72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
John Holland
Erresuma Batua 
85 min.
Diddy Gillespie, jazzeko tronpetalari mitikoa, La Habanara heltzen da; izan ere, bere chizko inguruaz, bau musikalki baita politikoki ere, nahiko urrun dagoen tokia. A Night in Havana izeneko musikaldi batetara gonbidatua delarik, Fidel Castrok berak ematen dio ongi etorria. Alabaina bere bisitako unerik biziena bere musika eta Arturo Sandovalena nahasten direnekoa litzateke, "salsa"-ko beste interprete batzuk parte, jakina. Bi talentu hauen bat batekotasunaz errealitate bakar eta errepikagaitza sortu zen, zineak Historiarentzako gorde duena. "15-20 urte barru -Dizzyk dio- "Brail, Cuba, India eta Estatu Batuetako musikak fusionatu egingo dira". "Eta", irribarre zabala erakutsiz, "ni han izango naiz". 
Clare Peploe
Erresuma Batua 
28 min. Film laburra
Beren eztaia bitartean, Morrisek eta Wendyk eraztuna, lagunak eta ilusio guztiak galtzen dituzte. Erdi mailako bizimodua eraman ahal izateko oinarrizko gauzak besterik ez zituzten nahi: bideoa, Magimix nahasgailua eta palmondo bat, baina hartara ohartuko dira gauza horiek esklusiboegiak direna, batez ere eztei opari bakartzat balletera joateko darrera pare bat izan dutenean. Baina bikote perfektua aurkitzerakoan, dena aldatzen da. Walter-ek eta Julian-ek ezkondurik ez egon arren, ametsetako bizimodia daramatzate.
Sidney Lumet
AEB 
129 min.
Daniel istorio traumatiko baten bilakaera dugu: ibilaldian dabiltzala bi haurrek dakusate nola FBIak gurasoak atxilotzen dituen. Gertakizunak arrasto odoltsu bezain migarria egotziko du txikien buruetara, zeintzu gurasordeen etxetik haur babestoki batetan sartuko dituzte. Benetazko gurasoak Sing-Sing presondegian ikusi zituzten azkenekoz, ilea motz-motz ebakirik eta Sobiet Batasunerako sekretu atominoak lapurtzeagatik heriotz zigorrera kondenaturik. Hogeit urteren buruan ezagutuko ditugu, Daniel eta Susan, atzera. Mutikoak fraduazioa lortu, ile-hori lirain batekin ezkondu eta seme bat dauka. Susan ordea barne gatazka neketsuan sarturik dabil. 60etako hamarkadan gaude, munduan ekintza politikoak suertatzen dira nonahi eta Danielek ezin du hauetako ezeinetan parte hartzerik. Horrez gain arrebaren buru hilketa saialdiaren zioz lur jota dago. Daniel, bere biziko eta gurasoenaren hari xingle bakoitzaz, hogei urte atzeragoko gertakizuna garbitzen saiatuko da. Gurasoen hilketarekin itsuturik dabil eta egi osoa jakin beharra dauka, nolanahi ere.
Bill Couturié
AEB 
97 min.
Dear America doku-dramak amerikar soldaduek Vietnamen jasandako egiazko gorabeherez dihardu. Kuraia, errukia, lagunartea nola tristezia, soldaduek etzera igorritako eskutitzen bidez emana. Couturié-k eskaintzen dizkigun irudi askok, soldaduek berek 8 mm-tan filmaturikoak dira, gutunen humorea eta patetismoaz bategiten direlarik. Couturié: "Hasieran soldaduei buruzko filme positibo bat egin nahi nuen, alegia, hauei buruzko irudi desberdina; zeren soldaduok ez ziren haur hiltzaile edo drogazale hutsak izan, ez  hori bakarrik behintzat. Asko zerbitzu militarra egiten ari ziren, eta lagunekin ibiltzea edo ikasten ihardutea nahiago zuketen. Film hau gerran aurkakoa baina soldaduen aldekoa da, apolitikoa finean... soldaduek ordaindu behar izan zuten prezioaz dihardu". "Gerra eta gerlaria bereiztu nahi nituen, azalduz hori bai, ez direna soldaduek gatazka honen frakasuaren errudunak". Dear America filmak emango duen diru kopuruaren portzentaia bat, mundu zabaleko gerra beterano erakundeentzako izango da. 
Matthias Zschokke
Suitza 
69 min.
