"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Fil mhau zinegile gazte batek gauzaturiko ohi ez bezalako esperientzian datza, zeinak gizakien aurpegiak Super 8an filmatuz, beti ere "erretraturik" ager daitezen lortzen baitu. Zine mutua eta prokatzailea guztiz, pelikula honen bilakaeran Godard, Wenders, Arrabal, Scholondorff, Marustka, Dermers, Fuller, Terry Gilliam, El Indio Fernández, Tanner, Scola, Oshima eta beste batzuren "interpretapenak" azaltzen zaizkigu.