"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
RTVEk zinemarekiko oso harreman estua izan du bere sorreratik. Zinema emateaz gain, RTVEk zinema babesten du filmak, dokumentalak eta tv movieak finantzatuz. Ametsen fabrika izenez ezagutzen denaren ekoizpenek beti izan dute leku bat pantaila txikian, anaia handiak film luzeen bizitza luzatzeko erabili izan baitu. Harreman berezi horrekin bat eginez, RTVEk Donostia Zinemaldian parte hartzen du. 2005. urteaz geroztik, herrialdean eta nazioartean ospe handia duen lehiaketa zinematografiko honen babesle ofiziala da eta estaldura handia eskaintzen dio. Inaugurazioko eta klausurako galak, Donostia sariak eta zinema-jaialdian gertatzen den guztia jasotzen du telebista- eta irrati-kanaletan eta espazio digitalean. Gainera, RTVEk ekoizpen propioko edo partaidetuko telesailak edo filmak ekartzen ditu Zinemaldira, eta gala berezi batean aurkezten ditu –horri jardunaldi oso bat eskaintzen dio–. Bestalde, RTVEk emakumeen munduarekin lotutako gaiei buruzko filmak sustatzeko sortu zuen Beste Begirada saria ematen du. RTVE eta zinema, BETI eskutik helduta.
Movistar Plus+ Telefónica taldearen plataformarik arrakastatsuena da. Eskaintzen dituen edukien artean honako hauek daude: kiroletako eduki premium onenak, zinema, serieak, dokumentalak eta programak. Erabiltzaileak nahieran ikusi ditzake; berak nahi duen lekuan, orduan eta moduan.
2017ko irailaz geroztik, Movistar Plus+ek serieak ekoizteko estrategia jarri du abian, hilero fikzio berri bat estreinatuz (‘Velvet Colección’, ‘Vergüenza’, ‘La Zona’, ‘La Peste’, ‘Mira lo que has hecho’, ‘Felix’, ‘Matar al padre’, ‘El día de mañana’, ‘Virtual Hero’, ‘SKAM España’, ‘Gigantes’, ‘Arde Madrid’, ‘El Embarcadero’, ‘Justo antes de Cristo’, ‘Instinto’, ‘Hierro’). Gainera, 2018an Movistar+ek Alejandro Amenabarrek zuzendutako ‘Mientras dure la guerra’ film luzearen ekoizpena jarri du martxan.
2013az geroztik, Movistar Plus+ Donostia Zinemaldiaren funtsezko laguntza izan da Babesle Ofizial gisa, eta 2021ean Media Partner bihurtu da, zinemaren hitzordu nagusienetakoa denarekin elkarlan estua josiz eta bertan aurkeztu ditu ‘La Peste’, ‘Vergüenza’, ‘Gigantes’, ‘Arde Madrid’, ‘Vida Perfecta’, ‘Antidisturbios’, ‘Dime quién soy’, ‘Fácil’ and ‘Apagón’, baita ‘Mientras dure la guerra’ eta ‘Modelo 77’ filmak ere.
120 urtetik gorako esperientziari esker, Audi mundu-erreferente bihurtu da premium automobilen fabrikazioan. «Teknikaren abangoardian» leloarekin, lau uztaien markak aintzatespen handia du, teknologiagatik ez ezik, modeloak kalitate handikoak, eleganteak eta kiroltasunezkoak ere badirelako.a
DNA hori Audiren aro berriaren oinarria da orain: auto elektrikoak lantzen ari da gaur egun. Markak merkaturatuta ditu Espainian % 100 elektrikoak diren bi modelo («e-tron quattro» eta «e-tron Sportback»), eta hibrido entxufagarrien ofentsiba bat abiarazi berri du; «TFSIe» deritze hibrido horiei, eta Zero ingurumen-bereizgarria dute (A6, A7, A8, Q5 eta Q7). Eskaintza horrek aukera zabal bat biribiltzen du, edozein egoeratara egokitzen diren karrozeriak eta propultsioak izanik (gasolina-motorrak, diesel-motorrak eta gas natural konprimatuko motorrak).
