72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Robert Wise
Robert Wise
Gunther von Fritsch, Robert Wise
AEB 
70 min.
Wisek zuzendutako lehen filma Gunther von Fritschek hasia zuen, aurretik. Hamar egunetan, The Cat People filmaren balizko remake bat osatu zuen. Emaitza ipuin gotiko zoragarri bat da, Val Lewton ekoizlearen ohiko itzalekin eta neska azkar baten nolabaiteko lagunaren rola antzezten duen Simone Simonekin.
Robert Wise
AEB 
69 min.
Guy de Maupassanten bi ipuin, Mademoiselle Fifi eta John Forden Diligentzia eragin zuen Boule de suif, non prusiarrei aurre egingo dien emakume frantziar ausarta baten istorioa biltzen duen. Nazienganako erresistentziaren aldeko parabola da, B sailekoa izanda ere oso dekoratu ikusgarrietan kokatua.
Robert Wise
AEB 
78 min.
Robert L. Stevensonen ipuina, Val Lewton ekoizleak bere neurrira egokitua. Beldur eta heriotzaren kiribilean harrapatuta dagoen hilotz-lapurraren istorioa, Boris Karloff harrigarri batek antzeztua. Ekaitz-giroko azken sekuentziak argi uzten du Wisek beldurra iradokitzeko duen maisutasuna.
Robert Wise
AEB 
72 min.
The Most Dangerous Game (1932)-ren bertsio berrian, jatorrizko filmaren zenbait eszena berrerabili behar izan zuten. Idazle bat, erabat galduta, gaztelu batean azalduko da. Gazteluko jabeak bere zaletasun handiena erakutsiko dio: gizakiak ehizatzea.
Robert Wise
AEB 
63 min.
Ezustekoez jositako intrigazko film arina, non abokatu bat nagusia hiltzeaz akusatu duten klub bateko abeslaria babesten saiatuko den. Krimena, amodioa, komedia apur bat eta abesti parea, RKO estudioetako B motako ohiko film batean.
Robert Wise
AEB 
92 min.
Wiseren lehen film beltz garrantzitsu honek, aparteko eszenaratzearekin, istorio ilun eta zikoitz bat biltzen du. Emakume bat hiltzaile batekin maiteminduko da, horrek hilketa bikoitza eragin duela dakien arren. Jatorrizko kontaketak dioen bezala, Claire Trevor gizona baino hilgarriagoa izan daiteke.
Robert Wise
AEB 
88 min.
Garaiko western harrigarrietakoak zine-beltzaren giroa bete-betean lortzen du, besteak beste itzalen arteko borroka bortitz bat erakutsiz. Mendebalde Urruna euripean, elurrez estalita eta gau giroan filmatua, non Mitchumek bere burua iragan ilunaren eta abeltzainen arteko gatazka baten erdian aurkituko duen.
Robert Wise
AEB 
66 min.
Robert Wise Mexikora joan zen, gertakariez jositako intrigazko film bizkor hau egitera. Abiapuntua, koilare baten eta aseguru-agente baten desagerpena. Mezu misteriotsuak, amodioa eta gaueko klubetako giroa, zesta-puntan ere ibiliko diren B multzoko film batean.
Robert Wise
AEB 
72 min.
Stoker Thompson boxeolari zaharra ring gainean bizirauten saiatuko da. Iruzur baten biktima da, emaztea bere patu ilunarekin atsekabetuta bizi den bitartean. Denbora errealean azaldutako istorioa, boxeoaren eta galtzaileen inguruko filmen artean klasikoa, errealismo handikoa, Scorsesek eta Stallonek miretsia. Epaimahaiaren Saria jaso zuen Cannesen.
Robert Wise
AEB 
92 min.
AEBetako Sezesio-Gerrako preso konfederatu batzuk euren harrapatzaileei indioen aurka borrokatzen laguntzea erabakiko dute. Fortean, kolonel ero bat gerrak eta maitasun ezak eragindako zauriei aurre egiten saiatuko da. Giza-gatazka korapilotsu bat, amaiera ia fantasmagorikoarekin.
Robert Wise
AEB 
98 min.
