72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
José Cottinelli Telmo
Portugal 
118 min.
Vasco Leitao, medikuntza ikasle, Trás-os-Montesen dituen izebak bidaltzen dioten diruari esker bizi da. Vascok aitzitik festak eta emakume ederrak ditu nahiago, Alice jostuna bereziki. Honen aita, Caetao, ez dago harremanarekin ados, ondo bait daki Vasco zorrez josita dagoena. Zoritxar guztiak batera datozkioz: egun berean azken azterketan eskas egin eta izeben eskutitza hartuko du, gutunean berehalako bisita iragartzen diote hauek. 
Chadi Abdes Salam
Egipto 
102 min.
Hourabatdarren leinuko buruzagia hiltzerakoan, Agureen Kontrzeiluak tribuko aberastasunen jatorria jakinaraztez die hildakoaren bi ondorengoei: hots, faraoien sarkofagoak era hauek barne dituzten altxorrak. zeintzu mendeial direla lainuko gudari hautatuek zelatuak baitira eta nondik behar-gorri sasoitan taldeak superbizi ahal dezan adina ondasun "jasotzen" baita. Bi anaietako batek lapurkeria ekintza zitala deritzo eta asesinatua izango da.  Bestea, horren oldartsu ez delarik, zalantzatan egon eta luze pentsatu ondoren ziutatetik iritsitako bati ematen dizkio momiak. Modu honetan leinuaren iraupena bere sekretuarekin batera suntsiko da.Momia, Gaston Maspero frantses egiptologoak deskribatutako egiazko gertakizunean oinarritzen da, zeina duela hogeita hamar urte Egipton gertatu baitzen. Filmaren akzioa 1881ean kokatzen da, hau da, Otomandar Enperadorego garaian, Egipto britainiarren eskuetan erori baino piskat lehenago. 
Albert Finney
Erresuma Batua 
91 min.
Charlie Bubbles, izeneko idazle, aspertu egiten da. Smokey Pickles, adixkide zahar batekin topatu eta hiriko taberna mordoa bizitatzen dute, baita kriston zepelina harrapatu ere. Honen moantsiora itzuliko dira elkarrekin. Lottie, bere emazte-ohiak, telefonoz deitzen dio bere seme Jack-ri futbol partidua agindu ziola gogoraraziz. Charlie, Eliza, bere idazkariari laguntzeko eskatzen dio, eta txortan egingo dute batere gogorik gabe. Partidua bitartean semea galtzen du jendetza artean, gero amaren etxean aurkituko du atzera. Biharamunean Charlie globo batetara igo lokarriak moztu, eta gorantz hasiko. 
Sara Gómez
Kuba 
79 min.
Miraflores auzoa, 1962an bertan bizi behar zutenek berberek eraiki izana, iraultzaren garaipena eta berehala errumes deituriko auzoen erradikatzea lortzekotan aurreneko ahaleginen emaitza zuzena dugu. Auzook kubatar populazio baztertuaren kopuru handi bat barne dute. Filman parte hartzen dute, aktoreekin batera, pertsonaia errealek, dokumentua eta fikziozko analisia osatuz. Bertan gatazkan diraute garai bateko usadio kulturak zaharrek eta bizimodu berri baten kontzepzioak. 
Peter Lorre
Alemaniako Errepublika Federala 
98 min.
Bigarren Mundu Gerra geroztik gutxira, Karl Rothe doktoreak medikuntza erabiliz dihardu germaniar errefuxiatuentzako zelai batetan. Halako batez erreparatzen du zera, Novak, bere aiutaria, Gestapoko ajente izana dela. Hoesch ihesa prestatuz dabil eta laguntza eskatzen dio Rothe-ri, hartara gogoratuz iraganean egin zion mesede bat. Medikuak bere zorra onartzen du. Flashback batek 1943ra garamatza: Rothe inmunologo zen eta Hamburgoko bonbaketak bitartean kutsagaiztasun saialerak burutuz ziharduen. Hoesch daula aiutari. Bere saiakeren emaitzak Londonen dira ezagutzera emanak. Inge Hermann-ek, bere emaztegaiak, saldu egin dio. Hoesch-ek orduan Inge garbitu dezan aholkatuko dio. 
