"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
New Directors saileko zuzendarien lehen edo bigarren luzemetraiek Kutxabank-New Directors Sarian parte hartu ahal izango dute. Berariazko epaimahai batek erabakiko du 50.000 Euro hornitutako sari hau, zuzendariak eta espainiar banatzaileak elkarbanatu dezaten.
Sail honetako film guztiak dira Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagai. 50.000 euroko (gordinak) saria da, erdibanatzeko zuzendariaren eta filmak Espainian duen banatzailearen artean.