"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ikastetxeak Belodromoan Donostia Zinemaldiaren, Donostia International Physics Centerren (DIPC) eta Euskadiko Filmategiaren ekimena da, eta zinema eta zientzia Gipuzkoako Lehen Hezkuntzako ikasleei hurbiltzea du helburu.
2019az geroztik, ekimen honek 6 eta 11 urte bitarteko lurraldeko 80 ikastetxetako 13.000 haur baino gehiago biltzen ditu urtero Belodromoan, Zinemaldiaren egoitza handietako batean zinema-esperientzia bizitzeko aukera izan dezaten.
Donostia. Zine Hiria, Zientzia Hiria lelopean, saioek film baten proiekzioa eskolentzako bereziki zuzendutako aurkezpena uztartzen dituzte. Gainera, zinemarekiko eta zientziarekiko jakin-mina eta interesa pizten laguntzen duten hainbat ekimen eta sorpresa prestatzen dira. Horrela, ekimenak, bi arloen arteko loturak ezagutzeko aukera emango duen esperientzia ludiko eta hezigarria eskaini nahi du.
Ikastetxeak Belodromoan Donostia Zinemaldiak zinema belaunaldi berriei hurbiltzeko eta zinema-kultura sustatzeko haur eta gazteen artean egindako apustuaren parte da.



