72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

The Fruit Machine (Fruta makina)

Philip Saville
Erresuma Batua
Sinopsia

The Fruit Machine, Frank Clarkeren, Letter to Brazhnev filmaren egile, luzemetraia inpaktagarri bezain bitxia dugu. Liverpoolen kokatua, edosein hiri modernoko giro zabartsuan barrena, 17 urtetako bi gazte jarraituko ditugu. Eddie, inozo samarra baina etxetik ospa egin duena eta Michael, kaleko legea sobera ezagutuz, nahi hala mondatzen badakiena. Arrazoi desberdinen zioz baina, biek joko dute ihesaren bidetik. 

Beren iheasaldian Ingalaterrako kostaldean den Brightonera iritsiko zaizkigu. Non mafiako morroiek "Anabelle", Fruit Machine klubean lan egiten duen trabestia, garbitu dutenaren lekuko bakarra suertatuko baitira. Hiltzaileek bidalitako gorila bat atzerik orpoz-orpo dutelarik, opera abeslari nomosexual baten eta beronen manager zitalaren eskuetan eroriko dira. Lotsagabe hauek Michaelez baliatzen dira, mantenuaren truke. Eddie, ameslari hutsa denez, eta bizitzaren edertasunean besterik ez baitu erreparatzen, Echo matoiari aurre egiteko prest deritzo bere burua. 

Zuzendaria
Philip Saville (Erresuma Batua)
Iraupena
103 m.
Herrialdea
Erresuma Batua
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: