"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Amodiozko istorio askotan bikotea ez ohi da aski izaten berau bilakatu ahal izateko, honakoan bikotearen artean bitarteko bat daukagu triangelua osatuz: Pedro, Juan eta Maria mugitzen diren mundua gertukotzat jo genezake, sinpatikoa iruditu dakiguke, heuren arteko sentimenduak konpreni genitzake, heurekin sufritu edota poztu, baina beti ere distantziak errazten duen moduan. Istorio hau Matanzaseko hirian gertatu zen, La Habanatik ehun bat kilometrotara, 1913. urtean. Bi gazte bata besteaz enamoraturik daude, norbere lade eta besteak ezer jakin barik, eskribau baten zerbitzuak kontratatzen dituzte, honek idazten dituen eskutitzen bitartez heurensentimenduak komunikatu ahal izateko. Piskanaka piskanaka eskribauren sentimenduak, bere borondatearen gainetik igaroz, bezeroen harremanekin nahastuko dira, betiereko egi bat areago finkatuz: maitasunak ez du amarruri ametitzen.