"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
20 urtetik gorako esperientzia izanik, DAMA ikus-entzunezko obren eskubideen kudeaketa kolektiboan espezializatutako entitate bakarra da Espainian, eta sektorearen erreferente bihurtu da diru-bilketan eta banaketan gardentasunez jokatzen duelako.
Gainera, ikus-entzunezko sorkuntza sustatzeko eta defendatzeko lan egiten du, hainbat laguntza- eta prestakuntza-programaren medioz.
Virginia Yagüe zinema- eta telebista-gidoilaria duela presidente, DAMAk 2.800 bazkide baino gehiago ditu eta 40 herrialdetako ikus-entzunezko egileen (zuzendariak eta gidoilariak) ordainketa-eskubideak kudeatzen ditu.
DAMAk Gazteriaren Saria babesten duen lehen urtea da, baina aspalditik dago lotuta Donostia Zinemaldiarekin. Hala, Pentsamendua eta Eztabaidarako zenbait mahai-inguru eta hizketaldi bultzatu izan ditu entitateak azken urteotan eta, halaber, Lola Salvador Gidoi Onenaren DAMA Saria emateko ere baliatu izan du Zinemaldia.
SGAE Fundazioak Zinemaldiko ekimenetan edo ekimen propioetan parte hartzea dakarren lankidetza bat mantentzen du Donostia Zinemaldiarekin: Made in Spain zikloa babestea, egileen topaketak egitea, Gidoiaren SGAE Julio Alejandro Saria, Euskal Gidoi Onenaren Saria eta genero-begiradaren Dunia Ayaso Saria eta Zinema Musikako kontzertuen baterako antolaketa. Ekimen horiek eta beste hainbat direla-eta, SGAE Fundazioak eskerrak eman nahi dizkio Zinemaldiari kultura-sorkuntzaren egileen alde hartu duen konpromisoagatik.