Fantasiazko artikuluar, preserbatibo makinak haien artean, saltzen dituen errepresentari aleman batek Suitzako herriska batetan gelditu eta gaua igarotzeko ostetzea aurkitzen du. Gau bere baketsua dirudi, aire garbiak lotaldi lasai eta indarberritzailea iragartzen dio non bait. Ostetzeko giroa bestelakoa da ordea, bertan dauden etxetiarrei nalabaiteko anbiguotasuna somatzen die, inguru giroa asaldatuz dihoalarik. Apopiloek beren zaletasun ezkutuak obratzen dituzte, eta ordezkari komertzialak beste horrenbeste saiatzen du. Gau ahaztezina izango da, amodioz eta ikaraz betea. Gau osoz iratzarturik, eguzkiaren lehen printzekun abiatzen da, "Wilder Mann" ostetze aurrean abere merkatua prestatuz dihardute. Herritik abiatu arren ez da oso urrunera iritsiko. 
Robert Kramer
Portugal 
90 min.
Hirugarren mundua hasten deneko Europako mugatik gertu, Doc bizi da. Orain dela hamar urte, gaitz bat harrapatu zuen Afrikan. Medikuen diagnostikoaren arabera kolera litzateke, baina Doc-ek badaki ez dena hori berak nozi duen gaisotazunaren egiazko izena: desitxaropena baizik. Galdutako idealak ahantzi ahal izateko edanera jatzen du. Munduaren bestaldean Jimmy bizi da, motozale amorratua berau, egin batez hilik suposatzen duen aitaren eskutitz bat kausitzen du. Moto gainean muntatu eta aitaren bila abiatuko. Nonahi izanik ere, Doc eta Jimmyk elkar topo egingo dute. 
Danniel Danniel
Herbehereak 
58 min. Film ertaina
Okina, hiru lagunek osatzen duten taldeko buruzagia da. 35 urterekin mutil zahar dirau, bere lagunak ordea ezkonduta daude. Sekula ez dabil nesketan eta hori delata bere lagunak ustezko emaztegai baten bila haste zaizkio. Emakume bat autokarrez heltzen da herrira, eta hirurak lagunten diote etxera. aurrerantzean harreman berri bezain hunkigarri batzuk sortuko dira. 
Gianni Amico
Italia 
60 min.
Faxistek hogei urtez espetxeratuta izan zuten italiar politika-gizon eta teorilari marxistari buruzko dokumentala dugu honakoa. Filmaren berezitsuna zeran datza, Gramsci gertutik ezagutu zutenen testigantza zuzenen harian bilkaturiko istorioa dena. Lehendabizi, Zerdeñan izan zuen haurtzaroaz mintzatzen zaizkigu, bere militantzia sasoiaz gero, eta azkenik, preso egin zeneko denbora latzetako gorabeherez. Gramsciren obra eta biografia ofiziala baztertuz, pertsona aurrunten kondakizunen ikuspuntutik abiatzen zaigu, Gianni Amicoren dokumentu telebisibo hau. 
John Waters
AEB 
90 min.
Estatu Batuetako probintziar hiriska batetan, hirurogeita hamar urtetako hamarkadaren amaieraldera, gazteek ikasketak hala arrazismo arazoak nola klaseen arteko borrokaz ahantzi, eta beren abeslari faboritoen doinuaz dantzatu eta, bereziki telebistako musika programetan, parte pentsatzen. Ez da piura lirain bat edukitzeaz derrigorrezko, modan diren danzen erritmoa jarraiki ahal izatearekin aski litzateke. Honen bitartean, hipial ailegatuko dira, ikasleen errebolta kaleratu eta pop artea nagusituko. John Water zuzendiaren azken kreazioak, humore erregarriaz erretratazen du duela hogei urteko gazteria, eta izan ere bada, Divine desagertuaren azken paintailaratzea, non bi paper ezberdin antzestuz bere baliabiderik hoberenak hedatzen dait ditu. 
Pablo Perelman
Txile 
92 min.
Gaur egun Txilen, Pedro, lanbidez argazkilari eta desagertutako atzilotu baten anaia, errepresioaren biktimaren kondizioaz askatzen saiatzen ari den bere anaiaren gogoetari aurre egiten dio. Osorik Txilen filmatua iza den obra honek, desagertutako eta hauen senideen arazoa, ikuspegi intimsta eta pertsonal baten bidez planteatzen du. 
Krzysztof Kieslowski
Polonia 
85 min.
Granoz betetako gazte bat, hiriko kaleetatik paseatzen ari da. Fotografiko estudio batean sartu eta lehen jaunartzearen soneko batez jantzirik dagoen neskato baten argazkia haundiagotu dezaten eskatzen du. Taberna batean sartu eta kafe bat eskatzen du. Han bertan, abokatu izateko azterketak aprobatu dituen gazte bat, bere emaztegaiakin hizketan ari da. taxista bat, kaleetan zehar gidatzen doa, bezeroen bila. Mozkor batzk hurbildu eta alde egiten du. Hotel baten pareangelditu eta granoz betetako gaztea taxian sartzen da. Hiringuru batera joateko esan eta han hil egiten du. Haztea kondenatua izango da. Abokatu gazteak epailari, esperientzidun abokatu batek defendatu izan balu, sententzia desberdina izango zitekeen, galdetzen dio. Honek ezetz erantzuten du. Gartzelan, borreroa soka preparatzen ari da. Urte batzuk lehenago, granoz betetako gaztea traktore gidari batekin mozkortu egin zen. Honek bere arreba txikia traktorearekin harrapatu zuen. Hau gertatu ez balitz, behar ba da ez zitekeen gartzelan egongo. Baina han dago. Legeak agintzen duenez urkatua izango da. 
