Sartu nire zinemaldira Deskonektatu

SQLSTATE[42000]: Syntax error or access violation: 1064 You have an error in your SQL syntax; check the manual that corresponds to your MySQL server version for the right syntax to use near 'AND qng477.fss_acreditados.fss_acr_id >= 650000 AND qng477.fss_acreditado' at line 19, FILE: /var/www/vhost/sansebastianfestival.com/home/html/publica/comunes/menu_misfestival.php, LINE: 37

SQLSTATE[42000]: Syntax error or access violation: 1064 You have an error in your SQL syntax; check the manual that corresponds to your MySQL server version for the right syntax to use near 'OR (qng477.rp_usariosxpeliculas.rp_id_uep_usuario = AND qng477.rp_usariosxpelic' at line 5, FILE: /var/www/vhost/sansebastianfestival.com/home/html/publica/comunes/menu_misfestival.php, LINE: 110

SQLSTATE[42000]: Syntax error or access violation: 1064 You have an error in your SQL syntax; check the manual that corresponds to your MySQL server version for the right syntax to use near '' at line 8, FILE: /var/www/vhost/sansebastianfestival.com/home/html/publica/comunes/menu_misfestival.php, LINE: 171
Koprodukzio foroa
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea  > Antolaketa > Nor da nor
Nor da nor
 

Donostiako Udala, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kultura Ministerioak hainbana osatzen dute DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA elkartea, beronen lehendakaria Donostiako alkatea.

ZUZENDARITZA ETA HAUTESPEN TALDEA

Zuzendaria
Zuzendariondokoak
 
Finantza zuzendaria
  • Amaia Elizondo
 
Zuzendaritza Batzordea
Hautespen-batzordea
  • Maialen Beloki
  • Quim Casas
  • Roberto Cueto
  • Ana Esperanza Redondo
  • Amaia Serrulla
 



Industria Arduradunak
  • Esperanza Luffiego
  • Saioa Riba

Komunikazio Arduraduna
  • Ruth Pérez de Anucita

Espainiako Prentsa
  • Koro Santesteban
 
Atzerriko Prentsa
  • Gemma Beltrán
 
 

 

JOSÉ LUIS REBORDINOS
(Errenteria, 1961)

Jose Luis RebordinosPedagogia Berezian lizentziatua. Donostia Kulturako Zinema Unitateko zuzendaria azkeneko 22 urteotan. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Asteko zuzendaria 21 urtez eta Giza Eskubideen Zinemaldiko zuzendaria 8 urtez. Nosferatu liburu bilduma zuzendu du 22 urtez. Beste egile batzuekin batera, hainbat liburu idatzi ditu euskal zinemagileei buruz: Elias Querejeta, Montxo Armendariz, Antxon Eceiza, Julio Medem, Javier Aguirresarobe eta abar. Asiako zinemaz (Shinya Tsukamoto, poeta y guerrillero del cinematógrafo) edo beste zenbait gairi buruz ere (El dolor, los nervios culturales del sufrimiento - Breve historia del cortometraje vasco) idatzi du. 2011ko urtarrilaren 1ean Donostia Zinemaldiko zuzendari izendatu aurretik, zuzendaritza batzordeko kide izan zen hamabost urtez.

 

 

LUCÍA OLACIREGUI
(Donostia, 1972)

LUCÍA OLACIREGUI Informazio Zientzietan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean eta Baliabide Kulturalen Kudeaketako graduondokoa egin zuen Deustuko Unibertsitatean. Donostia Kulturako Zinema Unitatean, erdi mailako teknikaria izan zen 2000. urtetik 2010era arte. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Asteko zuzendariordea izan da hamar urtez eta Giza Eskubideen Zinemaldiko zuzendariordea zortzi urtez. Nosferatu aldizkariko erredakzio batzordeko kide ere izan zen urte horietan. 2004. urteaz geroztik, film laburren hautaketa batzordeko kide izan da euskal film laburrak nazioartean sustatu eta banatzeko Eusko Jaurlaritzaren Kimuak programan. 2011ko urtarrilaren 1ean Donostia Zinemaldiko zuzendari laguntzaile bilakatu aurretik, hautaketa batzordeko kide izan zen bost urtez.

 

 

MAIALEN BELOKI BERASATEGUI
(Donostia, 1983)

MAIALEN BELOKI BERASATEGUINafarroako Unibertsitatean (Iruña) Ikusentzunezko Komunizazioan lizentziatu zen 2002-2005 urte bitartean.
Zinema teoria, analisia eta dokumentazioan doktorea (Entre Antonio y Antxon Eceiza. Cine y política tesi doktorala) Euskal Herriko Unibertsitate Publikotik, Leioa, 2006-2010. Dokumentazio eta Film Departamentuko, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketako eta Zinemirako arduraduna. Komunikazio irakaslea HUHEZI-n (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea), Arrasateko Unibertsitatea. Pausa aldizkari elektronikoan kolaborazio puntualak egin ditu eta Antxon Eceiza, cine existencialismo y dialéctica (Jesús Angulo, Maialen Beloki, José Luis Rebordinos, Antonio Santamarina, Euskadiko Filmategia, 2010) liburuan parte hartu du. Film laburren hautaketa batzordeko kide izan da euskal film laburrak nazioartean sustatu eta banatzeko Eusko Jaurlaritzaren Kimuak programan (2012, 2013). 2016tik aurrera  Donostia Zinemaldiko zuzendariordetzako kide da.

