"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Jesus gizaseme zelarik, sinuarekin edutitako zalantzak eta Lurrean burutzeke zeuzkan eginbeharrez interpretapen gaurkotua eskaintzen digu filmak. Kazantzakis-ek berak idatzitako nobelaren hitzaurrean zera adierazten zuen: "betiereko gatazka izpiritual baten azterketa afektiboan datza: izpiritua eta haragiaren artekoan, alegia".
Hilzoriko unean, buruko min latzak nozi dituelarik, Jesus zalantzatan dago, dudatan dabil, ez dauka erabat segur entsunaz diharduen ahotsa Jainkoarena ala aldiz, Satanena den. Judasek, bere lagunik onenak, erromatarrekin kolaboratzeagatik salatu dio; gurutzifikapenetan erabiltzen diren gurutzeak eraikitzerakoan bere zurgin jakituria etsaiari eskaintzeagatik, hain zuzen ere. Harrezkero, erlijio buruzagiaren eginbeharrak bereganatu ebangelioak nola kidearekiko elkar maitasuna predikatuko du. Alabaina, gurutzean iltzatua dagoelarik, hil aurreko amets bat izango du: gizaseme "arrunt" bihurturik dakusa bere burua, Maria Magdalenarekin ezkonduta dago eta beronekin amodioa egiten du. Hauetxek dira, izan ere, sekulako gatazka sortu duten zekuentziak. Familiaz eta lagunez inguraturik zahartzarora helduko, eta Pablo ebanjelista gezurterotzat joko, honek Jesus gurutzean hil eta hirugarren egunez berpiztu izana aldarrikatzeagatik.