"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
2019. urtea ordura arteko bigarren urterik beroena izan zen, eta inoiz erregistratu den hamarkada beroenaren (2010-2019) amaiera markatu zuen. Karbono dioxidoaren (CO2) eta berotegi-efektuko beste gas batzuen mailak igo egin ziren atmosferan, errekorreraino 2019an.
Klima-aldaketak herrialde guztiei eragiten die neurri handiagoan edo txikiagoan, ekonomia aldatuz, sistema meteorologikoak aldatuz, itsasoaren maila igoz eta gero eta muturreko fenomeno meteorologikoak sortuz.
2020an, COVID-19ak sortutako osasun-krisiak asaldura eragin zuen munduan, maila guztietan. Pandemiak eguneroko bizimoduan bizi ditugun gabezia ugari agerian utzi zituen, eta klima-krisiaren eta horren ondorioen gaineko kezka bizkortu zuen. Pandemia horren ondorioz, urrutitik ikusten genituen arrisku horiek berehala bihurtu ziren. Hala ere, ingurumen-arriskuek agerraldi epidemikoek eta pandemikoek baino arrisku larriagoak eragiten dituzte, eta gero eta kontzientzia handiagoa dago orain egiturazko aldaketak egin behar direla etorkizuneko hondamendi ekologikoak saihesteko.
Berotze globalari buruzko kezka-une batean gaude, eta denok, banaka eta taldean, egoera horri egin diezaiokegun ekarpen positiboari buruzko gogoeta egiten dugu. SSIFFen ustez, horrelako kultur ekitaldiek komunitatearekiko erantzukizuna dute eta lan egiteko modu berriak proposatzeko aukera dute.
Bizi dugun ingurumen-krisi honek etorkizunera bideratutako aukera-eremu bat sortu du. Ingurumenarekiko konpromisoari eta Zinemaldi jasangarriago bat egiteari dagokionez, Zinemaldiak atal hau sortu du, aipatutako trantsizioaren xehetasun guztiak eta bilakaera partekatzeko.