Donostia Zinemaldiaren enpresa babesle edo kolaboratzaile bihurtuta, zure marka korporatiboa prestigio handia batu duen ekitaldi batekin lotuko duzu; Espainian zein nazioartean 70 urteko ibilbide bikaina duen ekitaldi batekin, alegia. Munduko zinema-jaialdirik garrantzitsuenetakoa da Donostia Zinemaldia: FIAPFen kide kategoria gorenean, «lehiazko zinema-jaialdi ez espezializatu» bezala sailkatuta. Azken finean, aukera paregabea Espainian promozioa egiteko, Zinemaldiaren identitatearen ezaugarriekin: dotorezia, profesionaltasuna, fidagarritasuna eta kalitatea.
Zinemaldia euskal gizartean guztiz errotua dagoen ekitaldi bat da. Diru-laguntza publikoen programa garden bat du, eta tokiko zein kanpoko ikusleen kontzientziaren sakonean ezarrita dago. Izan ere, urtero lehiazko zein lehiaketaz kanpoko filmen saio guztiak erabat betetzen dira. Hala eta guztiz ere, laguntza publikoez gain, Zinemaldiak babesle pribatuak behar ditu bere finantzaketa osatzeko eta, hala, kalitate gorenaren estandarrari eutsi ahal izateko.
Zinemaldiaren eta laguntzaileen arteko harreman sendoei esker, bi aldeek lortzen dituzte onurak. Urtero laguntzen gaituzten marken irudia hobetu egiten da eta, haiek emandako laguntzari esker, Zinemaldiaren abentura zirraragarri honetako bikaintasunari euts diezaiokegu.
Aurtengo irailean beste edizio bat egingo dugu, ospe handia eta irudi bikaina ditugun une honetan. Donostiak ahalegin guztiak egiten ditu bere izena daraman zinema-jaialdiaren alde eta, bederatzi egunez, milaka bisitari, kazetari eta zinemagintzako profesional iristen dira zinema-industriaren munduko hiriburu honetara, Gipuzkoako hiriburuak dituen erakargarri turistiko eta gastronomikoek ere erakarrita, noski.
Bette Davis, Anthony Hopkins, Vanessa Redgrave, Luis Buñuel, Alfred Hitchcock, Michael Caine, Stephen Frears, Bertrand Tavernier, Bernardo Bertolucci, Michael Douglas, Robert de Niro, Al Pacino, Susan Sarandon, Catherine Deneuve, Sean Penn, Jeanne Moreau, Pedro Almodóvar, Jeremy Irons, Kevin Costner, Francis Ford Coppola, Woody Allen, Denzel Washington, Glenn Close, Dustin Hoffman edo Antonio Banderas, horra hor Donostian izan diren zinemako izarretako batzuk, Zinemaldiaren garrantziaren erakusle.
Urtero, 40 herrialdetako baino gehiagotako 1.000tik gora kazetarik ematen dute Zinemaldiaren berri eta, hala, babesleen, kolaboratzaileen eta laguntzaileen irudia mundu zabaleko milaka plataforma eta komunikabidetan ikusten da. Erakusleiho sozial eta mediatiko honek ez du parerik munduan, eta, horren ondorioz, gero eta korporazio eta marka gehiagok erabiltzen dute Zinemaldia beren komunikazio-estrategiak gauzatzeko edo beren bezero, banaketa-enpresa eta prentsari zuzendutako ekitaldiak egiteko.
INFORMAZIO GEHIAGO:
Kris Barco
Tel.: 943 481 212
marketing@sansebastianfestival.com