"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
3.000 euroko saria espainiar edo europar lehiaketan hautatutako proiektu onenarentzat.
Horrez gain, irabazleek eta finalistek 500.000 eurorainoko finantzaketa eskuratu ahalko dute beren proiektua Euskadin garatzeko.
Gainera, proiektu finalistek –nola jada irtenbide finkatuta izanik euren merkatu objektiboan saltzen ari direnek, hala prototipo funtzionalik gabeko ideia soil bat baino ez dutenek– aukera izango dute Euskadiko Parke Teknologikoen Sarean kokatutako BICetako –business innovation center delakoetako– bateko inkubagailu batean urtebetez doan sartzeko.
ZINEMALDIA STARTUP CHALLENGE SUSTATZAILEA
ZINEMALDIA & TECHNOLOGY
Industria Saila ondorengoen babesarekin