Audik kalitate-konpromiso irmoa du hartuta bere bezeroekin, eta irmoa da, halaber, markak kulturarekin duen lotura. Horren adierazgarri da Donostia Zinemaldiarekin aspaldi abiarazitako elkarlana: Kolaboratzaile Ofizial eta Ibilgailu Ofizial da 2011 urtetik eta Audi Innovative Thinking gunea antolatzen du 2014 urtetik, Espainiako zinema-industriako pertsona ospetsuekin hausnarketa egiteko eta elkarrizketan aritzeko gunea.
Era berean, 2021etik AUDIk Audi Future Stories gidoi lehiaketa antolatzen du, herrialdeko zinema eskola garrantzitsuenetako ikasleei zuzendutako talentu zinematografiko gazteei laguntzeko helburuarekin sortua.
Kutxabank euskal finantza-erakunde nagusia da, eta pertsonekin eta jarduera garatzen duen lurraldeetako garapen ekonomiko eta sozialarekin konprometituta dago.
2012an sortu zen, hiru euskal kutxak –Taldeko akziodun bakarrak– integratzeko prozesuaren ondorioz. Kutxabank erreferentziako erakundea da. Hain zuzen ere, Europako kaudimen handieneko bankuetako bat da.
Kultura- eta kirol-jarduera ugari babesten ditu, eta lotura handia du orain dela hamarkada batzuetatik hona Zinemaldiarekin.
Babes horri esker, abantaila ugari eskain diezazkieke bere bezeroei.
Armani Beauty izango da Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko beauty sponsorra; hirugarrenez izango du rol hori markak. Beti bezala, markak makillaje-zerbitzuak eskainiko dizkie Zinemaldiko gonbidatuei, besteak beste, alfonbra gorria zeharkatuko duten hainbat aktore eta celebrityri. Aurten, LUMINOUS SILK FOUNDATION, LUMINOUS SILK ACQUA HIGHLIGHTER, eta PRISMA GLASS izango dira produktu izarrak fokuen azpian, alfonbra gorriaren barruan nahiz kanpoan.
Berriz ere, Armani Beautyk pop up bat irekiko du Okendo plazan. Bertan, Zinemaldiaren aste osoan zehar, neurrira sortutako makillaje-saioa izateko esperientzia eskainiko die bisitariei.
Azkenik, Sì Passione Intense lurrina merkaturatuko dela eta, Donostiako Bihotzak inoiz baino indar handiagoz egingo du taupada eta pasio gorriz tindatuko ditu hiriko publizitate-hesiak, markesinak eta erakusleihoak.
Amaiera gisa, Gala Afari bat egingo da irailaren 26an Tabakalera arte garaikideko gunean, eta gure markaren ordezkariak izango dira bertan, hala nola Eugenia Silva, Miguel Ángel Silvestre, Clara Galle, Julio Peña, Jaime Lorente eta zinema espainiarreko pertsona ospetsu gehiago.
Donostia International Physics Center (DIPC) nazioarteko bokazioa duen ikerketa-zentro bat da. Haren xede nagusia fisikan eta lotutako diziplinetan abangoardiako ezagutza sortzea da. Eusko Jaurlaritzaren Bikaintasuneko Zentroa da. DIPCek konpromiso irmoa du ezagutza eta kultura zientifikoa ezagutaraztearekin. Horretarako, komunikazio zientifikoko programa sendoak gauzatzen ditu, sarritan beste eragile kultural batzuekin elkarlanean. Donostia Zinemaldiaren kolaboratzaile da 2019 urtetik. (tartean, Zinemaldia).
EL DIARIO VASCO Gipuzkoako egunkaririk zaharrena da, eta kazetaritza-eredu moderno eta errotu baten arabera jokatzen du.
