Jarraian, prentsako akreditazioa lortzeko moduari eta komunikabidearen arabera egin beharreko prozesuari buruzko informazioa zehaztu eta ohiko galderen atal bat jasoko dugu.
Prentsako akreditazioa komunikabide batek (prentsa idatzia, online komunikabideak, telebistak, irratiak eta prentsa-agentziak) Zinemaldiaren jarraipena egiteko izendatutako pertsonari bakarrik ematen zaio. Komunikabideetako gainerako ordezkariek Zinemaldiko Gonbidatuak Kudeatzeko Sailera jo dezakete edo, Filmen edo Harreman Publikoen Sailera, sailetako bateko film baten publizisten edo ordezkarien kasuan.
ESKAERA BERRIAK
Zinemaldira lehenengo aldiz etortzekoa bazara edo zenbait urtetan etorri ez bazara, mesedez, atal honetan bertan begiratu zer dokumentazio eskatzen den Zinemaldiaren jarraipena egingo duen komunikabide motaren arabera.
Zure eskaera aztertutakoan, zurekin harremanetan jarriko gara, zure eskaera onartu edo ukatu den jakinarazteko eta hala badagokio, akreditazioa bideratzeko pausuen berri emateko.
OSO GARRANTZITSUA: Gogoan izan edizioa amaitzean, Zinemaldiari buruz egin duzun jarraipena bidali beharko diguzula.
PRENTSA IDATZIA (egunkariak, aldizkariak eta gehigarriak)
Prentsa idatziko akreditazioa lortzeko ondorengoa behar da:
-
Gutun ofizial bat, zure komunikabideko erredaktore-buruak edo zuzendariak sinatua. Gutun horretan, Zinemaldiaren jarraipena egiteko izendatu zaituela adierazteaz gain, komunikabideari buruzko datuak eman behar ditu (egunkaria, aldizkaria, eta abar), baita tirada eta maiztasunari buruzkoak ere, eta zer jarraipen egitea aurreikusten den ahalik eta zehatzen azaldu.
-
Zure komunikabidearen duela gutxiko ale baten PDFa.
-
Zure sinadura daramaten duela gutxiko hiru artikulu, zure komunikabidean argitaratuak, PDF formatuan edo webgunerako esteka zuzenak.
-
Komunikabide bererako hainbat akreditazio-eskaera baldin badaude, eskaeran jarraipena egiteaz arduratuko diren kazetarien izen-abizenak eta eginkizunak adierazi beharko dira.
Dokumentazioa hona bidali: acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com
ONLINE KOMUNIKABIDEAK (online TBak, online irratiak, online egunkariak, online aldizkariak, webguneak, atariak, blogak, Youtube kanalak)
Online komunikabideko akreditazioa lortzeko ondorengoa behar da:
-
Gutun ofizial bat, komunikabideko erredaktore-buruak edo zuzendariak sinatua. Gutun horretan, honako hau adierazi beharko da:
Zinemaldiaren jarraipena egiteaz arduratuko diren pertsonen izenak eta eginkizunak edo, zein izango diren jakin ezean, akreditatu nahi den taldeko kideen izenak, kopurua eta eginkizunak. Donostia Zinemaldiaren zer jarraipen mota egitea aurreikusten den (artikulu edo bideo kopurua).
-
Komunikabidearen aurkezpen orokor bat: (online egunkaria, web-ataria, eta abar), baita maiztasuna eta bisitarien inguruko estatistikak ere (bisitari bakarrak eta ikusitako orriak).
-
Duela gutxiko hiru web-esteka, akreditatu nahi den taldeak egindako erreportajeenak.