Adolfo Marsillach
Espainia 
109 min.
Joan den mendeko erdialdera, Galizia, eskasian murgildurik, okerrera dihoa gerra karlistaren zioz. Adega-k, artzainesa gazteak, erromes bat jasotzen du ikuilura. Honen erritu mistikoak direla medio jainkozko izaki baten aurrean dagoela pentsarazten dio. Bertakoek deabruaren presentzia igertzen dute harengan eta jota garbitzen dute. Jaungoikoak bidalitakoa akatzeaz salatzen die Adegak, baita iragarri ere haren seme bat espero duela. Jendeak sinetsi egiten dio eta "La Santiña" izenaz gurtzen dute. Karlistak beren kausaren onetan baliatuko dira Adegaz, baina sineskeriek eta gatazkaren gorabeherek etsai bihurturik, epaitu izana eta, Deabruzaleen Gauera izango da kondenaturik. 
Walter Matthau
AEB 
70 min.
Filmak Jack Martin gazikile maltzur bezain azkarraren igoera eta porrota kondatzen du. Nola Earl Dawson-en, inguruko mafiosoa, taldeaz batu eta banku bat lapurtzen dute. Denak hilik suertatuz, azkenik. Carol, liburutegizaina, Martinekin harremanetan zebilena, Mexikora bidean dihoalarik izango du gertakariaren berri. 
Curzio Malaparte
Italia 
92 min.
Bruno, hiru urtez borrokan eta Errusian preso izan ondoren, etxera itzuli eta bertan jakingo du bere anaia, erresistentziaren kide eta herriko batek salatua, alemanek afusilatua izan dela. Denek isiltzen dute errudunaren izena. Bruno nekez saiatzen da ezer jakiten eta guztiengan konfidantza galtzen, antoniorekin izan ezik. Brunoren burutik mendekuaren asmoa kentzen saiatzen da, baina alferrik zaio eta azkenik bere burua azaltzen du erruduntzat, eta Brunok labanaz akabatzen du. Amak, odola eskuetan dakusanean ohiu egiten du: Pinin hil duzu!, benetako salatariaren izena argituz honela. Bruno haren etxerantz abiatzen da. 
Dalton Trumbo
AEB 
111 min.
Lehen Mundu Gerrako azken egunean Joe Bonham iparamerikar soldadua, horren bortizki zauriturik suertatzen da, harrera egiten dion medikuak erabateko burmuin hondamena diagnostikatzen diola. Joen gorputzaren hondarrak, bizirik oraindik ere, gela pribatu batean gordeko dira, jakinminen begietatik urrun. Izan ere, Joek ez du arrazoitzeko ahalmenik galdu eta, bere onera itzultzerakoan, etsiturik erreparatzen du besoak, hankak, entzumena, sudurra eta ahoa galdu dituena. Komunikatzeko ezgai delarik, Jainkoarren eskatzen du, eta gero gomutazioetan abandonazen du burua; sekula sentitu ez zuen aitaren maitasuna, hala nola Karreen-ena ere, gerra bidean abiatu aurreko gauez ihardun zen neskarena. Horren bitartean, eguzkiaren berotasunari esker eguna eta gaua antzemateko gai dela konturatuko da. Beranduago, Joe arrazoitzeko gauza dela konbentzituta dagoen erizain berri batek, zein egunetan dauden jakinaraziko dio bularraldean "Gabon zoriontsu" hitzak izkiriatuz; aurrerantzean, denboraren iraganaz jakitun izanen da. Erizain berberak Joe komunikatze ahaleginetan saio dela azaltzen die medikuei, buruaz burkoa kolpatuz, Morse kodeaz mezuak bidaltzen dituela, alegia. Denon harridurako, Morse kodean aditu batek susmoa baieztatzen du. 
Jack Lemmon
AEB 
114 min.
