"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Laura Wandel zinemagile belgikarrak Murs film laburrarekin Donostiako Zinemaldiko Zinema Ikasleen Nazioarteko topaketan hautatua izan zen 2007an. Aurten bere lehen film luzea Un monde (Playground) aurkeztu du Cannesko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean eta Fipresci saria eskuratu du.
Un monde eskolako unibertsoan murgiltze sakon bat da, Nora izeneko neskato baten begietatik. Noraren anaia zaharrenak ikaskideen jazarpena jasaten ditu.