"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Buenos Aires hegoaldeko auzo batetan jaio eta hazi direneko bi emakumeren arteko adiskidetasunaz dihardu filma. 40tako hamarkada erdialdera gaiztakeriak, fantasiak nola ametsak bizi dituzte elkarrekin; egun batez film erromantiko bat ikusi eta gero, nagusirakoan aktoresak izango direla zin egiten dute. Urteak joan urteak etorri, eta Raquel, aktoresa ezagun bihurtuko ere. Maria berriz, auzoan gelditu eta Pancho-rekin, gaztetako lagunarekin, ezkonduko da. Etxekoandre bihurturik, etxea nahiz semeen maitale da.
1976an botere militarraren etapa itzaltsua heltzen zaie. Errepresioak Mariaren etxeko ate lasaiak kolpatzen ditu, seme zaharrarena bahitzen diote. Desagerketa honen zioz Mariak Raquelengan bilatuko du nolabaiteko sostengua. Bilatu eta aurkitu ere, inoiz baion gehiago sendotzen da bien arteko adiskidetasuna. Nahiz eta ezberdintasunak ere azaleratuko dituzten.
Raquelek joan beharra izango du; Alemaniara hain zuzen, bere gurasoak atzerriratu zireneko lekura. Raquelen atzean utzi izandako toki eta pertsonen gomuta nostaljikoa ezin du burutik ezaba; Mariak, ordea, semearen desagerketa delata, diskaturaren aurkako indar eta oposizio bihurtuko ditu bere beldur eta samin guztiak.