Jorge Silva Melo
1964ko uda oporraldia bitartean. Carlos-ek, Portoko Kontserbatorioko bibolin irakasle eta bakarti zentzakaitz, haurtzaroko lagun batekin abuztuko oporraldia igarotzeko gonbitea onartzen du. Duela hiru urte ez duena lagunaren berri, hots, aipatua ezkondu egin zenetik. Hondartzan nola bestelako ihardunetan dihardutelarik, Carlosek une bakoitzean somatzen ditu, ezkont krisi baten zeinuak. Somatu ez ezik krisiak leher egin dezan desiratzen du, zeren modu horretan lagunarekin galdutako intimitatea berreskuratzeaz gain, berak itsuki defendatzen duen zelibatoaren tesiari arrazio emango bait liokete. Alabaina, zeinuak zeinu geratuko dira. Dariok eta Aldak, bikote moduko elkarbizitzan, berak ulertzerik ezta onartzerik nahi ez duen bake eta zoriontasuna aurkitu dute. Alda haurdun geratua denaren iragarpenaz amaitutzat emango dituzte oporrak, eta Carlosen funtsik gabeko espekulazioak ere.
Tomás Gutiérrez Alea
Amodiozko istorio askotan bikotea ez ohi da aski izaten berau bilakatu ahal izateko, honakoan bikotearen artean bitarteko bat daukagu triangelua osatuz: Pedro, Juan eta Maria mugitzen diren mundua gertukotzat jo genezake, sinpatikoa iruditu dakiguke, heuren arteko sentimenduak konpreni genitzake, heurekin sufritu edota poztu, baina beti ere distantziak errazten duen moduan. Istorio hau Matanzaseko hirian gertatu zen, La Habanatik ehun bat kilometrotara, 1913. urtean. Bi gazte bata besteaz enamoraturik daude, norbere lade eta besteak ezer jakin barik, eskribau baten zerbitzuak kontratatzen dituzte, honek idazten dituen eskutitzen bitartez heurensentimenduak komunikatu ahal izateko. Piskanaka piskanaka eskribauren sentimenduak, bere borondatearen gainetik igaroz, bezeroen harremanekin nahastuko dira, betiereko egi bat areago finkatuz: maitasunak ez du amarruri ametitzen.
Gérard Courant
Fil mhau zinegile gazte batek gauzaturiko ohi ez bezalako esperientzian datza, zeinak gizakien aurpegiak Super 8an filmatuz, beti ere "erretraturik" ager daitezen lortzen baitu. Zine mutua eta prokatzailea guztiz, pelikula honen bilakaeran Godard, Wenders, Arrabal, Scholondorff, Marustka, Dermers, Fuller, Terry Gilliam, El Indio Fernández, Tanner, Scola, Oshima eta beste batzuren "interpretapenak" azaltzen zaizkigu.
Lehiaketatik kanpo
Francisco Regueiro
Polizia komisario batek aitarenganako gorroto bizia sentitzen du ume-umetandik. Mutiko batek etxe bati su ematerakoan, gorroto hori sortu zitzaioneko gomutak berpizten dizkio, eta gorrotoarekin bat aitaren ogibidea gaitzesten du: eutanasialari diharduena, alegia.
Antonio Isasi Isasmendi
Espainia, 50 urteko hamarkadan. Región deritzan lurralde mitikoan, Bocentellas herriko iturrian, ezezagun baten sarraskia agertu da. Herriko jendeak Medina kapitainarengana joko du laguntza eske, jueza iritsi bitartean behintzat. Agintaritza judiziala iristerakoan, dagozkion oharrak burutu eta gorpuaren jasotzeari ekingo zaio. Heriotz honek, antza, hilabeteak atzera san mamud gotorleku militarreki bi soldaduk ihesi joanarekin hasitako trama korapilatsuaren arkua osatzen du. Koronel misteriotsu baten presentzia, interes ekonomiko ilunak nola emagaldu talde baten agertseak, azpijoko estraino bezain lodiaren bilakaera adierazten du, zeinak azken unean argitutako ezusteko amaiarea eragingo baitu.
