"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Istorio honi fikzio surrealista besterik ez zitzaion komeni, non gizon batek sufritzen hasterakoan bakarrik ekin bide dio musika konposagintzari. Deucalion, diru faltsua egiteaz salaturik gertatzen da. Poliziaren esku luzea atzerik daukala, falsifikatzaileak ere atzetik dauzka eta halako batean, urdanga ezezagun baten agerpenaz, filma amesturiko "thriller" fantastikoa bihurtuko da, baina eraberean gizaki tormentatu honen kontzientzia berriarentzako abiapuntu.
Autorearen bigarren luzemetraia dugularik, greziar kritikak gehien saritutako zinegiletariko bat dugu, bere lehendabiziko luzemetraiako filmari eta laburmetraei esker.