Joseph P. Kotcher-ek hirurogeita bi urte bete ditu eta dagoeneko ez da gauza handirik egiteko gai. Wilmak, bere errainak urtebeteko umea zaintzeko kapaz ez denaz segur, Erica Herzenstiel kontratatzen du umezaintzaz ardura dadin. Baina Kotcher-ek Wilmari kondatuko dio nola Ericak haurra zaindu ordez bere senargaiarekin larrujotan ohi dabil, eta umezaina kaleratua izango da. Haurdun eta bakarrik, Ericak eskola utzi eta "ahaide" batzuekin bizitzera doa. Kotcher gertatuaz errudun sentituz, Erica bilatzen du eta berarekin bizi dadin eskatu, alokatutako etxe batetan, eta haurra mundura sortu arte behintzat. Ericarekin elkarbizitza ez da batere gozoa, neska umore txarrekoa, desatzegina eta, orohar, eskertxarrekoa delako. Kotcherri ez zaio axola halere. Ardura horrek zentzu berria egotzi dio bere bizi goibelari. Haatik, haurra jaiotzerakoan, gauzak aldatu egingo dira. Ericak, isilean, ekipaia prestatu eta hanka egiten du. Kotcher bakar-bakarrik utziz. 
Andre Malraux
Frantzia - Espainia 
88 min.
Jarraieko akzioa baino gehiago, frontean nahiz atzekaldean gerra garaiaz gertaturiko atal saila dugu. Tropa nazionalak aragoian barrena doazelarik, laborari talde batek erresistentzia eratu asmo egiten du. Etsaiek jadanik okupatutako herritik adizkideek gorde zuten leherkailu mordoska ataratzen dute. Francoren hegazkinek alde horretan daukaten lekune sekretuaren berri ematea errepublikarren hegaldi zelaira abiatzen da beste bat; aipatu aparailuak, lurrean direlarik suntsitu ahal izateko, erasoa prestatzen dute, alabaina errepublikanoen bonbardietako bat Teruelgo mendikatean gertatuko da bala-andanek eraitsia. Soldaduak hondamendiaren lekuraino ailegatu, hildako zein zaurituen gorputzak jaso, mendian behera abitu, zeregin latza honakoa, eta hileta hunkigarri sonatuak egingo dizkiete omenez. 
Cesare Zavattini
Italia 
65 min.
1981, iraila partez. anotnio 80 urtetako agurea, egoera penagarrienetan ere barrezka egiteagatik, eroturik dagoelakoan zaharetxe batean barnetzen dute. Halako egon batez, hanka egitea erabakitzen du. Jendeaj bakeaz gehio hitzegin dezan nahiko luke, eta hartara doa. Guztia buruz behera utziz, usadioaren aurka doa. Esaterako, katakunbetan kristauen aurka mintzatuko zaigu. Hitz zaharrak baztertu eta berriak azmatuz, atmosfera berritzaile baten atzetik dabil. Munduan den gauzarik ederrena delakoan, txortan egitea gonbidatzen du edonor. Hain identifikaturik dago bere pentsamoldearekin, bere mezua telebistaz iragarri asmo egiten duela. "Italiarren katea" deritzan telebista sortuko du, non norberak burura datorkiona adieraz bait lezake; laburbilduz, guztia aldatu behar litzatekeenaren usteko da. 
Daniel Gélin
Frantzia 
75 min.
Lyon eta Paris, 1952. Louis Commandeur, kazetari gazte handiguratsua Lyon utzi eta Parisera abiatzen da. Walter-ek, "Paris-France" tirada handiko egunkariko erredaktore buruak, begiko hartzen eta bere gorabidean lagunduko dio. Handigurak bultzaturik, Commandeur Walterren postua lortzen daiatzen da, baita lortu ere politikari onesgaitz baten azpijokuetara prestatu izanagatik. Bere gorakunde borondateak xarmaturik, itzuli zitzaion emazte leialaren estimazio eta maitasuna galduz, honela. 
Mario Peixoto
Brasil 
95 min.