Fernand Moszkowicz
Frantzia 
52 min. Film ertaina
Paris. Roissy. aireportuko pasabidea denborarik gabeko argiz gainezka dago. Eskailera mekanikoak daraman gizona zinegile da. Bere izena: Bernardo Bertolucci, bere burua antzestuz dihardu. Kontinentez aldatzera doa, Hollywoodera. Beste hainbestetan bezala, egingo ez duen film bat burutzera dihoa. Baina berak ez daki horren, jakin ez dakien bezalaxe Txinarako bidean dihoala. Iaraganari egiten dio aurre: Parmako inguruan eman zuen haurtzaroa, 1900 etxaldea eta gaztandegiak. Paris eta Azken tangoa-ren mamuak. topaketa irrealetan nahasten ditu berarekini aritu diran aktoreak. Bitartean bost urte igaro dira. Hollywoodera bidean abiatuz, Pekinen lurreratzen da, non errodaian hasiko baita azkenik. The Last Emperor titulatzen du filma. Le voyageur italien, dokumental eta fikzio nahastura dugu.
Vassili Pichul
SESB 
134 min.
Itsas baztarrean den hiri batetan Vera gurasoekin bizi da. ikasketak amaitzen ditu baina ez du nahi gurasoek daramaten bizimoduan erori, beraz lanean errebelatu, diskotekara joan eta noizik noizko amodio harremanak bizitzen ditu. Halako batean, Serguei ezagutzen du eta honek ezkontza eskatzen dio. Veraren gurasoak, aita mozkorti galanta eta ama argi gutxitakoa da, azkontzaren aurka daude. Egoera geroz eta latzagoa bilakatzen da, eta egun batez, Veraren aitak, labainkada bat ematen dio Sergueiri. Amak eta Victorrek, Veraren anaia, Segueiri egotzko diote errua juezaren aurrean. Vera traizionaturik sentitu eta bere burua hiltzen daiatzen da, baina Victorrek bizitza salbatuko dio. Serguei, behingoz osaturik, klinikatik irten eta Veraren etxera itzultzen da, bere kabuz arazo guztiei aurre egiteko prest. 
Oliver Schmitz
Hegoafrika 
106 min.
Johnnyk -Panic lagunentzako- sinesten duenaren arabera, kartzelan egotea Hegoafrikan bizitzea bezalatsu litzateke. Azal zuriei lapurtzea baita, izan ere, berea duena berreskuratzeko modu bakarra. Inongo ilusiorik ez daukalarik, sistemaren hatzaparretan eroriko da. alabaina, bat batean, aldaketa sortzen zaio. "Apartheid" aurkako militante taldea ezagutu eta hasieran pentsatutakoaz damutzen hasiko da. Lagunik gabe, bakardadean espetzeratua eta lider politiko bati informazioa ematen ez baldin badu heriotzaz mehatxaturik, Johnnyk hasierako printzipioei uko egingo die.
Fritz Lehner
Austria 
104 min.
Biziz betetako, joan den mendeko Bienan hospitala utzi eta gero, Franz Shchubert gaztea, zorteak bazterturik utzi duela pentsatzean hunkiturik aurkitzen du. Sendaezinezko gaitz bat dauka eta, nahiz eta bizitzeko gogoak berpizten saiatu, hurbileko gendeak distantziak mantentzen ditu. Hospitaleko bere lagun ezatseginak, napoleoniko gerlan elbarritua, Bienako kaleetatik zehar etengabe jarraitzen dio. Franz, eskolako lagun batekin aurkitzen da eta honek, lehen bezala, beste lagun batzu aurkezten dizkio. Baina dena aldatu da, bere harremanak, festak... Antsia berataz jabetzen ari da gutxinaka. Schobert-ek, sentikortasun haundiko gizona, bakarrik, sentimental adiskidetasun paktu baten bidez, bizitzeko gogoak berreskuratzen laguntzen dio. 
Krzysztof Sowinsky
Polonia 
104 min.
