"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mekki-k, eroso eta semerik gabe bizi den nekazaria, umezurztegia bisitatu eta Messaoud izeneko haurra beregain hartzen du. Zuhaitz sakratuaren, usadioaren adierazgarri, aurrean zinarezten dio aurrerantzean musulmandar zuzen eta onestua izango dela. kamla, Mekkiren emaztea, pozez hartzen du bere semeorde berria. Mekki haurra irakasten hasiko da, baita Korana buruz ikas dezan saiatu ere, alferrikan baina. Hartara, Messaoudek fruita ale bat harrapatu eta hero jatekotan ezkutatzen du. Mekkik gogorki gaztigatu nahi du baina Kamlak ez dio horrelakorik egiten utziko. Gertakizun honen ondorioz, Messaoud gauzak lapurtzen hasten da, benetan oraingoan. Are gehiago, xixalari batekin adiskidetu eta etxetik ospa egingo du, baita sekulako gorabeherak jasan. Azkenean, aitak semea aurkiitu eta suaz markatzen dio eskuaren kontraldean, ume lapurteroei ezarri ohi zaien gaztigu ankerra, izan ere. Handik denbora gutzira Mekki hil egiten da. Messsaoud hazita dago jadanik. Luna Parken dihardu lanean, baina bere lagunen eraginez, lana bertan behera utzi eta gaiztakeriak egiten hasiko da atzera.