 

 

AMAIA ELIZONDO
(Donostia, 1975)

AMAIA ELIZONDOEnpresen Zuzendaritza eta Administrazioan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Hamabi urte baino gehiago egin ditu lanean Finantza eta Kontabilitate Zuzendaritzaren arloan. KPMG nazioarteko auditoria enpresan izan zuen bere lehen esperientzia profesionala, kudeatzaile karguan lan eginez. Garai hartan, Auditoria eta Enpresa Azterketa masterreko irakasle ere izan zen Madrilgo Complutense unibertsitatean. 2010eko maiatzean Donostia Zinemaldiko kide bihurtu baino lehen, Vodafoneko Finantza Departamentuko kide izan zen, nazioarteko zein tokiko kontabilitate araudia betetzeko zuzendari modura; Erresuma Batuan kokatutako enpresaren egoitzarekin zuzeneko elkarrizketak izatearen, Kontabilitate Plan Orokor berria ezartzearen eta kanpoko auditoriaren kudeaketarekin zerikusia zuten proiektuen buru izateaz gain, Kontabilitate Departamentuko ordezkari ere izan zen batzorde eragilean eta kudeaketa batzordeetan.

 

 

QUIM CASAS
(Bartzelona, 1959)

QUIM CASASIkus-entzunezko Komunikazioko irakaslea Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatean. Ikastaroak eman ditu UOC (Universitat Oberta de Catalunya) eta Blanquerna-Ramon Llull unibertsitateetan. Artikuluak idazten ditu Dirigido por, Imágenes de Actualidad, El Periódico de Catalunya eta Rockdelux argitalpenetan. Liburuak ere idatzi ditu honako zinemagile hauei buruz: John Ford, Fritz Lang, Raoul Walsh, Howard Hawks, Sam Fuller, John Carpenter, Clint Eastwood, David Lynch eta Jesús Garay. Gai musikal eta zinematografikoetan oinarritutako hainbat talde lanetan parte hartu du, besteak beste Alain Resnais zuzendariaren ibilbidea edota zinemaren eta musika elektronikoaren arteko harremana aztertuz. Donostia Zinemaldiko argitalpenen barruan, Abel Ferrarari, Barbet Schroederri, Philippe Garreli, Terence Daviesi, Henry Kingi, Mario Monicelliri, Richard Brooksi, Don Siegeli eta Frantziako zinema berriari eskainitako liburuak koordinatu ditu.

 

 

ROBERTO CUETO
(Madrid, 1965)

ROBERTO CUETOIkus-entzunezko Komunikazioko irakaslea Carlos III.a Unibertsitatean. Donostia Zinemaldiko hautaketa batzordeko kidea da, baita  Cahiers du Cinéma España aldizkariko erredakzio batzordekoa ere. Eskolak, ikastaroak eta mintegiak eman ditu Madrilgo Zinema Eskolan (ECAM) eta Espainiako hainbat unibertsitatetan. Kazetari zinematografiko modura lan egin du, baita laguntzaile modura ere Gijongo eta Sitgesko jaialdietan.  Hainbat argitalpen ere koordinatu ditu, hala nola: Dentro y fuera de Hollywood: La tradición independiente en el cine americano, Nuevo cine coreano, Asia Noir: Serie negra al estilo oriental edo Japón en negro: Cine policíaco japonés. Talde lanean egindako liburu askotan ere idatzi ditu artikuluak.

 

 

JOXEAN FERNÁNDEZ
(Donostia, 1973)

JOXEAN FERNÁNDEZEuskadiko Filmategiko zuzendaria 2010eko abenduaz geroztik eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko zuzendaritza batzordeko kidea 2011ko urtarriletik. Nantesko Unibertsitateko irakasle titularra da, egun eszedentzian badago ere. Historia Garaikidean eta Zinemaren Historian aditua da. Zaragozako eta Nantesko unibertsitateetan doktore da tutorekidetzan eginiko Cine y Guerra Civil en el País Vasco (1936-2006) doktore tesiari esker. Nantesko Festival du Cinéma Espagnol zinemaldiko zuzendaritza batzordeko kidea da 2001. urteaz geroztik; jaialdi horrek 20. urteurrena bete zuen 2010ean, eta, 2007an, Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren González Sinde saria jaso zuen, Frantzian kultura zinematografikoa bultzatu eta hedatzearen alde egindako lanagatik. Artikulu ugari idatzi ditu Euskal Herriko historia garaikideari eta zinemari buruz. 2008an, A las puertas de París dokumentala zuzendu zuen Marta Hornorekin batera.