Hegazkin bat mendian jausi da. Ume bat bizirik irten da. Gurasoak, berriz, hil egingo dira. Ume hori, berez, duela bost urte jaso zuten. Erreskate lanetan dabiltzala, balizko hiru amek euren iragan zaila gogoratuko dute. Kazetaritza-melodrama, intrigazko uneez josia eta hiru aktore bikainek antzeztua.
Robert Wise
AEB 
92 min.
50eko hamarkadako zientzia-fikziozko klasiko bat, gizakiak euren hondamendirako bidean daudela ohartaraztera Lurrera etorritako izaki estralurtar batekin. Baina emakume batek eta horren semeak besterik ez diote entzungo. Estetika, elektronikaren erabilera Herrmannen musikan eta Gort robota, hamaika filmetan imitatu dituzte.
Robert Wise
AEB 
93 min.
Hitchcocken eragina eta gidoi konplexu bat abiapuntutzat dituen intrigazko melodrama bat, non emakume poloniar batek kontzentrazio-esparruan hildako lagun baten nortasuna beregan hartuz, Ameriketan duen semeaz arduratu eta bizitza hobeago bat bilatuko duen. Tartean, etxe handi mehatxari bat eta etxe-irakasle arriskutsu bat.
Robert Wise
AEB 
91 min.
Gizon batek, atzetik dituen gaizkileak hiltzera doazkiola ikusirik, poliziarengana joko du, bere egoera salatuz. Hiri txiki bateko mafien berri ematen saiatu den kazetaria da. Zuzendariaren beraren kutunetakoa, B motako film-beltz bikaina da, ikus eta narrazio aurkikuntzez josia.
Robert Wise
AEB 
81 min.
Boris Ingsterrek eta Billy Wilderren azken lanetan kolaboratzaile izandako I.A.L. Diamondek idatzitako komedia. Joera ekologikoa duen salaketa sarkastikoa egiten du, gas konpainia batek kondorren erreserba batean egin asmo dituen zulaketak abiapuntutzat hartuz.
Robert Wise
AEB 
88 min.
Henry Hathawayen The Desert Fox (1951) filmaren jarraipena, Wisek bataila-eremuaren eta gerraren aurrean izututa dagoen hiritar arruntaren berreraikitze errealista batean bihurtua. Rommelek (James Mason) oso agerpen laburra egiten du, oraingoan.
Robert Wise
AEB 
89 min.
Bigarren Mundu Gerrako gertakari ia ezezagun bat gogoratzen du. Nonbait, Mongoliako tribu batek basamortuan galdutako soldaduei zela pilaren truke lagundu zien. Abentura azkar eta dibertigarri honetan, Harpo Marxen imitatzaile mongoliar bat azaltzen da.
Robert Wise
AEB 
101 min.
Emakume pairamentsu batek porrot egindako aitaren heriotzari aurre egingo dio, irakasle eta landa-emakume bihurtu eta patuaren zorigaitzak gainditzen saiatuko da. Gutxienez, seme bat du, amak So Big deitua. Jane Wymanen neurrira egokitutako melodrama bat, garaiko best-seller batean oinarritua.
Robert Wise
AEB 
106 min.
Boterea bereganatzeko norgehiagoka, bat batean lehendakaririk gabe geratu berri den enpresa batean. Haren ondorengoa aukeratzeko 24 orduak presio, desira eta traiziozko txoke batean bihurtuko dira. Aktore talde harrigarri batek antzeztua eta Venezian saritua, Oscarretan lau izendapen lortzeaz gain.
Robert Wise
AEB 
114 min.
Wolfgang Petersenen Troy (2004) estreinatu baino ia 40 urte lehenago, Wisek benetako extrak bilduz, Cinecittán eraikitako dekoratuekin, Cinemascope asmatu berrian eta efektu digitalik gabe filmatu zuen, Italian. Zurezko zaldi baten bitartez egindako erasoarekin amaitzen den famili-drama honen nazioarteko aktoreen artean, Brigitte Bardot gaztetxo bat azaltzen da.
Robet Wise
AEB 
110 min.
