72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Errebelde eta Intsumisoak
Errebelde eta Intsumisoak
Rouben Mamoulian
AEB 
94 min.
Greta Garboren adimenak film hau nahitaezko klasikoa bihurtu du. Mutiko bat baitlitzan bizi eta maitasunagatik abdikatu zuen erreginaren rola Garboren biziko lan onenetzat hartua da, batik bat azken irudian haren aurpegiak ageri duen keinua dela eta. Askorentzat filma ?Suediako Garbo Erregina? bihurtu zen.
Mark Sandrich
AEB 
88 min.
Katharine Hepburnen klasiko bat, non garai victoriarreko ohitura itxiei aurre eginez ezkondu gabe bere gisara bizitzea erabakiko duen neska gazte britaniarraren rola antzezten duen. Hepburnek emakumeen eskubideen aldeko borroka babestekotan proposatutako melodrama kementsua da. Hasierako izenburua, ?Emakume hezigaitz baten erretratua?, ukatu egin zuten.
A. Edward Sutherland
AEB 
80 min.
Mae West 30eko hamarkadako sexu-iraultzailea izan zen, zentsura eta poliziarekin beti istiluetan ibilia. Tabutzat hartutako gaiak jorratzeko zuen ausardia eta haren umore garratza nabarmen utzi zituen film honetan. Brooklyngo zubia saltzeaz gain, hauteskunde politiko batzuetan senarra ordezkatuz garaipena lortuko du.
William Wyler
AEB 
103 min.
Hegoaldeko neska hezigaitzak soineko gorria aukeratuko du urteko dantzaldi nagusirako, ohiturak ezkongabeek soineko zuria janztera behartzen duen arren. Bette Davisen neurrira egokitutako pertsonaia dirudi. Berez, bere lehen Oscarra lan honi esker jaso zuen, William Wyler zuzendaria Veneziako Jaialdian saritzen zuten bitartean.
Luigi Zampa
Italia 
90 min.
Zampak italiar neorrealismoa puri-purian zegoeneko garaian botereaz egindako zeharkako hausnarketa honekin, Anna Magnani handiak antzezle onenaren saria jaso zuen, Veneziako Jaialdian. Benetan miresgarria da hark aurkeztutako pertsonaia: goseak jota bizi den ama ausarta izanik, espekulatzaileei aurre egitekotan borrokatuko den talde baten buru bihurtuko da.
Fernando Fernán-Gómez
Espainia 
85 min.
Miguel Mihuraren Sublime decisión antzerki-komedian oinarritua, umorez erakusten du senargairik bilatu gabe bere kabuz lan egitea erabakiko duen neska ezkongai batek eragindako iskanbila. Berrezarkuntzako Espainiaren satira ironiko honek gizarte hark bultzatako emakumearen rol mugatuari buruzko adierazpen azkarra egiten du.
René Allio
Frantzia 
94 min.
Bertolt Brechten ipuin batean oinarritua dago eta 82 urteko amona baten istorioa biltzen du. Alarguntzerakoan aske sentituko du burua eta bere gisara biziko da, etxekoak harrituta utziz. Frantziako kritikariek urteko film onena izendatu zuten, eta Sylvie adineko aktoreak estatubatuar kritikarien saria jaso zuen.
John Ford
AEB 
87 min.
30eko hamarkadan girotua dagoen arren testuinguru historiko zehatzik ez duen filma da. Sendagile agnostiko batek "gerrako gizon txinatar" batek bahitutako emakumezko misiolari batzuen bizitza salbatzeko egingo duen sakrifizioa erakusten du. Giza-maila eta pentsamolde ezberdinetako emakumeen erretratua, Anne Bancroft zoragarri batek protagonizatua.
Lautaro Murúa
Argentina 
95 min.
Independentzia lortu nahi duen gazte inuzente eta baztertu baten kronika, zintzotasun eta kemen handiz adierazia. Marilina Rossek bikain antzezten du. Espainian izandako arrakasta handia zela medio, egileek euren herrialdeko agintari militar gogorrengatik ihes eginez erbesteratzea lortu zuten.
Pastor Vega
Kuba 
103 min.
Ehungintzan lan egiten duen emakume bat, ezkondua eta hiru seme-alabekin, antzerki talde bateko kidea da. Senarrak ez du haren izaera askea onartzen. Kubatar iraultzaren testuinguruan kokatutako matxismoaren kritika honetan egindako lanagatik, Daisy Granadosek Antzezle Onenaren saria jaso zuen, Moskuko Jaialdian.
Martin Ritt
AEB 
110 min.
Laneko eskubideak aldarrikatzeko gai izatera iritsi zen emakume zintzo eta inuzente baten esnatzea deskribatzen du, "sentikortasun biziz eta soiltasun zailez adierazia", Angel Fernández-Santos kritikariaren hitzetan. Zuzendaria eta aktore nagusia Cannesen saritu zituzten. Sally Fieldek, halaber, antzezle onenaren Oscarra jaso zuen, 1980. urtean.
Alain Tanner
Frantzia - Suitza 
120 min.
Bi neska gaztek ustekabean topo egin eta elkarrekin bidaiatzea erabakiko dute, ezinezko amets baten bila, beharbada. Bestalde, oztopo pila gainditu beharko dute, bidean. Alain Tanner suitzarrak bere herrialdeari buruz egindako kronika azkar honek ezarritako eredutik irtetzea onartzen ez duen gizarte baten deskribapena egiten du, halaber.
John Cassavetes
AEB 
123 min.
Bizitza zail eta gogorreko emakume batek sei urteko mutiko batekin ihes egingo du, txikia bere inguruko mafia-girotik urrundu asmoz. Pertsonaia bakan baten eta New York ezezagun baten erretratu zoragarria. Veneziako Jaialdian Urrezko Lehoia jaso zuen, eta Gena Rowlands aktorea Oscarretan izendatu zuten.
José Luis García Sánchez, Andrés Linares
Espainia 
91 min.
Dolores Ibárruri Pasionariaren azalpen biografikoa da. "Batzuentzat borroka komunistaren sinboloa eta mehatxu gorriaren ikurra besteentzat, baina horien guztien gainetik izaeraren trintxera izanik, Dolores Ibárrurik hitzik ez duen giza-talde baten hitzaren miraria adierazten du", Vázquez Montalbánen hitzetan.
Graeme Clifford
AEB 
140 min.
Haren ohiko hezigaiztasuna ezin onarturik, Hollywoodeko estudioetan Frances Farmer aktorea erotzat jo zuten, eta ondorioz, eroetxe eta ospitale psikiatriko ugarietan bizi izan zen. Film biografiko honetan, Jessica Langek antzezpen paregabea egiten du izar hura haragituz. Horri esker, Oscarretan izendatua izan zen.
Margarethe von Trotta
Alemania - Txekoslovakia 
122 min.
Spartakus alderdiaren sortzailea izan eta 1919an militarrek hil zuten iraultzaile sozialistaren biografia. Filmak, Espainian estreinatu gabea, emakume haren bizitza pertsonal eta politikoa aztertzen du, bere alderdi ezkertiarrarekiko zuen ikuspuntu kritikoa erakutsiz, besteak beste. Barbara Sukowa aktorea Canneseko Jaialdian saritu zuten, halako pertsonaia zail eta liluragarriaren haragitze sentikorragatik.
Ridley Scott
AEB 
129 min.
Bi emakume, euren egunerokotasun arrunt eta soilarekin nazkatuta, askatasun bila abiatuko dira. Istorio azkar eta txukuna, egun klasiko bihurtua, jatorrizko gidoi onenaren Oscarra eta beste bost izendapen jaso zituen, zuzendariarena eta Geena Davis eta Susan Sarandon aktoreenak, tartean.
Jon Avnet
AEB - Britainia Handia 
130 min.
Umorez azaldutako melodrama honen oinarria Fannie Flagen best-sellerra da, Pulitzer sarirako hautagaia izan zena. Antzezpen onenen Oscarren bi izendapen lortu bazituen ere, gehiago jaso zitzakeen. 30eko hamarkadako Alabaman girotua, senarren eraginpean bizi diren emakume batzuen istorio gurutzatua biltzen du. Bizitzaren sekretua? Saltsa.
Cecilia Barriga
Espainia 
14 min. Film laburra
Artxiboko irudiak erabiliz osatutako film labur honek Greta Garbo eta Marlene Dietrich, zinemaren mekako bi estereotipo esanguratsuenak umorez lotzen ditu, bien arteko maitasun istorio bat baitlitzan.
Dariush Mehrjui
Iran 
102 min.
1993ko Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra eta Aktore Onenaren saria jaso zituen, azkena Niki Karimi antzezleari eskainia. Ibsenen Panpinen etxearen bertsio askea, are harrigarriagoa da Iranen egina dela kontuan izanik, hain zuzen emakumearen askatasuna ameskeria izaten jarraitzen baitu. Nanteseko Jaialdian Publikoaren Saria jaso zuen, halaber.
Alberto Isaac
Mexiko 
120 min.
Lau emakume mexikarrek senar eta seme-alabak uztea erabakiko dute, aske bizitzekotan. Euren kezka eta abentura ezberdinek ukitu dramatikoa duen komedia hau osatzen dute. Patricia Reyes Spíndola oldarkorraren antzezpena nabarmena da, urteko sari mexikarrak lortu zituen Margarita Isabel aktorearenarekin batera.
Taylor Hackford
AEB 
131 min.
Dolores Claiborne hiltzailea ote da? Banatzaile batek bere ugazabandrea hiltzen ikusi du. Inspektoreak dioenez berak hil zuen senarra. Baina, hala ote da? Alabak salbatuko ote du, gorroto badio ere? Stephen Kingen eleberri bat, besteak beste Kathy Batesen antzezpen bikainari esker, film hunkigarri batean bihurtua.
Anjelica Huston
AEB - Irlanda 
91 min.
Anjelica Hustonek zuzendutako bigarren film luzeak Gaztediaren Saria jaso zuen, 1999ko Donostiako Zinemaldian. 8 seme-alabak aurrera atera beharko dituen irlandar fruta saltzaile baten inguruko tragikomedia gazi-geza da. Emakume kementsu baten erretratua, non bakuntasunak eta indarrak bat egiten duten.
Kimberly Peirce
AEB 
119 min.
Hilary Swankek urteko antzezle onenaren sari nagusiak lortu zituen, Oscarra eta Urrezko Globoa tartean, Brandon Teena, mutil izan nahi zuen neskaren rolean egindako antzezpen sentikorragatik. Sexu aukeraketaren askatasunari buruzko istorio hau, gertakari errealetan oinarritua, Kimberly Peirce zuzendariaren film luze bakarra da, oraingoz.
Yamina Benguigui
Aljeria - Frantzia 
98 min.
Emazte aljeriar batek Frantzian lan egiten duen senarrarengana joan beharko du, haren aginduz. Amaginarreba agintzailearekin eta bere hiru seme-alabekin, Zouinak etsai-giroko mundu berri bati aurre egin beharko dio, famili-errepresioa jasaten duen bitartean. Toronto, Marrakech, Bordele eta Amienseko jaialdietan saritua.
Gurinder Chadha
Britainia Handia - Alemania 
110 min.
Erresuma Batuan arrakasta komertzial handia izan zuen itxura bareko komedia honek etxekoen gogoz kontra futbolari izatea amesten duen pakistandar neska baten istorioa biltzen du. Haren gorabeherek beste kulturen ezjakitearen eta etorkinen egokitzeko zailtasunen metafora azkarra osatzen dute.
Gerardo Herrero
Espainia 
106 min.
Heroinazale gazte batzuen zenbait ama drogaren aurka borrokatu eta seme-alabak mundu hartatik urruntzeko elkartuko dira. Carmen Avendaño (Adriana Ozoresek antzeztua) galiziarraren benetako istorioa eta, hura bezala, utopiak bete daitezkeela erakutsi zuten beste emakumeena biltzen du.
Cecilia Barriga
Espainia 
50 min.
50 minutuko dokumental honek ziklo honetan berean aurkeztuko den Gerardo Herreroren fikziozko Heroína filma osatzen du. Cecilia Barriga zinemagile txiletarrak 1984an euren seme-alabak drogak hilda edota drogaren menpe ikusirik narkotrafikoari aurre egitea erabaki zuten bost emakumeen istorioa aztertzen du.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: