"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Itsas baztarrean den hiri batetan Vera gurasoekin bizi da. ikasketak amaitzen ditu baina ez du nahi gurasoek daramaten bizimoduan erori, beraz lanean errebelatu, diskotekara joan eta noizik noizko amodio harremanak bizitzen ditu. Halako batean, Serguei ezagutzen du eta honek ezkontza eskatzen dio. Veraren gurasoak, aita mozkorti galanta eta ama argi gutxitakoa da, azkontzaren aurka daude. Egoera geroz eta latzagoa bilakatzen da, eta egun batez, Veraren aitak, labainkada bat ematen dio Sergueiri. Amak eta Victorrek, Veraren anaia, Segueiri egotzko diote errua juezaren aurrean. Vera traizionaturik sentitu eta bere burua hiltzen daiatzen da, baina Victorrek bizitza salbatuko dio. Serguei, behingoz osaturik, klinikatik irten eta Veraren etxera itzultzen da, bere kabuz arazo guztiei aurre egiteko prest.