Wisek boxeoaren munduaz egindako bigarren lanak Rocky Grazianoren biografia biltzen du, haurtzaro zail eta auzuneko delinkuentziatik hasita ringera igo eta ospea lortu zuen arte. Paul Newman sasoitsu batek eta Oscarra jaso zuen Ruttenbergen argazki sarituak Wiseren kontaketa zoragarria osatzen dute.
Robert Wise
AEB 
95 min.
Abentura bila dabilen eskarmenturik gabeko gazte bat Rodocken arrantxora iritsiko da. Rodock zaldi bat lapurtzen harrapatuz gero urkatzeari ekiten dion gizon gupidagabea da. Emazteak iragan zaila gainditzen lagundu izana zor dio, eta orain, senarra baretzen saiatuko da.
Robert Wise
AEB 
104 min.
Film honek Tonic klubeko bi alde ezberdin erakusten ditu: batetik, ikuskizunen eszenatokia, eta bestetik, sukaldea eta bulegoa. Idazkari berria piskanaka gaueko arriskuak ezagutuz joango den neska zuhur bat da. Musikala izan gabe ere, abesti ugari biltzen duen komedia da.
Robert Wise
AEB 
95 min.
Bigarren Mundu Gerra etxetik ikusia, Zeelanda Berrian, non lau ahizpa bizi diren. Gau eta egun, gerran dauden gizonen edota, zorionez ala zoritxarrez maiteminduko dituzten besteen zain egongo dira. Melodrama txukun bat, narrazio-laburtasun handikoa eta emakumeek protagonizatua.
Robert Wise
AEB 
120 min.
Robert Wisek heriotz-zigorraren lazturaren salaketa goiztiar eta ausarta egin zuen. Hilketa batez akusatutako emakumearen drama errealismo osoz islatu ahal izateko, zuzendaria bera exekuzio batean izan zen. Susan Haywardek Oscarra jaso zuen. Jazz musikaz osatutako soinu bandan, Gerry Mulligan, besteak beste.
Robert Wise
AEB 
93 min.
Wisek itsaspekoen filmen oinarri guztiak ezarri zituen benetako untzi baten neurri estuekin eraikitako dekoratuetan filmatutako luze honekin. Destruktore japoniar baten aurkako bataila erakusten duen bitartean, kapitain beteranoaren eta haren aginduak betetzeari uko egingo dion tenientearen arteko etengabeko liskarrak biltzen ditu. Tentsio handia itsas azpian.
Robert Wise
AEB 
95 min.
Zinema-beltzean klasiko bat, Wise jeneroan zein garrantzitsua izan den argi uzten duena. Atsekabez eta ezkortasunez betea, arrazakeria eta frustrazioa nahasten ditu, hiru atrakatzaileen gorabeherak erakusteko. Jazz musika zoragarria berriro ere, John Lewis eta Modern Jazz Quarteten eskutik.
Robert Wise, Jerome Robbins
AEB 
155 min.
Zinemaren Historiako film ospetsuetakoa da. Bernsteinen musikarekin eta Wiserekin batera zuzendaria izan zen Robbinsen koreografiekin, Romeo eta Julieta-ren birmoldaketa egiten du, non New Yorkeko bi kaleko-banda parez-pare jartzen dituen, dantza arinez eta abesti iraunkorrez apainduz. Wisek filmaren hamar Oscarren artean bi jaso zituen.
Robert Wise
AEB 
119 min.
Azala komedia erromantikokoa eta bihotza tragikoa duen film hau William Gibsonen antzezlan batean oinarritua dago. Wisek haren egitura nagusia berreskuratu du, gizon banandu berriaren eta dantzari ameslariaren etxebizitzak bata bestearen parean ipini baititu, antzezlanean bezala. Bi aktoreen arteko konplizitatea erabatekoa da.
Robert Wise
AEB 
112 min.
Sam Raimik eta beste zinemagile askok miretsitako beldurrezko film hau kultozkoa bilakatu da, egun. Etxe handi batean naturaz gaindiko fenomenoak gertatzen direnez geroztik, zenbait pertsonaia gertakarion ikerketaren inguruan elkartuko dira. Zuzendaria, beldurra eragiteko, kameraren mugimenduaz, enkoadraketez eta argiaz baliatzen da.
Robert Wise
AEB 
174 min.