Pantarej, filmearen protagonista, urte askoz drogak hartzen ari den mutiko bat da. Bere aitak arrai txikiz betetako akuario bat dauka, hau bere pasioa izanez eta anaiak etorkizun eroso bat asegutatzen saiatzen da. Pantarej eta Zito-k (bere laguna), narkodependentzia haundiagoa izan drama ere gogorragoa bihurtuz doa. Pantarejek, hospital beteko kutxa blindatu batetik, narkotiko kantitate haundi bat ohosten du. Poliziaren talde berezi bat "merkantzia" bilatzen ari da droga trafikoaren puntu guztietan. Pantarej, drogazaleak suspertzeko zentru batera doa. Zitoren heriotza eta drobik tenienteak zentrura egindako bizitaren ondorioz, Pantarejek alde egiten du, bera bezala drogazalea den ume batekin. Sobredosi batek umea hiltzen du. Pantarejen trajedia, semaforo gorriz kale bat gurutzatzean osatzen da. 
Mira Nair
India 
113 min.
Krishna, hamar urte dituen gazteak, lan egiten zuen zirkuaren arrastoa galtzen du eta patriketan geratzen zaizkion rupia eskasekin Bombayrako trena hartuko du. Hiri honetan putetxeak, polizia, eroak, droga, haragi nahiz edonolako trafikariak eta aurrera atera saio den bere adineko haur mordoa dago. Lanik miserableenetatik hasi eta piskanaka kale arloteen jerarkiak gora igoko. Ezagunak egiten ditu, eta hala nola, bere egoera hobetzen hasia denean, lapur eta estafatzaile profesionalen biktima izango da. Erreformategi batetan sartua, ihes egiten du, baina ziutate kaotiko bezain erraldoiaren barnetara murgildurik izango da atzera. Filma honek opera prima hoberenari dagokion Urrezko Kamera saria jaso du, Cannesko azken zinemaldian.
Alan Rudolph
AEB 
126 min.
Lautreck edo Renoir batek berak inspiraziotzat hartuko luketen kafetegi giro handiko batetan, lehenengo sekuentziak aurrean daukan esperientzia bitala marraztuz diharduen gizon bat erakusten digu. Nick Hart deitzen da, bizimodu mingarria hasan dutenen begirada samina daukan pintore adoretsu eta mundukoia berau. Marrazki satirikoak egiten situ, zeintzu bere lagun Waldyren artikulu iskanbilatsuekin, Chicago Tribune kazetan argitaratzen baitira. Kafetegian delarik neska eder bat bertaratzen zaio. Rachel, Stonerik batera iritsia da, kultur girotan izen-ona eskuratu nahian dabilen negozio gizona. Zeinari, dirua dela kausa, artista gazte gehienak inguratzen bait zaizkio. Hart Rachelekin bortizki erakarrik sentitzen da, ez bapatean erakarrita, garai batean elkar ezkonduta egon sirelako baizik. Rachel, artistaren izate bazteruaren zioz, Hart bertan behera utzi eta dirua eta segurantzia eskaini zion batekin esposatu zen. Banaketa urte hauetan ez da itzali bien arteko maitasun sua, nahiz eta Hartek harreman mingarri hura berrasteko zalantzatan egon. Triangelu honen arteko tentsioak berehalakoan egingu du eztanda. 
Franco Rosso
Erresuma Batua 
95 min.
Industriaren krisialdia Ingalaterrako herriska batetaraino heltzen da eta gixonezkoez osatutako familia bateri latzean oso eraginen dio. Chunder-ek, aitonak, zahartzaro bakartia biziz, edanera joko du garai bateko gomutak ahantzi ahal izateko. Bed, aita, Stone Cross errotatik kaleratua izan da, hala ere etxekoak sostengatu behar ditu. Billek, semeak, etxetik bahis eskolatik alde egiten du, giro kutsagarriko tokiak deritzelako. Gauetan, oraindik inork ikusi ez duen animalia musteriotsu batek baratzetan hondamena sorti eta etxaldetan abereak akabatzen ditu. Protagonista basorantz abiatuko zaigu, basapizti mehatxagarria aurkitu eta beroni aurre egiteko asmoz. Azkenean, bere askatasunaren aldeko borrokan diharduena erreparatzen du. 
Xie Fei
Txina 
110 min.
Shen Cogwen idazle ospetsuaren Xiao Xiao eleberriaren adaptapena dugu. Nobela, berez, joan den mendekoa izanik ere, bikainki izkiriaturiko amodiozko trajeria betetan datza. Xiao Xiao haur batekin ezkontarazia izaki, bere familiarentzat lan egiten diharduen laborari batekin maitemindu eta haurdun geratzen da. Langileak izuikaraturik ospa egiten du. Familiak Xiao Xiao onartzen du atzera eta haurraren heziketa permititzen diote, bere senarraren anai txikina deka aldarrikatuz. Semea ezkontzen zaion egun berberan, ziutatean graduatu berri den senarrarekin ohera dadin eskatuko diote. 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: