"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Paris. Roissy. aireportuko pasabidea denborarik gabeko argiz gainezka dago. Eskailera mekanikoak daraman gizona zinegile da. Bere izena: Bernardo Bertolucci, bere burua antzestuz dihardu. Kontinentez aldatzera doa, Hollywoodera. Beste hainbestetan bezala, egingo ez duen film bat burutzera dihoa. Baina berak ez daki horren, jakin ez dakien bezalaxe Txinarako bidean dihoala. Iaraganari egiten dio aurre: Parmako inguruan eman zuen haurtzaroa, 1900 etxaldea eta gaztandegiak. Paris eta Azken tangoa-ren mamuak. topaketa irrealetan nahasten ditu berarekini aritu diran aktoreak. Bitartean bost urte igaro dira. Hollywoodera bidean abiatuz, Pekinen lurreratzen da, non errodaian hasiko baita azkenik. The Last Emperor titulatzen du filma. Le voyageur italien, dokumental eta fikzio nahastura dugu.