72. edizioko sarreren salmentari buruzko informazioa.
ESKUBIDE BABESTUAK
ZINEMALDIAK bere sarrerak esklusiboki merkaturatzen ditu, eta erabat debekatuta dago baimendu gabeko hirugarrenek berriz saltzea, merkaturatzea eta/edo banatzea, edozein modutan dela ere eta/edo edozein bitarteko erabiltzen dutela ere, horren barruan salmentak sustatzeko opariak, dirua biltzeko kanpainak, zozketak eta edozein motatako merkataritza-sustapenak sartuta, baina ez horiek bakarrik. Esklusibotasun hori, hala nola ZINEMALDIAK bere marka, logotipo, anagrama, produktu eta jarduera guztien gainean duena, jabetza industrialari, intelektualari eta markei eta publizitateari buruzko legeen eta xedapenen bidez babestuta daude, baita arlo horiek –eta bereziki, egile-eskubideak– arautzen dituzten nazioarteko hitzarmenen bidez ere. ZINEMALDIAK egokiak diren lege-akzioak erabili ahal izango ditu debeku hori urratzen duten pertsonen edo erakundeen kontra, bere irudi publikoko eskubideak defendatzeko.
SARRERAK
-
SALMENTA MAILAKATUA
15, 16 eta 17 egunak, online zein Zinemaldi Plazako leihatiletan:
-
Irailaren 15an, igandea, 9:00etan: 20, 21 eta 22 salmenta.
-
Irailaren 16an, astelehena, 9:00etan: 23, 24, 25 eta aurreko gainerako egunetako salmenta.
-
Irailaren 17an, asteartea, 9:00etan: 26, 27, 28 eta aurreko gainerako egunetako salmenta.
Irailaren 18tik aurrera, salmenta Zinemaldiko egun guztietarako izango da, online zein Zinemaldi Plazako leihatiletan. Gainerako zinemetan, irailaren 20tik aurrera.
-
EGUNEKO SALMENTA
Egunean bertan salgai jarriko diren saioetarako sarrerak (K1eko Galak barne) eskuragarri dauden eserlekuen arabera:
-
Online: goizeko 8:00etatik aurrera.
-
Leihatiletan salmenta: leihatila bakoitzeko ordutegian.
-
Gainera, egunero saio desberdinetarako sarrera kopuru txiki bat jarriko da salgai, bai online bai leihatiletan.
-
Donostia Zinemaldiko eserlekuak zenbakituta daude, Antonio Elorza Belodromoko saioak izan ezik.
-
Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu sesio bakoitzeko.
NON
SALTOKIAK:
INTERNET
-
Sarreren inprimaketa:
-
HOME TICKET: mugikorrean eraman, imprimatua eramatea ez da beharrezkoa.
LEIHATILAK
-
ZINEMALDI PLAZAKO LEIHATILAK
Zurriola Hiribidea, 1, 20002 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa
Irailaren 15etik 28ra
-
15etik 19ra: 09:00 - 20:00
-
20tik 27ra: 08:00 - 20:00
-
28an: 08:00 - 14:00
-
KURSAAL ELKARGUNEKO
Zurriola Hiribidea, 1, 20002 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa
K1 eta K2rako sarreren salmentarako soilik.
Irailaren 20tik 28ra
-
Eguneko lehen emanaldia baino 45 minutu lehenagotik eguneko azken emanaldia hasi arte.
-
VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
Argentinar Errepublika, 2, 20004 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa
-
PRINCIPE ARETOA
San Juan Kalea, 10, 20003 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa
-
TRUEBA ARETOA
Secundino Esnaola Kalea, 2, 20001 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa
-
ANTIGUO BERRI ARETOA
Zarautz Kalea, 2, 20018 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa
-
ANTZOKI NAGUSIA
Kale Nagusia, 3, 20003 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa
Zinema bakoitzeko saioetarako sarreren salmenta soilik.
-
Eguneko lehen emanaldia baino 45 minutu lehenagotik goizeko azken emanaldira arte eta arratsaldeko lehen emanaldia baino 45 minutu lehenagotik eguneko azken emanaldira arte.
-
TABAKALERA
Andre Zigarrogileen plaza, 1, 20012 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa
Tabakalera saioetarako sarreren salmenta soilik.