Dokumentazioa hona bdali: acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com
IRRATIAK
Irratiko akreditazioa lortzeko ondorengoa behar da:
-
Gutun ofizial bat, zure komunikabideko erredaktore-buruarena edo programako zuzendariarena. Gutun horretan, Zinemaldiaren jarraipena egiteko izendatu zaituela adierazteaz gain, zer jarraipen mota egitea aurreikusten den ahalik eta zehatzen adierazi behar du eta akreditatu nahi den programari buruzko informazioa eman (adibidez, zinemari buruzko programa bat den edo jeneralista, maiztasuna, emititzeko ordua, errepikapenak, ikus-entzuleak, eta abar); halaber, pertsona bakoitzaren izenak eta eginkizunak adierazi behar ditu edo, zein izango diren jakin ezean, akreditatu nahi den taldeko kideen kopurua eta eginkizunak.
-
Programaren bateko duela gutxiko adibide bat. Ahal dela, web-esteka zuzenak (edo, bestela, artxiboa Wetransfer bidez bidali edo USB bat posta arruntez).
Dokumentazioa hona bidali: acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com
TELEBISTAK
Telebistako akreditazioa lortzeko ondorengoa behar da:

AGENTZIAK
Agentziako akreditazioa lortzeko ondorengoa behar da, agentzia motaren arabera:
Prentsa-agentzia
-
Gutun ofizial bat, agentziako erredaktore-buruarena edo zuzendariarena. Gutun horretan, Zinemaldiaren jarraipena egingo duen taldea izendatu behar du: kide bakoitzaren izen-abizenak eta eginkizuna (izenak jakin ezean, pertsona kopurua eta zer eginkizun beteko duten). Horrez gain, zer jarraipen mota egitea aurreikusten den ahalik eta gehien zehaztu behar du eta bere informazioa zer komunikabideri ematen dien zerrendatu.
-
Agentziak, duela gutxi, hainbat komunikabideri helarazteko egin duen zinemari buruzko materialaren laginen bat.
Dokumentazioa hona bidali: acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com
TB agentzia
-
Gutun ofizial bat, agentziako erredaktore-buruarena edo zuzendariarena. Gutun horretan, Zinemaldiaren jarraipena egingo duen taldea izendatu behar du: kide bakoitzaren izen-abizenak eta eginkizuna (izenak jakin ezean, pertsona kopurua eta zer eginkizun beteko duten). Horrez gain, zer jarraipen mota egitea aurreikusten den ahalik eta gehien zehaztu behar du eta bere informazioa zer komunikabideri ematen dien zerrendatu.
-
Agentziak, duela gutxi, hainbat komunikabideri helarazteko egin duen zinemari buruzko materialaren laginen bat.
-
Programaren bateko duela gutxiko adibide bat. Ahal dela, web-esteka zuzenak (edo, bestela, artxiboa Wetransfer bidez bidali edo USB bat posta arruntez).
Dokumentazioa hona bidali: acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com
Argazkilaritza-agentziak
-
Gutun ofizial bat, agentziako erredaktore-buruarena edo zuzendariarena. Gutun horretan, Zinemaldiaren jarraipena egiteko izendatu zaituela adierazteaz gain, zer jarraipen mota egitea aurreikusten den ahalik eta gehien zehaztu behar du eta bere informazioa zein komunikabideri ematen dien zerrendatu.
-
Agentziak argitaratutako lana jasotzen duen esteka bat.
-
Zuk duela gutxi agentziarentzat egindako 20 argazki (bereizmen txikikoak) biltzen dituen Wetransfer bat edo antzeko bat edo agentziaren webgunerako esteka bat.
Zinemaldiak jasotako argazkiak suntsitzeko konpromisoa hartzen du.
Dokumentazioa hona bidali: acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com
FREELANCEak (erredaktoreak, argazkilariak eta TBko kameralariak)
Akreditatu nahi duten freelance erredaktore, argazkilari eta telebistako kameralariek komunikabide baten enkargua jasoa izan behar dute eta ondorengoa eskatzen da:
-
Kolaboratzaile zaren komunikabideren bateko zuzendariaren edo erredaktore-buruaren gutun ofizial bat. Gutun horretan, Zinemaldiaren jarraipena egiteko izendatu zaituela adierazteaz gain, zure erreportajea argitaratu/emititzeko asmoa azaldu behar du, zer jarraipen mota egitea aurreikusten duen ahalik eta gehien zehaztuta (adibidez, Zinemaldiari buruzko kronika orokorra, elkarrizketak, filmei buruzko berri laburrak, eta abar).
-
Zure kolaborazioak jaso ohi dituzten komunikabideen zerrenda bat.
-
Erredaktorea bazara: - Zure sinadura daramaten duela gutxiko hiru artikulu, komunikabidean argitaratuak, PDF formatuan edo webgunerako esteka zuzenak.
-
Argazkilaria bazara: Zuk duela gutxi egindako 20 argazki (bereizmen txikikoak) biltzen dituen Wetransfer bat edo antzeko bat eta zure argazkiak argitaratuta dauden komunikabideetako estekak. Zinemaldiak jasotako argazkiak suntsitzeko konpromisoa hartzen du.
-
Kameralaria bazara: Duela gutxi emititutako zure 3 bideo biltzen dituen Wetransfer bat edo antzeko bat eta zure lanak argitaratuta dauden komunikabideetako estekak.
Mesedez, bidali dokumentazioa hona: acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com
BERRITZEAK
Akreditazioa ez da automatikoki berritzen: eskatu egin behar da eta aurreko urtean egindako jarraipena bidali behar izan da, martxoaren 1a baino lehen.
Zure akreditazioa berritzeko zure komunikabideko erredaktore-buruak edo arduradunak eskaera gutuna bidali beharko dio dagokion prentsa-arduradunari (Espainiako prentsa edo atzerriko prentsa).
Berritze-eskaera jasotzen dugunean, aurreko urteko Zinemaldiari buruzko jarraipena gure artxiboetan badago eta martxoaren 1a baino lehen bidalia izan bada, ekainaren 25etik aurrera zurekin harremanetan jarriko gara aurtengo edizioko akreditazio-formuarioa helarazteko.
Komunikabide bereko pertsona bat baino gehiago akreditatu nahi izanez gero, eskaera gutunean pertsona bakoitzaren izenak eta eginkizunak adierazi behar dira edo, zein izango diren jakin ezean, akreditatu nahi den taldeko kideen kopurua eta eginkizunak.
Dokumentazioa hona bidali: acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com
JARRAIPENA
Akreditazioa berritu ahal izateko, egin zenuen Zinemaldiaren jarraipena posta elektronikoz bidali beharko duzu, acreditacionesprensa@sansebastianfestival.com helbidera, edo posta arruntez, Prentsa Sailera, MARTXOAREN 1a baino lehen.
Bidalketa-formatuak, komunikabide motaren arabera:
-
PRENTSA IDATZIA (egunkariak, aldizkariak eta gehigarriak): Artikuluak PDF formatuan edo web-esteka zuzenen bidez.
-
ONLINE KOMUNIKABIDEAK (online egunkariak, online aldizkariak, online gehigarriak, online TBak, online irratiak, webguneak, atariak, blogak, Youtube kanalak): Web-esteka zuzenak.
-
IRRATIAK ETA TELEBISTAK: Web-esteka zuzenak edo artxiboak, Wetransfer bidez edo USB batean.
EPEA
-
Akreditazioak izapidetzeko azken eguna: irailak 1. Data horretatik aurrera jasotzen diren eskaerei ahalbideen arabera erantzungo zaie.
IZAPIDETZEA
-
Akreditazioak izapidetzeko prozesu osoa online egin behar da.
Eskatutako informazioa bidaltzen duzunean, zure eskaera onartzen bada, akreditazio-formularioa webgunearen bidez eskuratu eta osatzeko jarraibideak biltzen dituen mezu elektroniko bat jasoko duzu.
IZEN-EMATE KUOTA
-
IZEN-EMATE KUOTA: 60 euro
HARREMANA
DONOSTIA ZINEMALDIA
TABAKALERA. Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Andre Zigarrogileen plaza 1, 2. solairua
20012 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
(Espainia)
397 posta-kutxa - 20080 Donostia-San Sebastián (Espainia)
+ 34 943 481212