"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1964ko uda oporraldia bitartean. Carlos-ek, Portoko Kontserbatorioko bibolin irakasle eta bakarti zentzakaitz, haurtzaroko lagun batekin abuztuko oporraldia igarotzeko gonbitea onartzen du. Duela hiru urte ez duena lagunaren berri, hots, aipatua ezkondu egin zenetik.
Hondartzan nola bestelako ihardunetan dihardutelarik, Carlosek une bakoitzean somatzen ditu, ezkont krisi baten zeinuak. Somatu ez ezik krisiak leher egin dezan desiratzen du, zeren modu horretan lagunarekin galdutako intimitatea berreskuratzeaz gain, berak itsuki defendatzen duen zelibatoaren tesiari arrazio emango bait liokete. Alabaina, zeinuak zeinu geratuko dira. Dariok eta Aldak, bikote moduko elkarbizitzan, berak ulertzerik ezta onartzerik nahi ez duen bake eta zoriontasuna aurkitu dute. Alda haurdun geratua denaren iragarpenaz amaitutzat emango dituzte oporrak, eta Carlosen funtsik gabeko espekulazioak ere.