"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Daniel istorio traumatiko baten bilakaera dugu: ibilaldian dabiltzala bi haurrek dakusate nola FBIak gurasoak atxilotzen dituen. Gertakizunak arrasto odoltsu bezain migarria egotziko du txikien buruetara, zeintzu gurasordeen etxetik haur babestoki batetan sartuko dituzte. Benetazko gurasoak Sing-Sing presondegian ikusi zituzten azkenekoz, ilea motz-motz ebakirik eta Sobiet Batasunerako sekretu atominoak lapurtzeagatik heriotz zigorrera kondenaturik.
Hogeit urteren buruan ezagutuko ditugu, Daniel eta Susan, atzera. Mutikoak fraduazioa lortu, ile-hori lirain batekin ezkondu eta seme bat dauka. Susan ordea barne gatazka neketsuan sarturik dabil. 60etako hamarkadan gaude, munduan ekintza politikoak suertatzen dira nonahi eta Danielek ezin du hauetako ezeinetan parte hartzerik. Horrez gain arrebaren buru hilketa saialdiaren zioz lur jota dago. Daniel, bere biziko eta gurasoenaren hari xingle bakoitzaz, hogei urte atzeragoko gertakizuna garbitzen saiatuko da. Gurasoen hilketarekin itsuturik dabil eta egi osoa jakin beharra dauka, nolanahi ere.