"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Okina, hiru lagunek osatzen duten taldeko buruzagia da. 35 urterekin mutil zahar dirau, bere lagunak ordea ezkonduta daude. Sekula ez dabil nesketan eta hori delata bere lagunak ustezko emaztegai baten bila haste zaizkio. Emakume bat autokarrez heltzen da herrira, eta hirurak lagunten diote etxera. aurrerantzean harreman berri bezain hunkigarri batzuk sortuko dira.