Ekitaldientzako laguntza ematea da DVk gehien zaintzen duen kapituluetako bat, Gipuzkoako gizartearen interesekin lotura hertsia duen markaren irudia eraikitzeko helburuarekin.
Hori dela eta, lan egiten du ekitaldi ugari laguntzeko. Horien artean dago Donostia Zinemaldia, Gipuzkoako egutegi kulturaleko hitzordu oso ezaguna delako. Bi hamarkadatik gora ditu lankidetza horrek.
Irizar enpresa-taldea nazioartean aritzen da, eta sektore hauetan garatzen du jarduera: bidaiarien garraioa, elektromugikortasuna, elektronika, motorrak eta sorgailu elektrikoak, konektagarritasuna eta energia.
Zazpi markak osatzen dute, eta horiek 13 ekoizpen-instalaziotan garatzen dute jarduera. I+G-ko zentro propioa du, eta markaren, teknologiaren eta jasangarritasunaren aldeko apustu irmoa egiten du.
Zinemaldiarekin dugun konpromisoan, euskal zinemaren eskutik egin dugu bidea azken urteetan: munduari kontatzeko modukoak diren istorioak imajinatu eta ekoitzi ditugu. Konpromiso horren isla, Euskal Zinemaren Irizar saria bultzatzen du Irizarrek 2013az geroztik; hots, Zinemaldiko euskal film onenarentzako saria.
Iberiarra izatea munduan egoteko modu bat da, minutu bakoitza dastatzeko era bat. Iberiarra zinez bikaina da, eta gure zinea oso iberiarra da. Horregatik, "Jamones Ibéricos de España" taldeak –2015az geroztik Zinemaldiko babeslea da– abian jarritako "Oso Iberiararrak Gara" kanpainaren bidez, Iberiar produktuen eta Urdaiazpiko Iberikoaren kalitatea nabarmendu nahi dugu.
"ASICIn beti gabiltza bi mundu grinatsu eta sortzaileren batasuna irudikatu nahian: Urdaiazpiko Iberikoa eta zinema, hain zuzen; bata zein bestea zentzumenez eta emozioez haraindi doaz", adierazi du ASICIko presidente Raúl Garcíak.
Donostiako garagardoa 1890az geroztik. Euskal gastronomiaren espiritua eta horrekiko maitasuna Kelerren trago bakoitzean suma daitezke.
Kelerren zaporea mundu osoan da ezaguna, eta nazioarteko garagardo-lehiaketa onenetan nabarmentzen da. Azken hamarkadan, 25 sari baino gehiago jaso ditu.
Enpresa publikoa den aldetik, Loterías y Apuestas del Estado enpresak 261 urte daramatza herritarrentzat onura soziala sortzen. Horrela, gizarte, kirol eta kultura arloetako ekimenak babesten ditu.
Loteriak eta Donostia Zinemaldiak gizarte hobea eraikitzea helburu duten balio partekatuak dituzte. Loterías Zinemaldiko artxibo historikoa berreskuratzeko proiektuarekin elkarlanean aritu da. Eta, aurten, Loteriak eta Zinemaldiak film laburren lehiaketa bat estreinatu dute, aberastasuna eta justizia soziala birbanatzea sustatuko duten mezu positiboak zabaltzeko.
Repsol energia anitzeko konpainia globala trantsizio energetikoaren buru da eta 2050ean zero emisio garbi izateko jomuga ezarri du.
Repsolek kontsumitzaileen edozein energia-premia asetzeko gaitasuna du, eta bere eskaintzaren ardatza bezeroa da. Mugikortasunerako irtenbide jasangarrien garapenaren buruan dago: gero eta efizientzia handiagoko erregaiak, karga elektrikoa, erregai berriztagarriak, autogasa, ibilgailuetarako gas naturala, etab. Gainera, eragile garrantzitsua da, Espainian, argiaren eta gasaren merkatuan, 1,5 milioi bezero baititu, 1.800 MW-etik gorako sorkuntza berriztagarriko ahalmen instalatuaz gain.