-
Eguneko lehen emanaldia baino 45 minutu lehenagotik goizeko azken emanaldira arte eta arratsaldeko lehen emanaldia baino 45 minutu lehenagotik eguneko azken emanaldira arte.
-
ANTONIO ELORZA BELODROMOA
Anoeta plaza, 14, 20014 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa
Belodromorako saioetarako sarreren salmenta soilik.
-
Emanaldi egunetan saioa baino 2 ordu lehenago
ZENBAT
Galak (Salmenta Online eta Leihatiletan)
INAUGURAZIOA – KLAUSURA K1ean
DONOSTIA SARIA k1EAN
Beste sarrerak (Salmenta Online eta Leihatiletan)
ARRATSALDEKO ETA GAUEKO SAIOAK – K1
Gainerako saio eta Zine aretoak
Klausura Belodromoa
15,00
Culinary Zinema+Afaria (Salmenta Online)
Culinary Zinema+Afaria
80,00
%10eko BEZa barne
• Kudeaketa gastuak online zein lehiatiletan: 0,65€ sarrera bakoitzeko.
FAKTURA ESKAERA
Erositako sarreren faktura eskatzeko, bete ezazu hurrengo inprimakia: Fakturazio datuak/ Datos de facturación
Gogoan izan faktura 2024ko abenduaren 31 baino lehen eskatu beharko duzula.
DESKONTUAK
-
IKUSLEENTZAKO DESKONTUA
%25eko deskontua: erosketa bakar batean 10 sarrera edo gehiagoren gainean aplikagarria.
-
8,75€ko prezio duten emanaldietarako aplikagarria soilik.
-
Deskontu hau ezin zaio beste deskontuei metatu.
-
KUTXABANKeko GAZTE K26 TXARTELA
Txartel honekin ordainduz gero, ohiko sarrera baten gaineko % 50eko deskontua lortuko da.
-
8,75€ko prezio duten emanaldietarako aplikagarria soilik.
-
Deskontu ez metagarria.
-
Euskarazko azpitituluak dituzten filmak 1,00€ balioko dute, K1 eta K2 aretoetako saioak izan ezik.
-
DONOSTIA KULTURA TXARTELA
Txartel hau aurkeztuz gero, sarrera baten gaineko %10eko deskontua lortuko da.
-
Deskontu hau lehiatiletan aplikagarria da.
-
Deskontu hau 8,75€ko prezioa duten emanaldietarako aplikagarria da.
-
Txartel bakoitzeko bi sarrerari aplikatuko zaie deskontua.
-
Deskontu hau ezin zaio beste deskontuei metatu.
-
GAZTETXARTELA
Txartel hau aurkeztuz gero, sarrera baten gaineko %10eko deskontua lortuko da.
-
Deskontu hau leihatiletan aplikagarria da.
-
Deskontu hau 8,75€ko prezioa duten emanaldietarako aplikagarria da.
-
Txartel bakoitzeko sarrera bati aplikatuko zaio deskontua.
-
Deskontu hau ezin zaio beste deskontuei metatu.
Gainera, Zinemaldiak egunero eskainiko dizkie sarrerak % 50eko deskontuarekin postako zerrendan harpidetzen diren pertsonei, eta egunero emango zaie horien eskuragarritasunaren berri.
* Deskontuak ez dira kudeaketa-gastuetan aplikatzen.
OHAR GARRANTZITSUA
-
Behin emanaldia hasitakoan, ez da Zine-Aretoetara sarrera onartuko.
-
Erositako sarrerak ezingo dira aldatu, ez itzuli, baldin eta Donostia Zinemaldiak programazioa aldatzen edo saioa bertan behera uzten ez badu. Ordaindutako dirua berreskuratzeko edo sarrera hori beste baten truke aldatzeko, gertakaria izan den zinetokiaren leihatilara edo Zinemaldi Plazako leihatiletan.
-
Mugikortasun urriko pertsonak.
Mugikortasun urriko pertsonentzat sarrerei buruzko informazioa eskuratzeko idatzi hurrengo helbide elektronikora: baz@sansebastianfestival.com
Irailaren 15etik aurrera, 9:00etan, +34 747 446 338 telefonoa aktibatuko da.