"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Faxistek hogei urtez espetxeratuta izan zuten italiar politika-gizon eta teorilari marxistari buruzko dokumentala dugu honakoa. Filmaren berezitsuna zeran datza, Gramsci gertutik ezagutu zutenen testigantza zuzenen harian bilkaturiko istorioa dena. Lehendabizi, Zerdeñan izan zuen haurtzaroaz mintzatzen zaizkigu, bere militantzia sasoiaz gero, eta azkenik, preso egin zeneko denbora latzetako gorabeherez. Gramsciren obra eta biografia ofiziala baztertuz, pertsona aurrunten kondakizunen ikuspuntutik abiatzen zaigu, Gianni Amicoren dokumentu telebisibo hau.