2050ean zero emisio garbi lortzeko, Repsolek deskarbonizaziorako teknologia guztiak biltzen dituen eredu baten alde egiten du, honako hauetan oinarrituta: efizientzia hobetzea, elektrizitate berriztagarria sortzeko gaitasuna handitzea, erregai berriztagarriak ekoiztea, bezeroentzako irtenbide berriak garatzea, ekonomia zirkularra eta industriaren karbono-aztarna murrizteko punta-puntako proiektuak bultzatzea.
2023an, Repsol jasangarritasun-babesle bihurtu zen, eta Donostia Zinemaldia deskarbonizatzeko bere soluzioekin laguntzen du.
Urbil gune zirraragarri eta modernoa da, erosketa- eta entretenimendu-esperientzia paregabea eskaintzen diguna. Ingurune pribilegiatu batean kokatua, Urbilek moda-, teknologia- eta etxe-denden aukera zabala eta gastronomia- eta aisialdi-eskaintza handia konbinatzen ditu. Gainera, jasangarritasunaren eta ingurunearen aldeko konpromiso irmoa duelako nabarmentzen da, komunitatea aberasten duten gizarte- eta kultura-ekimenak sustatzen baititu. Bere instalazio modernoek eta giro atseginak helmuga ezin hobea bihurtzen dute familiarekin edo adiskideekin une bereziez gozatzeko.
Urbil 2023an hasi zen Donostia Zinemaldiari laguntzen, eta aurten Zinemira sailaren babesle da.
Antiguo Berri familia enpresa 1986an sortu zen, Gipuzkoan etxebizitzen sustatzaile, eraikitzaile eta lurzoruaren garatzaile gisa. Orduz geroztik, etenik gabeko jarduera izan du: 35 urte baino gehiagoko apustua pertsonen alde eta gure planetaren iraunkortasunaren alde.
Jarduera hasi zenetik, goranzko joerari eutsi dio, eta sektorearen barruan posizio sendo bat lortu du. 35 urte baino gehiagoko egonaldi jarraitu baten ondoren, obra berriko 60 higiezinen sustapen baino gehiago egin ditu Antiguo Berrik, eta proiektu bakarrak izan dira beti garatu ziren unean eta inguruan.
Antiguo Berrik Donostia Zinemaldiko pelikula sorpresa babesten du 2022tik.
Hispanitas materialen kalitatea eta zapata bakoitzaren ekoizpen-prozesua xehetasunez zaintzen dituen marka da.
Marka gisa duela 32 urte sortu zen, baina oinetakoetan aritzen den familia-enpresa gisa, ordea, ia mende bat du, eta lau belaunaldik parte hartzen dute enpresan gaur egun.
Hispanitas made in Spain marka bat da, eta horixe da, hain justu, markaren bereizgarri indartsuenetako bat. Bilduma gehienak Espainian ekoizten dira (zati txiki bat Portugalen produzitzen dute), eta, halaber, tokiko enplegua sustatzen dute, hurbileko fabriketan ekoizten eta inguruko hornitzaileekin lan egiten baitute. Nazioarteko marka da gainera, gaur egun bere ekoizpenaren % 69 esportatzen baitu, eta mundu osoko 55 herrialdetan baino gehiagotan dago.
Bere bildumen ezaugarri nagusiak erosotasuna, materialen kalitatea, diseinua eta berezko nortasuna dira. Baina bere nortasunaren beste zati garrantzitsu bat historiak eta balioek osatzen dute; balioen artean, nabarmentzekoak dira hauek: lehenik, markaren etengabeko bilakaera, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik gero eta iraunkorragoa izateko; bigarrenik, pertsonak, erantzukizun sozial korporatiboari lehentasuna emanez bere estrategia korporatiboaren barruan; eta hirugarrenik, zapata pare bakoitzaren atzean dagoen familia-tradizioa.
