"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
RTVEk, zerbitzu publikoko enpresa denez, bere eginkizun nagusien artean du pertsonen arteko berdintasuna sustatzea, hauen sexua, arraza edo erlijioa edozein dela ere; baita edozein moldetan agertzen den sorkuntza artistikoari laguntzea eta interesgarriak izan litezkeen zinema zein ikus-entzunezko lanak ezagutzera ematea ere.
Testuinguru honetan, eta edozein motatako oztopo diskriminatzaile deuseztatzeko bidean lagunduz, lanean sartzea zein gizarteratzea bultzatuz eta aukera-berdintasuna errazteko helburuarekin, RTVEk “Beste Begirada” izeneko saria sortzea erabaki zuen, Donostia Zinemaldiko jardueren baitan. RTVEk emakumezkoen munduaren inguruko gaiak jorratzen dituen zinea saritu nahi du; emakumeek zuzendu, antzeztu edo idatzitakoa. Edo baita beren pelikuletan aipatutako emakumezkoen munduarekiko sentikortasun berezia erakusten duten gizonena ere. Azken finean, biztanleriaren %50aren ikuspuntua, kezkak eta beharrak, nahiak eta desirak adierazten dituen zinema. Batzuetan aditzera emateko oztopoak dituen emakumezkoen unibertso hori.
“RTVE – Beste Begirada” saria berariazko epaimahai batek aukeratuko du, Donostiako Zinemaldiko edozein sailetan aurkezturiko filmetako batentzat, beti ere aurreko puntuan adierazitako xedea betetzen badu.
“RTVE – Beste Begirada” saria filma telebistaz emateko komunikazio publikoko eskubidea erostean datza.