"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Lautreck edo Renoir batek berak inspiraziotzat hartuko luketen kafetegi giro handiko batetan, lehenengo sekuentziak aurrean daukan esperientzia bitala marraztuz diharduen gizon bat erakusten digu. Nick Hart deitzen da, bizimodu mingarria hasan dutenen begirada samina daukan pintore adoretsu eta mundukoia berau. Marrazki satirikoak egiten situ, zeintzu bere lagun Waldyren artikulu iskanbilatsuekin, Chicago Tribune kazetan argitaratzen baitira.
Kafetegian delarik neska eder bat bertaratzen zaio. Rachel, Stonerik batera iritsia da, kultur girotan izen-ona eskuratu nahian dabilen negozio gizona. Zeinari, dirua dela kausa, artista gazte gehienak inguratzen bait zaizkio. Hart Rachelekin bortizki erakarrik sentitzen da, ez bapatean erakarrita, garai batean elkar ezkonduta egon sirelako baizik. Rachel, artistaren izate bazteruaren zioz, Hart bertan behera utzi eta dirua eta segurantzia eskaini zion batekin esposatu zen. Banaketa urte hauetan ez da itzali bien arteko maitasun sua, nahiz eta Hartek harreman mingarri hura berrasteko zalantzatan egon. Triangelu honen arteko tentsioak berehalakoan egingu du eztanda.