"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Nest Saria epaimahaia – 70. edizioa
NEST SARIA |
10.000 euroko saria zuzendariarentzat.
Epaimahaiaren motibazioa: Irudiek batzuetan ikusten ez diren gauzak erakuts diezazkigukete. Istorio pertsonal baten tratamendu ausarta eginez, garrantzi sozial eta politikoko bide intimo batetik barna eramaten gaitu. Horregatik ematen diogu film onenaren saria Sofia Salinas eta Juan David Bohórquezen Montaña azul / Blue Mountain filmari.
Epaimahaiaren motibazioa: Mundu zinematografiko apartekoa sortzeko moduaren zehaztasun eta zirraragatik, aipamen berezia egiten diogu Benjamin Goubeten Anabase filmari.