 

 

JOSÉ ÁNGEL HERRERO-VELARDE
(Donostia, 1945)

JOSÉ ÁNGEL HERRERO-VELARDENotarioa da lanbidez. Zinema kritikaria izan zen Informaciones egunkarian eta Reseña aldizkarian, baita Kresala zinema elkarteko zuzendaritzako kidea ere. 1979an, garai hartan Zinemaldiko norabidea gidatzen zuen zuzendaritza batzordeko kide bilakatu zen, aipatutako elkartearen ordezkari modura. Zuzendari batzorde hura desegin zenetik, hautaketa batzordeko kide izan da zinemaldiko hainbat ediziotan Carlos Gortariren, Diego Galanen, Manuel Perez Estremeraren, berriz ere Diego Galanen, Mikel Olacireguiren eta Jose Luis Rebordinosen zuzendaritzapean. Zinemaldian zehar, programazioa prestatzeaz eta Zabaltegi, Horizontes eta Zinema Eraikitzen sailak koordinatzeaz arduratzen da bereziki.

 

 

VICTOR IRIARTE
(Bilbo, 1976)

VICTOR IRIARTEKazetaritzan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean, Euskal Arte Garaikideko graduondoa egin zuen Deustuko Unibertsitatean, eta Zinema Dokumental Sortzaileari buruzko masterra Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. Gaur egun ikus-entzunezko programen arduraduna da Donostiako Tabakalera Nazioarteko Kultur Zentroan, eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren koordinazio-taldeko kide, 2013tik.

Bilboko Arte Ederretako Zinematekan hasi zen programatzaile lanetan, eta ikus-entzunezko lengoaiaren irakasle izan da UM unibertsitatean, Uruguain. Horrez gain, artista egoiliar eta ikus-entzunezkoen programatzaile izan da Donostiako Artelekun. 2001ean Isaki Lacuestaren bigarren zuzendari-laguntzaile izan zen Cravan versus Cravan film luzean, eta 2010ean argazkilaritzako zuzendari Raya Martin zuzendari filipinarraren Buenas noches, España film luzean. 2005etik programazioa eta berezko sormena uztartzen ditu eta hainbat film labur zuzendu ditu (Decir adiós, 2007ko Kimuak katalogoa), baita film luze bat ere Invisible (Marseillako FID jaialdian estreinatu zen, 2012an).

 

 

RUTH PÉREZ DE ANUNCITA
(Errenteria, 1979)

RUTH PÉREZ DE ANUNCITAKazetaritzan lizentziatu zen, Nafarroako Unibertsitatean. Hamar urte baino gehiago eman ditu hainbat hedabideetan lanean, El Mundo, Deia, Diario de Noticias de Álava eta Noticias de Gipuzkoa egunkarietan kasu. Azken horretan, kulturari buruzko atalaren arduradun izan zen, eta zazpi urtez Zinemaldiari buruzko informazioa emateaz arduratu zen. Halaber, Zinemaldiko aldizkaria idazten lan egin du. Lanpostu honetan hasi aurretik, Europako Kultur Hiriburutzaren Donostia 2016 Fundazioko kultura-egitarauaren zuzendariaren alboko zen.

 

 

ANA ESPERANZA REDONDO
(Andoain, 1963)

ANA ESPERANZA REDONDOArtearen Historian lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean 1986an, eta, hain zuzen ere, Donostia Zinemaldiaz egin zuen lizentziaturako tesia. 1989. eta 1991. urteen artean Donostiako San Telmo museoan goi mailako teknikari modura lan egin ondoren, 1991n Donostia Zinemaldiak kontratatu zuen artxibo eta dokumentazio lanak egiteko. 2000. urtean Zinemaldiko zuzendaritza batzordeko laguntzaile bihurtu zen eta 2001. urtean zuzendaritza eta hautaketako batzordeko kide bihurtu zen. Zuzendaritza  batzordean 2013ra arte egon da. Horrekin batera, Dokumentazio eta Film Departamentuan dokumentalista lanak egin ditu.

 

 

AMAIA SERRULLA
(Donostia, 1990)

AMAIA SERRULLAPompeu Fabra Unibertsitatean (Bartzelona) Ikusentzunezko Komunizazioan graduatu zen 2008-2012 urte bitartean. 2014ean Zinema Ikasleen Nazioarteko XIII. Topaketa, Gazteriaren Epaimahaiaren eta Publiko Sariaren departamentuen koordinatzailea izan zen. Gaur egun, Dokumentazio eta Film Departamentuko eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketako Departamentuko kide da. 2015eko urtarriletik Donostia Zinemaldiko Hautespen Batzordearen kide da.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea