"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostiako Zinemaldiak Horizontes saria emango du, osorik edo zati batean Latinoamerikako herrialde batean ekoizturiko film luzeak, jatorri latinarreko zinegileek zuzenduak edo gai nagusitzat mundu zabaleko komunitate latinoen egoera hizpide duten film luzeen ezaguera eta hedapena bultzatzeko asmoz.
Donostiako Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean hautatuak izanik, Espainiako beste edozein zinemalditan aurrez aurkeztu gabeak nahiz Espainian komertzialki estreinatu gabeak izan beharko dute saria eskuratzeko lehiakide izango diren filmak.
Horizontes Latinos saileko film guztiak Horizontes saria lortzeko lehiatzen dira. Sari horretako 35.000 euroetatik (gordinak) 10.000 ekoizle nagusiarentzako dira, eta 25.000, filmaren Espainiako banatzailearentzat.