Famili-film ospetsuena, dudarik gabe. Mundu osoan arrakasta handiz estreinatu zen, eta Julie Andrewsi ospea emateaz gain, Trapp sendiaren istorioa mito bihurtu zuen. Hammerstein eta Rodgersen abesti zoragarriak, austriar paisaia eta naziei aurregitea gogoangarri ditu bost Oscar jaso zituen ikuskizun gozagarri honetan.
Robert Wise
AEB 
155 min.
1926ko Txina asaldatuan amerikarren presentzia gogora ekarriz, Wisek Vietnamgo gerraz zuen ikuspuntu kritikoa adierazi zuen, beste partaidetza tragikoen aurrean baliagarri izaten jarraitzen duen gerraz, alegia. Ekoizpen erraldoia izanda ere, ezohiko izaera barnerakoi eta gizatiarra ageri du, eta horri esker, zuzendariaren lan onenetakotzat hartua da.
Robert Wise
AEB 
175 min.
Erronka izugarria Julie Andrewsentzat, izan ere hark antzezten baitu rol nagusia Gertrude Lawrence abeslari eta aktorearen biografia honetan. Musikal ikusgarri eta arina da, dokumentalaren teknikak fikzioarekin nahasten dituena eta, merezi gabe baina, porrot egin zuena. Daniel Massey bikain batek Noel Coward antzezten du.
Robert Wise
AEB 
131 min.
2001-ko Douglas Trumbullen hasierako efektu digitalekin eta Boris Levenen diseinu modernuekin egindako film hau Michael Crichtonen eleberri baten lehen egokitzapen zinematografikoa da. Fenomeno harrigarri batek hiri txiki bateko biztanle guztiak desagertaraziko ditu, agure bat eta ume bat ezik.
Robert Wise
AEB 
101 min.
Amerikar gazte batek, Vietnamgo gerrako desertorea, eta modelo batek elkar ezagutuko dute, Marokon. Etorkizun zalantzagarriko erromantze bat, Parisen geldialdia egingo duena, Wiseren lan berezi eta ezezagunetako batean. 1973an Donostiako Zinemaldian parte hartu zuen.
Robert Wise
AEB 
120 min.
Naziek boterearen sinbolotzat hartutako zepelinaren ezbeharra biltzen du: zepelina Frankfurten jaurtiki eta AEBra sutan iritsi zen. Albistegien teknikak eta gertakariaren irudi errealak ere badarabiltza, garai hartarako oso berriak eta harrigarriak ziren efektu bereziez apainduak.
Robert Wise
AEB 
113 min.
Anthony Hopkins gazte batek famili bateko kideak lur-jota utziko ditu, alaba istripuz hildako bere Audrey Roseren berraragiztatzea dela ziurtatuko dienean. Neskak jasango dituen krisiak direla eta, gizonak arrazoi duela dirudi. Wisek iradokitako beldurraren maisua dela argi uzten du, berriro.
Robert Wise
AEB 
132 min.
Sail mitikoaren lehen bertsio zinematografikoa, saga berrasi zuena. Jatorrizkoaren aktore talde berak parte hartzen du, Douglas Trumbullen efektu berezi berriez apaindua dago eta teknikari talde zabala bildu zuen. V´Ger izaki bitxiari aurre egitea izango da, oraingoan, Enterpriseren misioa.
Robert Wise
AEB 
98 min.
Kontaketa hau West Side Story-rekin nolabait lotuta dago: maitasunari kontrajarritako bortizkeria tragikoa, New Yorkeko eraikin-hutsen artean kokatua. Baina oraingoan combat dance delakoa eta kapoeira dantzatzen dute eta 80ko hamarkadako musikaz girotua dago, Eurythmics taldeko Dave Stewarten partaidetzarekin.
Robert Wise
AEB 
94 min.
Wisek 85 urterekin ederki errealizatua, gerran semea galdu zuen dendari zaharraren eta denboraldi batez bere ardurapean izango duen mutiko beltzaren arteko laguntasuna erakusten du. Arrazakeriaz, gerraz eta beste zuzengabekeriez mintzo da, bikain antzeztua dagoen kontakizun hunkigarri honetan.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: