"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Qingyu eta Guihua gara ezberdinetan bizi izan diren bi emakume gazte dira, biak ere txinatar moraltasun zehatzegiaren ondorioak jasan dituzte. Qingyu inozoak, 18 urte ditu, eta Quing Dinastiakoa da. Bere senarraren heriotza goiztiarra dela-ta, bizitza osorako alargun irain beharko du, salmuak kantatu eta haragirik jan gabe. Oliozko kriseiluaren argia eta txakur bat besterik ezin dezake ukan. Qingyu feudal aroko etikak barne duen martzurkerian erreparatu, eta gorroto bizi bat hozitu ondoren, amodioz hilko da.
Guihua berriz, gaurregungo kontulari bat da. Gaztea, ederra eta oso langilea bera. Wu Laodak, bere senarrak, kamioilari dihardu. Honek ematen dizkion astinduak aski jasan ondoren, Guihuak banaketa eskatzen du. Ekintza honen zioz, auzokoen irainei aurre egin eta ia bizirik lurperatua izango da.
Filma Gu Hua-ren eleberri homonimoan oinarriturik dago.