"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Dear America doku-dramak amerikar soldaduek Vietnamen jasandako egiazko gorabeherez dihardu. Kuraia, errukia, lagunartea nola tristezia, soldaduek etzera igorritako eskutitzen bidez emana. Couturié-k eskaintzen dizkigun irudi askok, soldaduek berek 8 mm-tan filmaturikoak dira, gutunen humorea eta patetismoaz bategiten direlarik. Couturié: "Hasieran soldaduei buruzko filme positibo bat egin nahi nuen, alegia, hauei buruzko irudi desberdina; zeren soldaduok ez ziren haur hiltzaile edo drogazale hutsak izan, ez hori bakarrik behintzat. Asko zerbitzu militarra egiten ari ziren, eta lagunekin ibiltzea edo ikasten ihardutea nahiago zuketen. Film hau gerran aurkakoa baina soldaduen aldekoa da, apolitikoa finean... soldaduek ordaindu behar izan zuten prezioaz dihardu". "Gerra eta gerlaria bereiztu nahi nituen, azalduz hori bai, ez direna soldaduek gatazka honen frakasuaren errudunak".
Dear America filmak emango duen diru kopuruaren portzentaia bat, mundu zabaleko gerra beterano erakundeentzako izango da.