"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Johnnyk -Panic lagunentzako- sinesten duenaren arabera, kartzelan egotea Hegoafrikan bizitzea bezalatsu litzateke. Azal zuriei lapurtzea baita, izan ere, berea duena berreskuratzeko modu bakarra. Inongo ilusiorik ez daukalarik, sistemaren hatzaparretan eroriko da. alabaina, bat batean, aldaketa sortzen zaio. "Apartheid" aurkako militante taldea ezagutu eta hasieran pentsatutakoaz damutzen hasiko da. Lagunik gabe, bakardadean espetzeratua eta lider politiko bati informazioa ematen ez baldin badu heriotzaz mehatxaturik, Johnnyk hasierako printzipioei uko egingo die.