"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiak zero emisio garbiko ekitaldia izateko helburua lortzeko bidean dago, eta Partner multienergia gisa hartuko du Repsol. Horri esker, urratsak egiten jarraitu ahal izango du CO2 emisioak murrizteko.
Segidako bigarren urtez, konpainia multienergetikoak Zinemaldiak sortzen dituen emisioak murrizteko soluzioak jarriko ditu. Hori horrela, bai gonbidatuen joan-etorrietan, bai Zinemaldiko langileek erabiltzen dituzten ibilgailuetan, %100 berriztagarriak diren erregaiak erabiliko dira. Hondakin organikoak (sukaldeko olio erabiliak, inausketen hondarrak eta nekazaritzako eta abeltzaintzako hondakinak, kasu) erabiltzen dira erregai horiek egiteko, eta, horiei esker, %80 eta %90 artean murriztu daitezke CO2 emisioak erregai mineralarekin alderatuta. Garraiobideak deskarbonizatzeko berehalako soluzioa dira eta jada dauden hornidura- eta banaketa-azpiegiturak baliatu daitezke (motorrerako prestazioak oso antzekoak dira): Repsolek erregai berriztagarriak dituzten 400 gasolindegi baino gehiago ditu eta, 2025ean, 1.500 izango ditu.
Aurreko edizioan bezalaxe, Repsolek bere Donostiako hornidura-sare publiko osoa jarriko du Zinemaldiaren ibilgailu elektriko eta hibrido entxufagarrien esku, hainbat puntu instalatu eta gaiturekin, eta beste bi puntu osagarri eramangarri gaituko ditu Argentinar Errepublikaren pasealekuan.
Gainera, Repsolek %100 erregai berriztagarriarekin funtzionatzen duten hiru unitate elektrogeno jarriko ditu Zinemaldiaren esku, amaierako festaren energia-beharrei erantzuteko. Azkenik, Repsolek eguzki-energia sortzeko soluzio eramangarri bat instalatuko du Okendo plazan. Photocall forma izango du eta edonork erabili ahalko du bere telefono edo gailu mugikorra kargatzeko.
Zinemaldiak, 71. edizioko jasangarritasuna ebaluatzeko eta karbono-aztarna neurtzeko txostenaren arabera, %14 murriztu zituen karbono-emisioak 2022aren eta 2023aren artean. 2022ko jaialdiko jarduerari buruzko datuen azterketa batek zehaztu zuen Zinemaldiaren karbono-aztarna 4.147 tona CO2eq-koa zela. 2023an, ordea, zifra hori txikitu egin zen 3.556,49 tona CO2eq-raino. Horrenbestez, edizio batetik bestera, %14 murriztu ziren emisioak. Donostia Zinemaldia pozik dago segidako bigarren urtez Repsol Partner multienergiaren elkarlana izango duelako. Aliantza horri esker, emisio neutrokoa eta ingurumenaren aldetik jasangarriagoa den lehiaketa bat izateko helburua lortzeko bidean dago.