Roman Polanski
Richard Walker doktorea eta Sondra, bere emaztea, Parisen maitemindu ziren duela hogeita bat urte. Gaur, medikuntza kongresu bat dela-ta, ziutate berarekin eta beren arteko erromantzea jarraikitzeko ezindurik aurkitzen dira. Bigarren eztei bidaia hau, taxi zahar baten barnean egingo dite, ziurtateak nagiak ateraz diharduelarik, frantziar hiriburuko etorbide batetan zehar, Gran Hotel dotorerantz dihoazelarik. Richard dutxa bat hartzeko prestatzen ari delarik, ohe gainean etzanda dakusa Sondra. Dutxatik aterakoan, gela huts-hutsik dago. Emaztearen txabusina ohe gainean datza oraindik ere heze, ondoan berena ez duten maleta bat.Tximisten abiadaz, gure doktore arruntak, sekulako abenturaren gunean sarturik ikusiko du bere burua. Bakar-bakarrik dago, hiri ezezagun batetan atzerritar izanik, berealdiko ekintzak burutzera beharturik, egoerak heroe baten eginbeharrak egotzen dizkio, ezinbestean. Pariseko behe-munduan dagoela, ziuraski dioena ez den gida batekin -parisina gazte eta polit bat- egingo du topo eta honetxek emango dio bere emaztearen desagerketa misterioszua argitzeko giltza. Ganbara batetan egiten dute tpo, non gizon bat zerraldo bait datza, hortik aurrera susmoak, interesa, arriskua eta bien arteko erakarpen larria hasiko da bilakatzen.
Lehiaketatik kanpo
Krzysztof Kieslowski
Tomasz 19 urtetako gaztea, bere etxe aurrean bizi den emakume adinduagoaz, 30 urte dauzka Magdak, maitemindurik da. Gauero, Tomasz-ek bere auzokide ederraren etxea zelatzen du eskolako teleskopioaz. Antza, gizon askok egiten diote bisita. Tomaszek telefonoz hotsegiten dio, alabaina ez du ezer esateko adorerik. Gaztea auzoko posta bulegoan dihardu lanean, eta jiro faltsuak jasotzeko deialdiak igortzen dizkio Magdari. Ondoren, esne banatzaile hasiko zaigu, Magda gertutik ikus ahal izateko zedez. Behingoz topo egiten dutenean, Tomaszek guztia azaltzen dio. Magda zeharo harrituta gelditzen da. Orain dela asko guztiz desendaniaturik bizi dela eta jadanik ez du maitasunarengan sinesten. Ezin dezake ulertu Tomasz zeharo enamoraturik egon ahal izana. Gaztea etzera gonbidatu eta bere gorputza eskaintzen dio. Baina Tomasz arras kilikaturik dago eta hasi aurretik bustitzen du, Magdak hartara, modu hotzean, zera esaten dio. Baina Tomasz belarriak apal eginda eta traizionaturik nonbait ihesian doa. Etxerakoan zainak mozten ditu. Ospitalera eraman eta ozta-ozta salbatuko dute.Orain Magda izango da haren beharra somatu hasiko dena, antzerkirako prismatiko batzuen laguntzaz Tomaszen etxeko leihoak arakartzen ditu. Magdak zerbait galdu, zeozer hondatu duela zuzmatzen du. Oraindik, gainera, deus ez daki Tomaszen buru hilketa saialdiaz.
Jeannine Meerapfel
Argentina - Alemaniako Errepublika Federala
108 min.
Buenos Aires hegoaldeko auzo batetan jaio eta hazi direneko bi emakumeren arteko adiskidetasunaz dihardu filma. 40tako hamarkada erdialdera gaiztakeriak, fantasiak nola ametsak bizi dituzte elkarrekin; egun batez film erromantiko bat ikusi eta gero, nagusirakoan aktoresak izango direla zin egiten dute. Urteak joan urteak etorri, eta Raquel, aktoresa ezagun bihurtuko ere. Maria berriz, auzoan gelditu eta Pancho-rekin, gaztetako lagunarekin, ezkonduko da. Etxekoandre bihurturik, etxea nahiz semeen maitale da. 1976an botere militarraren etapa itzaltsua heltzen zaie. Errepresioak Mariaren etxeko ate lasaiak kolpatzen ditu, seme zaharrarena bahitzen diote. Desagerketa honen zioz Mariak Raquelengan bilatuko du nolabaiteko sostengua. Bilatu eta aurkitu ere, inoiz baion gehiago sendotzen da bien arteko adiskidetasuna. Nahiz eta ezberdintasunak ere azaleratuko dituzten. Raquelek joan beharra izango du; Alemaniara hain zuzen, bere gurasoak atzerriratu zireneko lekura. Raquelen atzean utzi izandako toki eta pertsonen gomuta nostaljikoa ezin du burutik ezaba; Mariak, ordea, semearen desagerketa delata, diskaturaren aurkako indar eta oposizio bihurtuko ditu bere beldur eta samin guztiak.
Francisco J. Lombardi
Indar ofizialek Chuspi kontrolpean hartzen dute, Sendero Luminoso mugimenduak erasola danilen "larrialdizko alderdian" kokaturik den herriska. Estrategiarik gabe eta behar den bezalako buruzagirik ezean, Vitín Lunak (protagonista) eta bere kideek gainezka egiten dien ejerzito ikustezin batekin dihardute borrokan. Hartara, Iván Roca ofizial ankerra bidaltzen dute, bere metodu bidaltzen dute, bere metodu bortitzez gerrilariak zanpatu ditzan. Roca militar aparta da, Vitínek jarraituko duen eredua; alabaina, ofizialaren metoduak geroz eta odoltsuago bilakatuz doaz. Kontrarioen erresistentzi ahalmenaz sumindurik, populazio guztiari egotziko dio gerrilari indarren irautearen errua. Gertatzera doan sarraski ikaragarriaren aurrean, Vitinek bere obeditasun itsuan eta kontzientzia propioaren artean erabaki beharko du.Otsoaren ahoa luzemetraia borroka antisubertsiboaren ikuspegi bat eta beronetan gertatu bide diren gehiegikeriak eskaintzen zaizkigu; bortizkeriaren gunean murgilduta sensitzen den gizakiari buruzko ikasketa litzateke.
Nico Hofmann
Alemaniako Errepublika Federala
96 min.
Germaniar gazte askok bere buruari egin dioten galderaren inguruan dihardu honako filmak, hots, zernolako partehartzea izan zuten nire gurasoek, naziek burututako sarraski ankerrean? Naziekon izandako harreman zuzen nahiz zeharreko horiek guztiz ezabatu al dira denboraren poderioz? Filmaren protagonista gazteak, Thomas Kleinertek, bere ikerketen azken emaitzekin ezaxolati, galdera hauen erantzuna jakitea erabakiko du. Egiak, beti ere, arriskua baitauka atzekirik. Thomasek jakin badaki gerra bitartez gurasoen lantegiak egundoko gorakada izan zuena, alabaina datu objetibo horren atzean zein azpikeria moeta ezkita liteke.
Manuel Gutiérrez Aragón
Manuel -ikasle ona, mutil zintzoa- triste dago, zeharo tristeturik geratu zen, plater baten marrazkiari so egonagatik. Manuel Sevillarantza abiatzen da tristeziaren aurkako sendagarri bila. "Gaitz oro, amodiozko min", esaten dio norbaitek. Rocio aurkitu nahian dabil, bere garai bateko neska. alabaina johnekin egiten du topo, zeinak amodio minez, ere bai, emaztea hil baitu. Manuel gertaruaren lekuko bakarra da. alcántarako juezak, Rocioren aita, ikusitakoa konda deza presionatuko dio. John -hiltzailea- eta Manuel -melankolikoa- lagun min egingo dira. Johnek Rocio aurkitzen lagunduko dio... baina Manuelen zoritxar eta kalterako, Rocio kausitzen dutenean, berau Johnekin maitemindurik dagoela dirudi...
Lehiaketatik kanpo
Jonathan Demme
Angela DeMarco bere bizimoduaz kokoteraino dago jadanik, eta berau aldatu nahiko luke. Bere senarra (saripeko hiltzaile) garbitzen duten horretan, Long Islandera ihes egiten du, odolaz zikindutako dirua atzean utziz.Manhattango hegoekialdean bizitza berri bati ahal izatea, angelak "Familia"-ko kideak eta ajente federalak elbiak bailiran kendu beharko ditu gainetik. Mafiako buruetako batek, Tony Russok, proposamen lizunak egiten dizkio -familia elkartuta mantzentzeko modua du honek- eta honen, emaztearen, Connie mafiako printzesaren, ezinikusia irabaziko.Hala eta guztiz, Angela FBIko Mike Downey ajente sekretuarekin maitemindurik da.
Yavuz Turgul
Muhsin jauna, turkiar musika klasikoko entrepresari, nekez saio da Istanbul hiriko musika mailari eutziz, non musila bezala, beste hainbat gauzek ere, gainbehera bait doaz. Bere abentura komiko-trajikoa Ali Nazi ezagutzerakoan hasiko da, probientzietatik iritsi berri bat dugu Ali. Kantari gazteak ahots galanta eta bere lurreko azentu nabaria dauka, baina Muhsin Bey-k uko egiten die bere eskakizunei. Gero, bere hitzetan atzerra joanez, Muhsin Bey-k zalantzan jarriko ditu bere sinismenik irmoenak, eta egintza honen ondorios espetzeratua izango da.
Kazuo Kuroki
1945eko abuztuak 8an, Nagasaki hirian, atzerritar merkatariak, amerikar presoak, zerbitzu militarra egiteko ezgai diren ezgauz zenbaitzu eta gerraren zioz beren senarren ondotik benanduak izandako emakume mordoa elkarbizi dira. Etengabeko bonbaketak noka hornitze zailtasunak gorabehera, biztanleakitzurazko bizimodua egiten saiatzen dira. Ezkontzak ospatzen dira, amodioak sortu, haurrak jaio, zaharrak hil. Gerraren akabera litzateke hauen ametsik preziatuenqa, alegia maite dituzten gizakien itzulera. Hala ere, hilak 9z, goizeko hamaiketan, milaka amets suntsituko dituen madarikazio bat datorkien zerutik behera.
Andrew Grieve
Lewis eta Benjamin jones, 80 urtetako bi anai bixki berdin-berdinak, bizitza guztia eman duteneko etxaldean iratzarri berri dira. Benjaminek Ingalaterrako larre berdeetara soka diharduelarik, Lewisek berriz Gales alderantz eta Black Hill mendiskarantz behatzen du. Beren iloba eta oinordeko bakarra zain daude, honen kotxea osteratzo bat egitera doazelako. 1980an gaude. 1885: Amos Jones, 30 urtetako baserritar Mary Latimer amoratu eta beronekin ezkonduko da. Mary, bikario ingeles baten alaba dugu. Honek ingeles aristokratekin daukan harremanaz bailaturik Galesko mugarekin parekide dagoen "The Vision" etxalde zabala alokatzen du. Amos erabat gustora bizi da bertan. Handik gutzira, Mary haurdun gelditu eta bizkiak sortzen ditu mundura. Sam, haurren aitonak, inguruan dutenaren historia eta bertan gertaturiko gatazkak kondatzen dizkie umeei. Maryk beste ume bat izango du, neska oraingoan, Rebeca. Amos eta Watkins, beren lurraldetako mugak direla-ta borroka odoltsuan sartzen dira, zeinaren ondorioz sam hil egingo baita.
Godfrey Reggio
Une berezko bi unibertso.Film honek es du istorio jakinik. Komunikazioa zuzenki emana gertatzen da irudi eta erritmo garbiari esker. Gizonak eragin manupulazio eta hondamendietara begiak zabaltzen dizkiguten irudiak lirateke, finean. Hopi hizkeraz "qatsi" hitzak "bizia" adierazi nahi du. Powaqqatsi izan ere, Koyanisqatsi-ren jarraipen dugu trilogiaren bigarren partea. Lehendabiziko atalak, sen berean dirauen natura eta industriak hondatuarikoa parekatzen ditu, Estadu Batuetan den desoreka ekologikoaren balantze izugarria aldarrikatuz. Powaqqatsi ordea ikusmira zabalago bat eskaintzen digu. "Ko-yaa-nis-qatsi" zentzu aldrebesatuko hitza da: itzulpenik fidelena "oreka galdu duen bizitza" litzateke, dena den. "Powaqqatsi": "powa", hau da, hirugarren baten kostara bizi den aztia eta "qatsi", bizia, hizten kontrakzioa da. Hirugarren munduko irudiak, Asia, India, Afrika eta Heego Amerikako bertako kulturei buruzko gogoetak, mehatzaturiko usadioei buruzko erretratu zein zehetasunak, herrizka eta leuni isolatuen gaineko kultur analisia. Powaqqatsi giza sormena eta fantasiari buruzko dokumentua dugu.
Lehiaketatik kanpo
Gonzalo Suárez
Istorio hau izoztzeko mundi desolatuan abiatzen da. Itsasontzi fantasmagoriko batek emeki-emeki zeharkatzen ditu urak. Untzian Mary Shelley berak sortu "kreatura"-ren biladoa: Frankenstein Munstroa aurkitu irrikiz.London, 1816: Mary eta Shelley poeta ihesi doaz. Leman Aintziraren bazterretan exiliaturik bizi den Lord Byronen bila. Clara, Maryren ahizpordea eta Lord Byron maitale, beraiekin doa. Sheyelldarrak, Clarak , Byronek eta Polidorik, azkenaren lagun eta oso idazkari pertsonala, lakuan ematen dituzte egunak arraunean. elkarren arteko maitasun-gorrotozko harrreman griñatsuak loratzne dira. Polidori, Shelley eta Byronen arteko adiskidetza hazkorragatik zelati dago, eta Clara, bestalde, Byronen jarreraz bazterturik eta mezprezatua senditzen da. Giro ekaiztsu honetan, halako gau batez, "kreatura" halakoa sortuko zaie lehenekoz, zeinaren eragingaitzak denen bizitzetan iraungo baitu aurrerantzean.Polidoriren heriotzea delarik medio, gau batezurkatuta azaltzen da, pikutara doaz Villa Diodattiko opor zoriontsuak, Shlleydarrak eta Clara, zeina Byronen seme bat darama sabelean, Londonera itzuliko dira. Bi urteren buruan, poetak Venecian daukan jauregian elkartuko dira atzera, non Byron disolbapenezko bizimoduan murgildurik baita.
Giorgios Karypidis
Istorio honi fikzio surrealista besterik ez zitzaion komeni, non gizon batek sufritzen hasterakoan bakarrik ekin bide dio musika konposagintzari. Deucalion, diru faltsua egiteaz salaturik gertatzen da. Poliziaren esku luzea atzerik daukala, falsifikatzaileak ere atzetik dauzka eta halako batean, urdanga ezezagun baten agerpenaz, filma amesturiko "thriller" fantastikoa bihurtuko da, baina eraberean gizaki tormentatu honen kontzientzia berriarentzako abiapuntu.Autorearen bigarren luzemetraia dugularik, greziar kritikak gehien saritutako zinegiletariko bat dugu, bere lehendabiziko luzemetraiako filmari eta laburmetraei esker.
Mike Figgis
Filmak jazzale amorratu baten gorabaherak kondatzen dizkigu. Aipatuak Roland Kirk, Ben Webster, Coleman Hawkins, Cecil Taylor, edota Art Bakley jazzmenak dauzka heriotzat. Azarearen poderioz aktore bihurtu eta The People Show antzerki taldeaz hamar urte dabil mundu zabalean zehar. Estatu Batuetan eta batez ere Polonian aritzearekin, ingles kultura nahiko murritza denaz ohartzen da. Stormy Monday idatzi eta burutu asmo egin zuenean, aurrean aipatutako elemento guztiak Newcastleko jazz-klub batetara egokitzen ditu, non poloniar jazz orkestra batek amerikar jazzaldi batetan joka diharduelarik, bertako garbiketaz arduratzen den gaztea, amerikan lirain batekin amoratzen baita, neska hau kluba erosi nahian dabilen gangster baten irakasle-ohia delarik.
Lehiaketatik kanpo
Blake Edwards
Iparamerikar komediaren arloan oraindik orain lanean dirauen maisu bakarrak, jenero desberdinez baliatu izan da ondoko filma burutu ahal izateko; "western" delakotik hasi eta poliziakora helduz, tartean, zinegintzaren munduari omenaldi gozoa eginez, orobat. Hollywoodgo Oscar sarien zeremonia dela-ta, bi pertsonaia mitikoek, William Earp eta Tom Mix-ek, hiltzaile baten nortasuna asmatuko beharko dute. Begikeinuak, umorea barra-barra eta nolabaiteko tonu dramatikoaz jantzi du Diamante-gosaria eta Ardo eta larrosa egunak filmeen zuzendariak, bere azken emaitza.
Tony Palmer
Filma Shostakovichen memoriaten oinarritua, eta haren adiskide zen, Solomon Volkov-ek muntatua da. Ez datza konposagilearen historian soilik, berez filmaren alde musikala historia dramatiko nagusiarenaren itzalera geratzen baita: hau da, Shostakovich eta Stalinen artekoa. Testigantza-k Errusia Stalinen mandataritzapean azaltzen du; zeinean politikari, jeneral, nekazari, olerkari, eta elizako lider mordoa -31 milioi pertsona orotara- garbitua zen bitartean, Shostakovichek bizirik irten baizuen. Nola? Zergatik? Zernolako prezio pertsonal zein publiko ordaindu behar izan zuen?
Lehiaketatik kanpo
Philip Saville
The Fruit Machine, Frank Clarkeren, Letter to Brazhnev filmaren egile, luzemetraia inpaktagarri bezain bitxia dugu. Liverpoolen kokatua, edosein hiri modernoko giro zabartsuan barrena, 17 urtetako bi gazte jarraituko ditugu. Eddie, inozo samarra baina etxetik ospa egin duena eta Michael, kaleko legea sobera ezagutuz, nahi hala mondatzen badakiena. Arrazoi desberdinen zioz baina, biek joko dute ihesaren bidetik. Beren iheasaldian Ingalaterrako kostaldean den Brightonera iritsiko zaizkigu. Non mafiako morroiek "Anabelle", Fruit Machine klubean lan egiten duen trabestia, garbitu dutenaren lekuko bakarra suertatuko baitira. Hiltzaileek bidalitako gorila bat atzerik orpoz-orpo dutelarik, opera abeslari nomosexual baten eta beronen manager zitalaren eskuetan eroriko dira. Lotsagabe hauek Michaelez baliatzen dira, mantenuaren truke. Eddie, ameslari hutsa denez, eta bizitzaren edertasunean besterik ez baitu erreparatzen, Echo matoiari aurre egiteko prest deritzo bere burua.
Martin Scorsese
Jesus gizaseme zelarik, sinuarekin edutitako zalantzak eta Lurrean burutzeke zeuzkan eginbeharrez interpretapen gaurkotua eskaintzen digu filmak. Kazantzakis-ek berak idatzitako nobelaren hitzaurrean zera adierazten zuen: "betiereko gatazka izpiritual baten azterketa afektiboan datza: izpiritua eta haragiaren artekoan, alegia". Hilzoriko unean, buruko min latzak nozi dituelarik, Jesus zalantzatan dago, dudatan dabil, ez dauka erabat segur entsunaz diharduen ahotsa Jainkoarena ala aldiz, Satanena den. Judasek, bere lagunik onenak, erromatarrekin kolaboratzeagatik salatu dio; gurutzifikapenetan erabiltzen diren gurutzeak eraikitzerakoan bere zurgin jakituria etsaiari eskaintzeagatik, hain zuzen ere. Harrezkero, erlijio buruzagiaren eginbeharrak bereganatu ebangelioak nola kidearekiko elkar maitasuna predikatuko du. Alabaina, gurutzean iltzatua dagoelarik, hil aurreko amets bat izango du: gizaseme "arrunt" bihurturik dakusa bere burua, Maria Magdalenarekin ezkonduta dago eta beronekin amodioa egiten du. Hauetxek dira, izan ere, sekulako gatazka sortu duten zekuentziak. Familiaz eta lagunez inguraturik zahartzarora helduko, eta Pablo ebanjelista gezurterotzat joko, honek Jesus gurutzean hil eta hirugarren egunez berpiztu izana aldarrikatzeagatik.
Lehiaketatik kanpo
Krzysztof Zanussi
Polonia - Alemaniako Errepublika Federala[
105 min.
Julian (Julian Sands), negozio eta diplomaz gizona. Barsobian heltzen da 1938an, bere emazte gazteak, Ninak (René Soutendijk), laguntzen diolarik. Nina, emakume eder, ahul, sentibera eta botere psikikoak omen ditu. Istorio hunkigarri hau egizko gertakisun batean oinarritua, bien arteko harreman gatazkatsua kondatzen du. Sobrare, Nina egunez egun dakusin bidegabekeriekin larritzen hasia da eta julian berriz, Polonian diren alemanekin arma kontrabandoan sarturik dabil. Gerra hasten denekoan, bikotea ezinbestean banandu egiten da: Nina poloniar osasuntegi batetara doa eta Julian Hego Amerikarantz, aldiz.
Huan Jianzhong
Qingyu eta Guihua gara ezberdinetan bizi izan diren bi emakume gazte dira, biak ere txinatar moraltasun zehatzegiaren ondorioak jasan dituzte. Qingyu inozoak, 18 urte ditu, eta Quing Dinastiakoa da. Bere senarraren heriotza goiztiarra dela-ta, bizitza osorako alargun irain beharko du, salmuak kantatu eta haragirik jan gabe. Oliozko kriseiluaren argia eta txakur bat besterik ezin dezake ukan. Qingyu feudal aroko etikak barne duen martzurkerian erreparatu, eta gorroto bizi bat hozitu ondoren, amodioz hilko da. Guihua berriz, gaurregungo kontulari bat da. Gaztea, ederra eta oso langilea bera. Wu Laodak, bere senarrak, kamioilari dihardu. Honek ematen dizkion astinduak aski jasan ondoren, Guihuak banaketa eskatzen du. Ekintza honen zioz, auzokoen irainei aurre egin eta ia bizirik lurperatua izango da. Filma Gu Hua-ren eleberri homonimoan oinarriturik dago.