"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Iparamerikar komediaren arloan oraindik orain lanean dirauen maisu bakarrak, jenero desberdinez baliatu izan da ondoko filma burutu ahal izateko; "western" delakotik hasi eta poliziakora helduz, tartean, zinegintzaren munduari omenaldi gozoa eginez, orobat. Hollywoodgo Oscar sarien zeremonia dela-ta, bi pertsonaia mitikoek, William Earp eta Tom Mix-ek, hiltzaile baten nortasuna asmatuko beharko dute. Begikeinuak, umorea barra-barra eta nolabaiteko tonu dramatikoaz jantzi du Diamante-gosaria eta Ardo eta larrosa egunak filmeen zuzendariak, bere azken emaitza.