"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Indar ofizialek Chuspi kontrolpean hartzen dute, Sendero Luminoso mugimenduak erasola danilen "larrialdizko alderdian" kokaturik den herriska. Estrategiarik gabe eta behar den bezalako buruzagirik ezean, Vitín Lunak (protagonista) eta bere kideek gainezka egiten dien ejerzito ikustezin batekin dihardute borrokan. Hartara, Iván Roca ofizial ankerra bidaltzen dute, bere metodu bidaltzen dute, bere metodu bortitzez gerrilariak zanpatu ditzan.
Roca militar aparta da, Vitínek jarraituko duen eredua; alabaina, ofizialaren metoduak geroz eta odoltsuago bilakatuz doaz. Kontrarioen erresistentzi ahalmenaz sumindurik, populazio guztiari egotziko dio gerrilari indarren irautearen errua. Gertatzera doan sarraski ikaragarriaren aurrean, Vitinek bere obeditasun itsuan eta kontzientzia propioaren artean erabaki beharko du.
Otsoaren ahoa luzemetraia borroka antisubertsiboaren ikuspegi bat eta beronetan gertatu bide diren gehiegikeriak eskaintzen zaizkigu; bortizkeriaren gunean murgilduta sensitzen den gizakiari buruzko ikasketa litzateke.