"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Krishna, hamar urte dituen gazteak, lan egiten zuen zirkuaren arrastoa galtzen du eta patriketan geratzen zaizkion rupia eskasekin Bombayrako trena hartuko du. Hiri honetan putetxeak, polizia, eroak, droga, haragi nahiz edonolako trafikariak eta aurrera atera saio den bere adineko haur mordoa dago. Lanik miserableenetatik hasi eta piskanaka kale arloteen jerarkiak gora igoko. Ezagunak egiten ditu, eta hala nola, bere egoera hobetzen hasia denean, lapur eta estafatzaile profesionalen biktima izango da. Erreformategi batetan sartua, ihes egiten du, baina ziutate kaotiko bezain erraldoiaren barnetara murgildurik izango da atzera.
Filma honek opera prima hoberenari dagokion Urrezko Kamera saria jaso du, Cannesko azken zinemaldian.