Hispanitas 2022an hasi zen Donostia Zinemaldiari laguntzen, eta gaur egun Made in Spain sailaren laguntzailea da.
La Perla talasoterapia-zentroa da hirian Belle Époque donostiar hartatik geratzen den ikurretako bat. Duela mende bat baino gehiago, Maria Kristina erreginak oporleku gisa hautatu zuen hiria. Itsasoan bainatzeaz gozatu zuen hemen, ingurune apartan, Kontxa badian.
Gaur egun, Europako hiriko talasoterapia-zentro handienetako bat da, hiriaren erdigunean bertan kokatua, Kontxa badiaren muinean. Itsasoko ura baliatzen da bertan, erlaxatzera eta sasoian jartzera bideratutako terapiak eraginkorrak izateko. Ongizate integralerako zentroak denetariko programak eskaintzen ditu; kirolekoak eta fisikoak, terapeutikoak, erlaxatzekoak, ongizate eta edertasunekoak, guztiak ere efektu terapeutiko, lasaigarri eta ongarriekin.
La Perla esperientzia ezinbestekoa da Donostiaren errealitatea eta onurak ezagutu nahi dituen pertsona ororentzat.
2020an, La Perla estreinakoz izango da Donostia Zinemaldiaren kolaboratzailea.
1811n sortua, Épernayko maison zahar eta errespetatuenetako bat da Perrier-Jouët. Duela bi mende baino gehiago sortu zenez geroztik, erabateko zorroztasuna izan da Perrier-Jouëten ezaugarri nagusia; izan ere, zortzi chef de caves baino ez ditu izan etxeak bere historian, zeinak, ezagutza eta maisutasun paregabeak izaki, antzinako ezagutza horien zaindari izan baitira, eta, hain ondare preziatua iraunarazi eta lantzeko misioarekin, artisau baten zehaztasunarekin modelatu, zizelkatu eta moldatu baitituzte sormen guztiak.
Perrier-Jouëten dotorezia, xanpainetik haratago, haren irudi ikonikoraino ere iristen da, urrez koroatutako anemona-espiral ezagunari esker. 1902an diseinatu zuen markaren ikonoa Émile Gallé artista ospetsuak, art nouveau mugimenduaren aitzindarietako batek, markaren botiletako bat apaintzeko, baina, azkenean, marka osoraino zabaldu zena.
Arteak pizten dion inspirazioa eta bereizgarri duen lore-estilo fin eta liluragarria direla eta, 2013az geroztik beste izar bat gisa distiratzen du maison frantziarrak Zinemaldiko gune eta une esanguratsuenetako guztietan, zinema-ekitaldi haren xanpain ofizial gisa.
Perrier-Jouët marka ospetsua Donostia Zinemaldiko Champagne Ofiziala da 2013tik.
Vichy Catalan marka liderra da ur mineralen merkatuan
1881ean, Modest Furest Roca doktoreak deskubritu zuen Caldes de Malavella udalerrian (Girona) kokatutako iturritik ateratzen diren urek oso propietate osasungarriak dituela –60ºC-tan eta euren gas propioarekin–, eta harrez geroztik, Vichy Catalan munduko ur mineral karboniko onenen artean kokatu izan da urtez urte.
Genuina Vichy Catalan berezia da, ezaugarri organoleptikoengatik ez ezik, zaporeagatik eta osasunari dakarzkion onurengatik ere bai. Gastronomiari, arteari eta kulturari lotutako ura da. Historian zehar, sortuz joan diren kontsumo-modu guztietara egokitu da marka, eta, horretarako, markaren produktu sorta zabalduz joan da, kalitate handiari eutsiz eta edari osasungarriak eskaintzean funtsatuta betiere.
2022an Vichy Catalan Donostia Zinemaldiko Ur Ofizal bihurtu zen, eta 2023 honetan, ekitaldiaren edizio berrian apostu egiten jarraitzen du, horrela bere zinearekiko kompromezua finkatzen.