Hiru pertsonaiak -gizon bat eta bi emakume- noraezean doaz untzitxo baten barnean. Lur jota daudenean, arraun egiteaz utzi eta patuak bereak egin ditzan erabaki ere. Emakumetako batek bere istorioa kondatzen die: espetxetik ihes egin omen zuen bere gartzelarietako baten laguntzaz, baina ezin izan zuen gero irrikiz bilatutako lasaitasuna aurkitu zerik izan. Lan egiten, josten, edozertan saio, baina egunerokotasunak ito egiten zuen. Hartara, bere ihesaren berri argitaratzen dute kazetek, beraz bideari ekitea beharturik aurkitu zen. Errelatua bitartean, beste emakumea bere onera ekartzen saiatzen da gizona, untzi hondoan konortea galdurik zena. Honen bizitza ere ez litzateke arras desiragarria: zinemaretoetan pianoa joz diharduen senar alkoholikoa baitu. Ezkontz loturaren errutinak desesperaturik, emakumeak ezkontetxea abandonatzen du. Lehenendo emakumea arraun egiten saio da alferrikan. Gizonak, alarguna bera, ezkondutako emakume batekin harremanak eduki izana kondatzen du. egun batez, emaztearen hilobia bizitatzera joan zelarik, maitalearen senarrak emazteak lepragaitza zuela aitortu zion. Txalupan jadanik ez da urik gelditzen. Itsas azalean ikusten duten upela hartzerakotan uretara jaurti eginten da gizona, eta ez da berriro azaleratuko. etsiturik, bigarren emakumeak bestearekin haste da ukabilka. Ekaitz batek eztanda egiten du hertara eta lehendabiziko emakumea bakarrik irtengo da bizirik, izan ere, indar kosmikoen aslatzea giza miseria guztiak eklipsatzeko gauza baita. 
Jesús Fernandez Santos
Espainia 
84 min.
Hogeitabost dituelarik, Daniel ez dago ez bere bizitzarekin ezta bere zortearekin pozik. Koipatzen estazio baten zioz kaleratzen bait dute. germaniara doan langile talde batek eragindurik, etxetik ospa egiten du. Amparo, bere sebargaia, berarekin dihoa, biharamunean aitzitik, etxera itzuliko da Daniel berarekin bultzatuz. Aitak etxetik botako du. Amparo eta Daniel ezkondu egingo dira. Atzerra lan bila abiatu, baina atzera botako dute biriketan orbain bat edukitzeagatik. Hostutako generoaz azpitratuan dabilen Guillermoarekin nahasten da. Danielek oraindik ere atzerrira aldegin nahi du, hortarako biltegi batean lapurtu eta hanka, baina taxi batetara sartzerakoan atxiloturik izango da. 
Marlon Brando
AEB 
141 min.
Mexikar polizia zalduna bi banku atrakatzaileren, Rio eta Longworth, atzetik dabil. Poliziari aurre egiten dio Riok lagunak bitartean zaldi bat aurki dezan, baita lapurtutakoarekin desagertu ere. Bost espetxe urteren buruan, Modesto bere kaiolakidearekin ihes eta Monterreyrantz abiatzen, non Longworth sheriff gisa bait dihardu, eta preso harrapaturik ez izana ziurtatzen dio iheslariak. Riok, mendeku gosez, sheriffaren alaba xarmartzen du, gero gertatua kondatuko diolarik. 
James Cagney
AEB 
89 min.
Kyle, hiltzaile profesional gaztea berau, bi asesinatzeen gauzatzeagatik diru faltsuaz ordaindu zion gizonaren bila dabil. Glory ezagutzen du, hilketak ikertzeaz arduratzen den detektibearen emaztegaia eta berarekin eramaten du, indarrez, jazarpen polizial bat bilakatzen den bitartean. 
Daniel Taradash
AEB 
86 min.
Alicia Hull-ek (Betty Davis), lehen Mundu Gerra bitartean hildako soldadu baten alarguna, zerbitzu publikora ematen du bere bizitza. Kenport-ko Udal Liburutegiko liburuzain delarik, ez du bere burua funtzionari soiltzat ikusten, Ingalaterrako Berriko ziutate txiki horretako belaunaldi gaztean heziketarekin eskuhartzen ari den gidari bezala baizik. Udal batzordeko bilera betetan, agintariek kutsagarri deritzaten The Communist Dream (Amets komunista) liburuska liburutegitik erretira dezan eskatzen diote Aliciari, zeinak liburua iparamerikar ideialen kontrakoa denakren eritziaz bat dagoelarik, eskabidea onartzen baitu. Gero, bere berehalako onespena birpentsatuz, liburuak liburutegian jarraiki beharko lukeela erabakiko ere. Askatasun ideal horien egiazkotasuna azpimarratuko dituen egintza delakoan konbentziturik. Haatik, bere lanpostutik kaleratua gertatuko da, erabaki honen zioz, eta udal batzordeak, bere aiutari eta lagun min den, Martha Lockridge, ezarriko du bere ordez. 
Leonard Kastle
AEB 
107 min.
Martha Beck erizaina da, neska zaharra eta gainera lodia; bihotz bakartientzako posta-helbide horietako batetan izen ematen du. Mobileko, Alabama, ospitale batetan diharduelarik, Ray Fernández deritzen baten eskutitza jasotzen du bereari erantzunez. Aurreneko egunetik, Martha gigoloarekin amoratuta sentitzen da eta harekin New Yorkera abiatzen bizitzera. Rayk, hartara, aitoruko dio bere fisikoa eta xarma pertsonalaz baliatu ohi dela adineko atsoberoak seduzitu, eta gero barauen dirua lapurtzeko. Martha, Ray-ren arreba denaren plantak eginez, maitalearekin dihoa honen bidaia lizunetan. Hateko, Doris-i, New Jerseyko maistra bati egingo diote iruzur, baina Marthak zeloak jota hilketa erantziko du bere krimenen zerrendan. 
Charles Laughton
AEB 
93 min.
Depresioaren sasoia bitartean, West Virginiako herrizka batean, Ben harper langabetuak banku bat atrakatzerakoan bi pertsona akabatzen ditu. atxilotua geratu aurretik, dirua ezkutatu eta bere bi semeei sekretua isilean gordetzea zinarazten die. Espetxean Harry Powell predikari ibiltaria dauka gelakide. Atrakatzailearen hiltze ostean, Powell-ek Harper-en alarguna bilatzen du, zeina, begirune beharrean, berarekin ezkonduko da. Willak ez du ezkutuko harrapakinaz ezer ez, Powell orduan umeen zelatan hasten da. Behingoan Willa asesinatu eta John eta Pearl izuikaratzen ditu, haurrak ihesean Rachel Cooperren etxeraino heltzen dira. Rachelek polizia iritsi arte gogor eutsi eta heriotza zigorra egotziko diote gaizkileari. Haurrak Rachelekin geratuko dira bizitzen. 
Karl Malden
AEB 
95 min.
Korean, Geegee konzentrazio zelaia. Zaindari komunistek barrakoitik kaleratzen dituzte iparamerikar presoak. Laban bat eskuta nahian dabilen ofiziala bere hartan izango da harrapatua. Alanbrada igoz ihesi dihoalarik, hilik izango da bizkarretik tiroz josita. Filmaren bilakaerak Edwards koronelaren bulegoan jarraitzen du, non lekukoek Cargill komandantearen sailketari buruz deklaratuz dihardute. Agi denez, aipatutako afusilatzea geroztik komunistekin eskuhartuz kolaboratu zuen akusatuak, manifestuak sinatu, borroka bertan behera uzteko gomenioak azalduz, eta irratiz lau haizetara zabalduz iparamerikarrak gerra bakteriolojikoa erabil izana. Guzti honek, lekukoek gertakariari buruz adierazten duten bertsio kalkatua eta komandanteak bere burua denfendatu nahi ez izana, zeozer isiltzen dutela sumarazten dio koronelari. Cargillek abiki oso, Miller tenenteari egia aitorrerazten dio, zeren eta berauk ito bait zuen jeneralaren semea, denek heroitzat ukanik, ihes saialdian garbitutz izandako ofizialaren salataria izan baizen. 
