkestrak, SGAE Fundazioak eta Donostia Zinemaldiak. Zinemaldiko lehen larunbatean irekiko da Belodromoa musikazale, zinemazale eta, oro har, ikusleentzat, soinu-banden joaldi sinfonikoa eta horien pelikula-eszenen muntaketa uztartzen dituen ikuskizunerako.

Begi-belarriak plazerez goxatu ahal izango dira ordu eta laurdenez, larunbatean, irailak 21, lehendabizikoz arratsaldez, 18:00etan. Sarrera doakoa izango da.

Ostirala, 2024(e)ko irailak 6

Jacques Audiard, Sean Baker, Edward Berger, Leos Carax, Gia Coppola, Costa-Gavras, Audrey Diwan, Arnaud Desplechin, Mati Diop, Adam Elliot, Coralie Fargeat, Payal Kapadia, Dea Kulumbegashvili, Mike Leigh, Joshua Oppenheimer, François Ozon, Mohammad Rasoulof, Walter Salles, Jane Schoenbrun eta Paolo Sorrentino zinemagileek ikus-entzuleen eta prentsaren aurrean aurkeztuko dituzte euren filmak

Osteguna, 2024(e)ko irailak 5

Donostia International Physics Center eta Euskadiko Filmategiarekin lankidetzan aukeratutako filma ‘Alan giza antena’ da eta euskarara bikoiztuta emango da

Haurrentzako Zinema sailaren programak familientzako sei film eskainiko ditu

Asteazkena, 2024(e)ko irailak 4

Atalak hainbat gai jorratuko ditu, hala nola ikuspegi feministarekin sortutako ekoizpena, inklusioa industrian eta adimen artifiziala

Asteazkena, 2024(e)ko irailak 4

Argentinako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren parte-hartzearekin, 72. edizioan Latinoamerikako ekoiztetxe, zinemagile eta kazetarien delegazio berezia egongo da

Hilaren 24an, 'El hombre que amaba los platos voladores' Sail Ofizialeko emanaldiarekin batera, sektoreko profesionalen kontzentrazio bat eta 'Traslados' filmaren emanaldia egingo dira

Asteartea, 2024(e)ko irailak 3

Eneko Sagardoy eta Anna Castillo izango dira epaimahaikideetako zenbaitzuk, eta irailaren 27an entregatuko diote saria irabazleari

Rubén B. Caballero bertako diseinatzaileak egin du edizio berezi honetako kartela. Zinemaldiaren barnean entregatzen den GEHITUren LGBTIQA+ sariarekin 25 urteotan egon diren ikus-entzuleen aniztasunari omenaldia egiten zaio

Astelehena, 2024(e)ko irailak 2

Bi komiko katalanek Bárbara Goenagarekin batera aurkeztuko dute zeremonia; Itziar Ituño eta Malcolm Treviño-Sitté izango dira amaierako galaren buru, eta Marta Eturak eta Eneko Sagardoyk, berriz, Donostia Sariak banatzeko ekitaldiak

Bihar jarriko dira salgai lau saioetarako sarrerak

Terrat (The Mediapro Studio) arduratuko da Zinemaldiak egingo dituen lau galen zuzendaritzaz eta gidoiaz

Astelehena, 2024(e)ko irailak 2

Andrew Garfield eta Florence Pugh dira lehiaz kanpo programatutako drama erromantikoaren protagonistak

Ostirala, 2024(e)ko abuztuak 30

Raúl de la Fuenteren ‘Los Williams’ filmak emango dio hasiera Zinemirari, eta Carmen Chaplinen ‘Chaplin | Spirit of The Tramp’ filmak, berriz, amaiera

Euskal ekoizpena duten 20 film hautatu dira Sail Ofizialean, New Directors, Zabaltegi-Tabakalera, Perlak, Nest, Culinary Zinema, Zinemira, Made in Spain, Belodromoa, Haurrentzako zinema eta EITB Gala

Zinemira Sariak Elena Irureta aktorearen ibilbidea aintzatetsiko du

Asteartea, 2024(e)ko abuztuak 27

Donostia Zinemaldiko lehiazko sailen artean irekienak Nino Benashvili, Wu Lang, Yoyo Liu eta Maximiliano Schonfeld zinemagileek zuzendutako lan berrien mundu-estreinaldia hartuko du barne

Gainerako lan gehienak Cannesen, Berlinen, Locarnon, Rotterdamen, Sundancen, Venezian eta beste zinema-jaialdi batzuetan saritutako edo programatutako film luzeak eta laburrak dira

Asteazkena, 2024(e)ko abuztuak 21

Klasikoak programaren barruko ziklo honetan 17 film labur eta ertain eta film luze bat emango dira bost saiotan, Tabakalerako Elías Querejeta Zine Eskola zinema-areto berrian

Astelehena, 2024(e)ko abuztuak 19

Topaketa horietarako sarrerak bihar jarriko dira salgai, abuztuaren 20an, 10:00etan

Auditoriuma –3.000 pertsonentzako edukiera duena–, halaber, Kontzertua & Proiekzioa ikuskizunaren eta Ikastetxeak Belodromoan ekimenaren goizeko saioen eszenatokia ere izango da

Astelehena, 2024(e)ko abuztuak 19

Zerbitzua San Telmo Museoan instalatuko da eta sei hilabetetik hamabi urtera bitarteko haurrak zainduko ditu

Publiko orokorrari irekiko zaio zerbitzua 21ean eta 22an (larunbata eta igandea)

Ostirala, 2024(e)ko abuztuak 16

Jon Garaño eta Aitor Arregiren ‘Marco’ filmak emango dio amaiera sailari, eta ‘The Wild Robot’ eta ‘Maria Callas: Letters and Memories’ lehiaz kanpo erakutsiko dira

Asteazkena, 2024(e)ko abuztuak 14

Nazioartean aintzatespen handiena duen zuzendari, gidoigile eta ekoizle espainiarrak omenaldia jasoko du hilaren 26an (osteguna) ‘La habitación de al lado / The Room Next Door’ bere azken filma eman aurretik

Asteartea, 2024(e)ko abuztuak 13

Alemania, Georgia, Lituania eta Turkiatik datozen lau ekoizpenetatik hiru egileen lehen edo bigarren filmak dira

WIP Europa irailaren 23etik 25era egingo da Donostia Zinemaldiaren Industriako jardueren esparruan

Astelehena, 2024(e)ko abuztuak 12

Hautatutako hamalau proiektuak Argentina, Bolivia, Brasil, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Paraguai eta Suitzatik datoz eta horietako zazpi egileen lehen edo bigarren lanak dira

Koprodukzio Foroa irailaren 23tik 25era egingo da Donostia Zinemaldiaren Industriako jardueren esparruan

Ostirala, 2024(e)ko abuztuak 9

"Italia biolentoa. Polizia-zinema italiarra’ zikloak Felipe Cabrerizok idatzitako liburu monografiko baten argitalpena barne hartzen du

Asteazkena, 2024(e)ko abuztuak 7

Sei ekoizpenetatik lau, Argentina, Txile, Kolonbia, Costa Rica eta Uruguaitik datozenak, egileen lehen edo bigarren filmak dira

WIP Latam irailaren 23etik 25era egingo da Donostia Zinemaldiaren Industriako jardueren esparruan

Asteartea, 2024(e)ko abuztuak 6

Erakusketak irailaren 17an irekiko ditu ateak; Tabakalerak ekoitzi du eta Rotterdamgo zinema-jaialdiaren eta Donostia Zinemaldiaren lankidetza du

Errealizadore argentinar/britainiarrak, Ikusmira Berriaken egoiliar izandakoak eta berriki Locarnoko zinema-jaialdian parte hartuko duenak, 'Monólogo colectivo / Collective Monologue' bere azken film luzea aurkeztuko du Zabaltegi-Tabakalera sailean

Astelehena, 2024(e)ko abuztuak 5

Alemania, Danimarka, Espainia, Lituania eta Erresuma Batuko hamar proiektuk hartuko dute parte ekimenean

Asteartea, 2024(e)ko uztailak 30

Haien filmekin batera, Audrey Diwanen lanak –Sail Ofiziala hasiko duenak– ere lehiaketan hartuko du parte, baita Iciar Bollain, Pedro Martín-Calero, Pilar Palomero eta Albert Serra zinemagileek zuzendutako filmek ere (Espainiako ekoizpenak lau horiek)

Astelehena, 2024(e)ko uztailak 29

GEHITUk ematen du saria, sexu- eta genero-aniztasuna ondoen adierazten dituen filmari aitortza egiteko

Asteartea, 2024(e)ko uztailak 16

Gazteriaren Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea abuztuaren 1etik 9ra egongo da zabalik

Jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzeko entitateak, hala, zinema-munduan etorkizun oparoa duten gazteen balioa nabarmentzeko golardo hori sustatuko du aurten, New Directors eta Horizontes Latinos sailen bidez

Ostirala, 2024(e)ko uztailak 12

Alauda Ruiz de Azúaren ‘Querer’ serieak Sail Ofizialean parte hartuko du lehiaz kanpo

Javier Giner eta Aitor Gabilondoren ‘Yo, adicto’ eta Paula Ortizen ‘La virgen roja’ Sail Ofizialeko Emanaldi Berezien parte izango dira

Antón Álvarezek New Directors sailari hasiera emango dio, eta Cecilia Atán-Valeria Pivato tandemaren, David Pérez Sañudoren eta Sandra Romeroren filmak ere aukeratu dira sail horretarako

Osteguna, 2024(e)ko uztailak 11

Korporazioa zinema-jaialdiaren babesle ofiziala izango da hurrengo hiru edizioetan

RTVEk Zinemaldiaren baitan egiten dituen galak hirura zabalduko dira, baita RTVEren programazioan egiten den estaldura ere

Ostirala, 2024(e)ko ekainak 28

Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko programan izena emateko epea irailaren 2ra arte egongo da zabalik

Aurten ekimenaren hamargarren urteurrena izango denez, liburu bat eta film-egunkari bat argitaratuko dira

Astelehena, 2024(e)ko ekainak 3

Uztailaren 3a izango da izena emateko azken eguna

Astelehena, 2024(e)ko ekainak 3

Uztailaren 3a izango da izena emateko azken eguna

Ostirala, 2024(e)ko maiatzak 31

Lanen izen-ematea egiteko epea uztailaren 3an amaituko da

Zinema ikasleen film laburren nazioarteko lehiaketako hogeita hirugarren edizioa 2024ko irailaren 23tik 27ra bitartean egingo da

Film irabazlearen zuzendariak 10.000 euroko saria jasoko du.

Ostirala, 2024(e)ko maiatzak 10

Lehiatuko diren lanez gain, Zinemaldiak euskal esparruko zinemagile prestigiotsuei eskatutako bost film labur bilduko ditu Eusko Label sailak lehiaketaz kanpo

Osteguna, 2024(e)ko maiatzak 9

Aktore eta ekoizle australiarrak, eta bi Oscar sariren irabazleak, jaialdiko ohorezko aitorpen nagusia jasoko du eta kartel ofizialaren protagonista izango da

José Luis Lanzagorta diseinatzaile grafikoak sortu du posterreko irudia, Gustavo Papaleoren argazki batetik abiatuta

Asteazkena, 2024(e)ko maiatzak 8

Komunikazio-taldeak nabarmen indartuko du informazio-estaldura 72. edizioan

Asteartea, 2024(e)ko apirilak 30

Loterías sariak 10.000 euroko sari bat eta 5.000 euroko beste bat izango ditu, eta ekainaren 17ra arte aurkez daitezke lanak

Astelehena, 2024(e)ko apirilak 22

Narratiba jasangarriei eta storytellingari buruzko bi mintegi izango dira Donostian maiatzean eta ekainean

Asteazkena, 2024(e)ko martxoak 20

Denboran luzatutako zinema klasikoko jaialdi baten itxura harturik, apiriletik irailera bitartean izango dira emanaldiak Gasteizen, Bilbon, Donostian, Iruñean eta Donibane Lohitzunen

Astelehena, 2024(e)ko martxoak 11

Hiru ikertzaileri 3.500 euroko dirulaguntza bana eta bi astez Euskadiko Filmategian lan egiteko espazioa emango zaizkie

Proiektua aurkezteko epea, datorren ostiralean, martxoaren 15ean hasiko da eta apirilaren 26ra arte egongo da zabalik

Igandea, 2024(e)ko otsailak 11

'La sociedad de la nieve' Donostia Hiria Publikoaren Saria jaso zuen filma izan da gaueko filmik sarituena

Ostirala, 2024(e)ko urtarrilak 12

Donostia Zinemaldiaren lankidetzarekin egingo den saioan Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga, Lourdes Iglesias, Alberto San Juan, Cecilia Solaguren, Bina Daigeler, Josean Bengoetxea eta Alberto Iglesias arduratuko dira seriea aurkezteaz eta lehen hiru atalak proiektatuko dira

Asteazkena, 2024(e)ko urtarrilak 10

Hogei zientzialari inguru arituko dira publikoarekin eztabaidan urtarriletik martxora bitarteko emanaldietan, Gasteizen, Donostian, Bilbon, Iruñean eta Donibane Lohitzunen

Ostirala, 2023(e)ko abenduak 15

Donostia Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elías Querejeta Zine Eskolak antolatzen duten egoitza programak nazioartean sendotzea lortu duen une honetan ospatuko du hamargarren edizioa, ‘O Corno’ filmak eskuratutako Urrezko Maskorraren eta ‘Creatura’ filmak Quinzaine des Cinéastes sailean jasotako sariaren ondoren

Bi emakume zinemagile euskaldun hautatu izana emakume zuzendarien belaunaldi baten aldeko apustu kontzientea da

Asteazkena, 2023(e)ko abenduak 13

2024ko eskaintzak partekatutako pantaiaren programazioaren bidez talentu gazte berria sustatzea izango du helburu nagusietako bat

Zinema-bonua eta emanaldietarako sarrerak abenduaren 15etik aurrera egongo dira eskuragarri Tabakalerako webgunean eta informazio-gunean

Ostirala, 2023(e)ko abenduak 1

158.000 ikusle baino gehiago izan dira Donostia Zinemaldiaren 71. edizioan eta, 5.000 akreditatu baino gehiagorekin, bere marka hautsi du berriz ere

Osteguna, 2023(e)ko azaroak 9

Donostia Zinemaldiko Z365 eremuaren eta Elías Querejeta Zine Eskolaren laguntza duen ekimenak ‘Kontatutako zinea’ eta ‘Zinemagileen elkarrizketak’ programak biltzen ditu hamasei elkarrizketatan

Ostirala, 2023(e)ko urriak 20

«Spanish Audiovisual: Talent and Future» lelopean 28 herrialdetako 600 profesionalek baino gehiagok hartu dute parte egin diren hemezortzi jardueretan

Spanish Screenings On Tour ekimena Spanish Screenings XXL programaren ardatzetako bat da eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan kokatzen da, Espainiak Europako ikus-entzunezko hub gisa duen eginkizuna indartzeko

Asteazkena, 2023(e)ko urriak 4

Ventana Sur eta Marché du Film - Festival de Cannes merkatuek eta Donostia Zinemaldiak antolatua, ekimena azaroaren 27tik abenduaren 1era ospatuko da

Ostirala, 2023(e)ko irailak 29

Ana Torrent aktoreak eman dio Donostia saria zinemagileari Victoria Eugenia antzokian, orain dela 50 urte, ‘El espíritu de la colmena’ filmagatik, Urrezko Maskorra jaso zuen toki berean

Ostirala, 2023(e)ko irailak 29

Ostirala, 2023(e)ko irailak 29

Asteazkena, 2023(e)ko irailak 27

Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: