"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Joseph P. Kotcher-ek hirurogeita bi urte bete ditu eta dagoeneko ez da gauza handirik egiteko gai. Wilmak, bere errainak urtebeteko umea zaintzeko kapaz ez denaz segur, Erica Herzenstiel kontratatzen du umezaintzaz ardura dadin. Baina Kotcher-ek Wilmari kondatuko dio nola Ericak haurra zaindu ordez bere senargaiarekin larrujotan ohi dabil, eta umezaina kaleratua izango da. Haurdun eta bakarrik, Ericak eskola utzi eta "ahaide" batzuekin bizitzera doa. Kotcher gertatuaz errudun sentituz, Erica bilatzen du eta berarekin bizi dadin eskatu, alokatutako etxe batetan, eta haurra mundura sortu arte behintzat. Ericarekin elkarbizitza ez da batere gozoa, neska umore txarrekoa, desatzegina eta, orohar, eskertxarrekoa delako. Kotcherri ez zaio axola halere. Ardura horrek zentzu berria egotzi dio bere bizi goibelari. Haatik, haurra jaiotzerakoan, gauzak aldatu egingo dira. Ericak, isilean, ekipaia prestatu eta hanka egiten du. Kotcher bakar-bakarrik utziz.