Jean Genet
Frantzia 
35 min. Film ertaina
Filma Journal du voleur (Lapurraren egunkaria) izeneko eleberrian oinattitu zen 1949an. Filman bezala nobelan ere, Genet-ek bere bizipen pertsonaletatik abiatuz presondegi batetan bilakatu amodio homosexualeko poema sortzen du, espetzeratuak diren gizonen fantasietan kamera pausatuz. aurre gidoirik gabe eta irudiaren lengoiaia soila erabiliz buruturiko filma dugu. Bere garaian nagusi ziren arau moralen erruz, isilean gordeta egon zen bolara luze batez. Ikusleari begirako lehen projekzioa, New Yorken 1964ko martxoan izan zen. Emanaldiaren antolatzaileak, Jonas Mekas zinegile "underground"-ak, buruorratzen ziutateko auzitegiarekin istilu latzak izan zituen, film guztiz "eskandalogarria" eta egoera "moral gabeko" mordoa erakusten zuelakoan. 
Lorenzo Llobet Gracia
Espainia 
90 min.
Feria bateko "Argazki mugikorra"-ren barrakan jaioa, hamalau urte dituelarik film amateur baten egile, kameraman aditu bihurtu eta Anarekin ezkonduko da. Carlos Durán Coliseum zineman aitortu zion bere maitasuna Cukor-en Romeo eta Julieta projektatzen zelarik. Gerra Zibilak eztanda egiterakoan, irudi batzuk filmatzen ari delarik, hilik aurkitzen du etxerakoan. Ezbehar hartatik ihes egiteko edo, gerra erreportari bihurtzen da. Urteak joan Clara ezagutuko du, zeinarekin eta Alfred Hitchcock-ren Rebeca filmari esker bere trauma latza gainditu ahal izango du. 
Barbara Loden
AEB 
105 min.
Wandak senarra eta bere bi semeak abandonatzen ditu. Bere baitan errudun sentitzen delako, banaketa onartu, eta aitaren kargura egozten ditu semeak. Wanda asaldaziozko bizimodu batetan biltzen da: orduz-orduko lana bilatzen du, azkenean abandonatu egiten dioten gizonekin mantentzen ditu aldizkako harremanak; zinemareto batean lapurketa jasango du eta taberna batetan atrakua gauzatzea dihoalarik ezagutzen du Dennis. Wandak berarekin ihes egin eta elkarrekin jartzen dira. Banku handi bateko atrakuan parte hartu dezan konbenzitzen dio Dennisek. 
Hamid Benami
Maroko 
100 min.
Mekki-k, eroso eta semerik gabe bizi den nekazaria, umezurztegia bisitatu eta Messaoud izeneko haurra beregain hartzen du. Zuhaitz sakratuaren, usadioaren adierazgarri, aurrean zinarezten dio aurrerantzean musulmandar zuzen eta onestua izango dela. kamla,  Mekkiren emaztea, pozez hartzen du bere semeorde berria. Mekki haurra irakasten hasiko da, baita Korana buruz ikas dezan saiatu ere, alferrikan baina. Hartara, Messaoudek fruita ale bat harrapatu eta hero jatekotan ezkutatzen du. Mekkik gogorki gaztigatu nahi du baina Kamlak ez dio horrelakorik egiten utziko. Gertakizun honen ondorioz, Messaoud gauzak lapurtzen hasten da, benetan oraingoan. Are gehiago, xixalari batekin adiskidetu eta etxetik ospa egingo du, baita sekulako gorabeherak jasan. Azkenean, aitak semea aurkiitu eta suaz markatzen dio eskuaren kontraldean, ume lapurteroei ezarri ohi zaien gaztigu ankerra, izan ere. Handik denbora gutzira Mekki hil egiten da. Messsaoud hazita dago jadanik. Luna Parken dihardu lanean, baina bere lagunen eraginez,  lana bertan behera utzi eta gaiztakeriak egiten hasiko da atzera. 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: