72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

Funtsezko datak 2024


Larunbata 30 urtarrilak
19:00:00
Lehen pausoak, narratiba berriak
  • Gorria, Maddi Barber, Espainia, 2020, 22'
  • Euritan, Irati Gorostidi, Arantza Santesteban, Espainia, 2017, 21'
  • Luisa no está en casa, Celia Rico, Espainia, 2012, 19'

Proiekzioa baino lehen Donostia Zinemaldiak zentsura frankistarekin zuen erlazioa erakutsiko du «Zinemaldia 70: historia posible guztiak» ikerketa-proiektuaren bigarren programa publikoak.

Fokuak (FK) - Lehen pausoak, narratiba berriak - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián


Osteguna 18 otsailak
19:00:00
Nest + PLUS
  • Cualquier ventana en la que estéMagdalena Orellana, Espainia, 2020
  • A better tomorrow, Haohao Yan, AEB, 2018, 7'
  • The speechHaohao Yan, AEB, 2020, 25'
  • The long nightAshmita Guha, India, 2013, 5'
  • Catdog, Ashmita Guha, India, 2020, 21’

2020ko NEST sailaren (Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa) edizioari lotutako saioa.

Focos (FC) - Nest + PLUS - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián


Larunbata 20 martxoak
19:00:00
ZINEMALDIA 70: Sziget a szárazföldön (The Lady from Constantinople) (Judit Elek, Hungría, 1969, 79’)
  • Sziget a szárazföldön (The Lady from Constantinople), Judit Elek, Hungaria, 1969, 79’

Z70 ikerketa proiektuak antolatutako Lehen urratsak. Donostiako Zinemaldiaren ikusizko historiari buruzko beste ikuspegi batzuk (1953-1970) erakusketari lotutako proiekzioa.

Focos (FC) - Nest + PLUS - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián


Ostirala 2 apirilak
19:00:00
Ikusmira Berriak 2021
  • Ya no duermoMarina Palacio, Espainia, 2020, 22’
  • WandervogelMina Fitzpatrick, AEB, 2017, 20’
  • A Smile Is Not A Paradigm, Magdalena Orellana, AEB, 2018, 4’
  • Con el viento, Manuel Muñoz Rivas, Espainia, 2009, 21’
  • Amaina, Eduardo Crespo, Argentina, 2010, 18’

2021ko Ikusmira Berriak programako egoilarrek zuzendutako laburmetraien aukeraketa.

Focos (FC) - Ikusmira Berriak 2021 - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián


Ostirala 14 maiatzak
19:00:00
GUTUN ZURIA VINCENT MARAVAL - Le Redoutable / Redoubtable
  • Le redoutable, Michel Hazanavicius, Frantzia, 2017, 102’

Gutun zuriak sailaren lehenengo partea: Vincent Maraval, Wild Bunch banatzailearen zuzendaria.

Focos (FC) - GUTUN ZURIA VINCENT MARAVAL - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián


Astelehena 31 maiatzak
19:00:00
Focos (FC) - Dasatskisi / Beginning
  • Dasatskisi/Beginning, Dea Kulumbegashvili, Frantzia, Georgia, 2020, 125’

Donostia Zinemaldiko 2020ko edizioaren Urrezko Maskorra irabazi zuen filmaren emanaldia, Dea Kulumbegashvili zuzendariak Tabakalerako Kultura Garaikidearen Nazioarteko zentroan burutuko duen egonaldi artistikoaren ondorioz.

Focos (FC) - Dasatskisi / Beginning - Dea Kulumbegahsvili | Tabakalera - Donostia / San Sebastián


Ostirala 11 ekainak
19:00:00
GUTUN ZURIA VANJA KALUDJERCICI - Les sorcières de l'Orient / The Witches of the Orient
  • Les sorcières de l’Orient, Julien Faraut, Frantzia, 2021, 100’

Gutun zuriak sailaren bigarren partea: Vanja Kaludjercic, Rotterdameko zinema jaialdiaren zuzendari artistikoa.

Focos (FC) - CARTA BLANCA A VANJA KALUDJERCIC - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián


Larunbata 4 irailak
19:00:00
Zinemaldia + Plus. Homenaje a los Premios Donostia: Marion Cotillard Deux jours. DEUX JOURS, UNE NUIT (Dos días, una noche), Jean-Pierre Dardenne, Luc Dardenne

Osteguna 9 irailak
19:00:00
Zinemaldia + Plus. Homenaje a los Premios Donostia: Johnny Depp Dead Man, Jim Jarmusch

Larunbata 9 urriak
19:00:00
NEST 20. URTEURRENA (1)
Greenland, Oren Gerner, Israel, 2014, 18’ El enemigo, Aldemar Matias, Cuba, 2015, 26’ Pude ver un puma, Eduardo “Teddy” Williams, Argentina, 2012, 17’ Volando voy, Isabel Lamberti, Países Bajos, 2015, 23’ A Night in Tokoriki, Roxana Stroe, Rumanía, 2016, 18’

Larunbata 6 azaroak
19:00:00
NEST 20. URTEURRENA (2)
Les oiseaux-tonerre, Léa Mysius, Francia, 2014, 22’ Nueva vida, Kiro Russo, Argentina-Bolivia, 2015, 16’ Find Fix Finish, Sylvain Cruiziat, Mila Zhluktenko, Alemania, 2017, 20’ Atención al cliente, Marcos Valín, David Alonso, España, 2007, 8’ Filipiñana, Rafael Manuel, Reino Unido-Filipinas, 2020, 24’

Larunbata 4 abenduak
19:00:00
Kilenc Hónap / Nueve meses (Márta Mészáros, Hungaria, 1976, 88')

Larunbata 15 urtarrilak
19:00:00
Ocaña, retrat intermitent

Ventura Pons, Espainia, 1978, 78' Kutxa Kultur Plazako "Zinemaldia transizioan: Donostia Zinemaldia aldaketaren urteetan (1976-1985)” erakusketarekin elkarrizketa. José Pérez Ocaña margolari andaluzaren ikuspegi intimista eta Trantsizioaren hasierako Bartzelonaren erretratu errebelatzailea. Ocaña, alaitasunez eta sorkuntza-marjinaltasunetik desafio egiten du: trabestismoa probokazio gisa, erlijioa eta fetixismoa, matxismoaren errepresioa, anarkia, homosexualitatea... Diktadura frankistaren baitan ezkutatutako bizitza marjinala argi eta garbi agertzen da artista paregabe baten eskutik.


Larunbata 12 otsailak
19:00:00
Nest: Film Saridunei eskainitako programa izango da

Saio horretan, Elias Querejeta Zine Eskolako ikasle den Paula González Garcíak egindako making of-a, Notas sobre Nest izenekoa, eta 69. edizioan saritutako bi film laburrak izango dira: Nest sariaren irabazlea, U Šumi / In the Woods, Sara Grgurić, eta Podul de piatrâ / Pont de pedra, Artur-Pol Camprubí-rena, epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuena. Proiekzioekin batera, zinemagileen aurkezpenak ere izango dira.


Larunbata 12 martxoak
19:00:00
LEHEN URRATSAK: RADU JUDE Cea mai fericită fată din lume (The happiest girl in the world) Radu Jude, 2009 - 100’

Delia gazte errumaniarra Bukarestera joan da gurasoekin, freskagarri-enpresa batek antolatutako lehiaketa batean irabazi duen saria jasotzera. Saria auto berria da. Iragarki batean kameraren aurrean agertu besterik ez du egin behar Deliak. Dena ondo doa, baina argi dago Deliak eta haren gurasoek oso ideia desberdinak dituztela auto berriarekin zer egin jakiteko. Bestalde, lehiaketaren babesleak irribarre distiratsu bat duen irabazle erradiatzailea behar du. Satira garratza eta kapitalismoaren eta kontsumismoaren esklabo den gizarte baten erretratu psikologikoa.


Larunbata 9 apirilak
19:00:00
IKUSMIRA BERRIAK 2022: NUEVOS RESIDENTES
  • Esnorquel (Maximiliano Schonfeld, Argentina, 2005) 18’
    Entre Ríos probintziako herrixka batean bizi den gazte talde baten eguneroko erretratua da Esnorquel. Musika eta lehen maitasunak udan eta jai herrikoietan zabaltzen dira.
  • Manuscrit a la ciutat (Meritxell Collel, España, 2006) 35’
    Manuscrit a la ciutat Buenos Aires hiriaren erretratua da, esperientzia pertsonal batetik abiatzen dena: jaioterritik urrun bizitza baten bila egindako bidaia. Filma ez da hiriaren erregistro hutsa, baizik eta, ikuspegi poetiko baten bidez, eguneroko bizitzara hurbiltzeko prozesua.
  • Domingo Violeta (Ana Cristina Barragán, Ecuador, 2010) 18’
    Igande goiz batean, ama ez dagoen etxe batean esnatuko da Ana. Bere arreba Violetarekin bakarrik dago, sarritan arraroa eta oso jostaria. Konplizitatearen eta lehiaren artean, anai-arreben arteko harreman misteriotsuak betirako markatzen ditu eta hazten lagunduko die.
  • A moça que dançou com o diabo (Joao Paulo Miranda, Brasil, 2016) 14’
    Familia erlijioso bateko neska bat bere paradisuaren bila dabil.
  • Ella i jo (Jaume Claret, España, 2020) 20’
    Queralt, Bartzelonako margolari bat, bere alaba Gemmarekin hitz egiten saiatuko da telefonoz. Gemmak bizitza berri bat hasi du Atenasen, margotzeko eta bizitzeko baliatzen duen estudio batean.
  • Unicornio (Irati Gorostidi, España, 2021) 17’
    Ihes egitean, M etxe abandonatu batean babesten da. Lekura egokitzeko egiten dituen ahalegin ugarien durundi artean, kanpoan oin-hotsak antzematen ditu eta atea irekitzera bultzatzen dute. Bisitari bat etxera sartzen da. Bisitari hori babeslekuko bere kide bihurtuko da.

Larunbata 14 maiatzak
19:00:00
Parwareshgah (The Orphanage) Shahrbanoo Sadat, Dinamarca, 2019. 90’

90eko hamarkadako lehen urteetan balio sobietarrak nagusi diren Kabulen girotutako drama historikoa, Bollywoodeko eszena musikalak ere biltzen dituena. Akats baten ondorioz polizia sekretu bati zinema-sarrera bat saldu ondoren, 14 urteko Qodrat umezurztegira bidaliko dute. Qodraten eguneroko bizitza lagun, maitemin eta abenturen inguruan dihardu. Hala ere, umezurztegiko horma seguruetatik kanpo, ezagutzen duten mundua aldatzen hasiko da muyahidinek gerra zibila hasten dutenean.


Larunbata 11 ekainak
19:00:00
CORTOMETRAJES DE ELENA LÓPEZ RIERA (Ikusmira Berriak 2018)

Zinegileak berak aurkeztuko du saioa.

Pueblo (Espainia, Suitza, 2015) 27'
Rafa herrira itzuliko da erbestean denbora luzez egon ondoren. Prozesio-gau atmosferiko batean, herrian geratu zirenen etsipenarekin egingo du topo.

Las vísceras (Espainia, Frantzia, 2016) 15'
Espainia hegoaldeko herri bat. Udako arratsalde bero batean, emakume batek untxi bati helduko dio, laztandu egingo du eta kolpe lehor batez hilko du larrutu aurretik. Haurrek, zaharrek eta txakurrek heriotzaren eguneroko erritualari begiratzen diote.

Los que desean (Espainia, Suitza, 2018) 24'
Espainiako hegoaldean, eskuz margotutako usakumeen lasterketa ez du azkarrenak irabaziko, usakume emea erakarri eta haren ondoan ahalik eta denbora luzeen hegan egitea lortzen duenak baizik.


Ostirala 2 irailak
19:00:00
DONOSTIA SARIA: JULIETTE BINOCHE

Mauvais sang (Leos Carax, Frantzia, 1986) 114’

Adineko bi lapurrek bi aste jasoko dituzte La Americana izeneko emakume bati zorra kitatzeko. Azken honi hil berri zaion bikotekidearen semea errekrutatuko dute lapurrek, laborategi batean sartu eta STBOaren aurkako txertoa lapurtzen lagun diezaien. Sexu-transmisiozko gaixotasun hau herrialdea suntsitzera bidean doa. Inplikazio emozionalik gabe sexu-harremanak edukitzean kutsatzen da, eta biktima gehienak nerabeak dira, maitasuna konpromisoz ez baina jakin-min hutsez egiten dutenak.


Larunbata 3 irailak
19:00:00
DONOSTIA SARIA: DAVID CRONENBERG

Crash (David Cronenberg, Kanada, 1996) 100’

Auto-istripu larri bat izan ondoren, telebista-zuzendari batek auto-istripu biktima omnisexualen lurpeko kultura deskubrituko du. Biktima horiek auto-istripuek eragiten duten energia sexuala erabiltzen duten bezala, zuzendariak ere bere emaztearekin haien bizitza sexuala gaztetzeko erabiliko du.


Larunbata 22 urriak
19:00:00
ZINE AURKEZPENA: ANTXON ECEIZA

Ke arteko egunak (Antxon Eceiza, Espainia, 1989) 105’

Hogei urte pasa eta gero, Pedro Sansinenea Euskal Herrira itzultzen da. Jasanezinak egiten zitzaizkion inguruabar batzuk hor dirau, baina badaude beste inguruabar berriak.


Larunbata 26 azaroak
19:00:00
GUTUN ZURIA: PAOLO MORETTI

Re Granchio (Alessio Rigo de Righi, Matteo Zoppis, Italy, 2021)100’

Italiako hiri txikia, XIX. mendearen amaiera. Luciano izeneko mozkor batek ustekabean hilko du bere maitalea bertako printzearen aurkako matxinada batean. Bere krimena ordaintzeko, munduko uharterik urrunenean erbesteratu behar du, Argentinako Suaren Lurraldean. Uhartean, hondoratze baten ostean ezkutatutako altxorraren bilaketa bere berrerospenerako aukera bihurtuko da.


Larunbata 17 abenduak
19:00:00
Z70: HISTORIA POSIBLE GUZTIAK

Larunbata 21 urtarrilak
19:00:00
PROIEKZIOAK NEST 2022
  • Nest 21 (Making off) (Hikaru Uwagawa, 2022) 15'
    Elias Querejeta Zine Eskolako Hikaru Uwagawa ikasleak egindako NEST saileko 21. edizioaren making off-a.
  • Anabase (Benjamin Goubet, Suitza, 2022) 28'
    Geneva, gauez. Guardiek hiria patruilatzen dute eta soldaduak trebatu egiten dira. Sony segurtasun-zaindaria da. Ana, berriz, harreragilea banku batean. Inguruan, hiria malenkonian murgilduta dago bi izarrek topo egiten dutenean.
    *Benjamin Goubet aurkezpen bideoa
  • Montaña azul / Blue Mountain (Sofía Salinas, Juan David Bohórquez, Kolonbia, 2022) 14'
    Aitaren deshobiratzea filmatu ondoren, Juanek bideo batzuk aurkituko ditu, aita maisu eta sindikalista zenean egin ohi zituen ibilbideetan grabatuak. Juanek haren jaioterria zeharkatuko du aurkitutako irudiei jarraituz, Kolonbiako indarkeria-garaietako batean erail zuten aitaren oroitzapenen bila.
    *Sofía Salinas eta Juan David Bohórquez bideo aurkezpena

Osteguna 9 otsailak
19:00:00
PROIEKZIOAK - Las niñas, Pilar Palomero
  • Las niñas, Pilar Palomero, Espainia, 2020, 100’
    Celia 11 urteko neskatoa Zaragozako moja-eskola batean ikasten ari da eta amarekin bizi da. Brisa ikaskide berria da, Bartzelonatik etorria, eta bizitzako etapa berri baterantz bultzatuko du: nerabezarorantz. Bidaia horretan, 1992ko Expoaren eta Joko Olinpikoen Espainian, Celiak bizitza egia eta gezurrez osatuta dagoela jakingo du.

Osteguna 23 martxoak
19:00:00
PROIEKZIOAKJEONJUko ZINEMA JAIALDIA: 'JEONJU CINEMA PROJECT' 10 URTEAK
  • Cho-haeng (The First Lap) (Kim Dae-hwan, Hego Korea, 2017) 101’
    Su-hyeon, arte-institutu pribatu bateko irakaslea, eta Ji-young, enpresa-sare txiki bateko langilea, sei urte daramatzate elkarrekin bizitzen. Bere harridurarako, Su-hyeon ohartuko da Ji-young-i hilekoa atzeratu zaiola eta, bere semearen jaiotzaren aurrean, aukera aprobetxatuko du familiarekin elkartzeko. Samcheok aldera bidaia egingo du bikoteak, ekialdeko kostatik urrunen dagoen muturrera.

* Moon Sung-ren (Jeonjuko programatzailea) bideo aurkezpenarekin.


Larunbata 8 apirilak
19:00:00
IKUSMIRA BERRIAK 2023: EGOILIAR BERRIAK
  • After a room (Naomi Pacifique, Erresuma Batua, Herbehereak, Suitza, 2021) 22’
    Gauak luzeak dira Naomi eta Ramen logelan. Gaur gauean, Marinak, euren gonbidatuak, leku nahasia zorrotz aztertuko du.
  • 592 metroz goiti (Maddi Barber, Espainia, 2018) 25’
    Gelditzen al da bizitzeko aukerarik lurralde bat goitik behera aldarazten badute? 1990eko hamarkadan, Nafarroako Pirinioetako maldetan zazpi herri eta hiru erreserba natural urperatu zituzten Itoizko urtegia eraikitzeko. Kota horren azpitik ura dago, eta gainetik, bizitzak aurrera dirau.
  • I Am Afraid to Forget your Face (Sameh Alaa, Egipto, Frantzia, Belgika, Qatar, 2020) 15’
    82 egun bananduta eman ondoren, Adamek bide bihurgunetsu bat egingo du bere maitearekin kosta ahala kosta elkartzeko.
  • La colcha y la madre (David Pérez Sañudo, Espainia, 2021) 13’
    Ama bat bere alaba bisitatzera doa, hau irtetera zihoanean. Alabak presa handia du: senarrarekin eztabaidatu du, eta bere erakusketa berrira iristen ez bada, harremanak porrot egin dezake. Baina amak opari bat dakarkio. Eta berri txar bat. Bi minutu ematen badizkio, kontatuko dio.
  • Noelia (María Alché, Argentina, 2012) 14’
    Ilunabarra. Noeliak dio etxetik bota zutela. Euforiaz zeharkatzen ditu Buenos Aireseko zenbait leku. Bere neurrira egindako hiri bat asmatzen du.
  • Ulises: Telémaco y Penélope (Hikaru Uwagawa, Espainia, 2022) 16’
    Telemako bere aitaren itzuleraren zain dago, beste lurraldeetara joana baita. Penelopek pazientziaz itxaroten du senarraren itzulera, kexatu gabe, kastitatea eta garbitasuna mantenduz, bere edertasunagatik senargai irrikatsuek setiatzen duten bitartean.

Igandea 9 apirilak
19:00:00
BENJAMÍN NAISHTAT
  • Historia del miedo (Benjamín Naishtat, Argentina, 2014) 79’
    Uda beroa. Urbanizazio aberats bat, parke erraldoi bat duen auzo pribatu bat. Kanpoaldean abandonatutako lur-eremu batek eta ke-olatu kontrolaezin batek ziurgabetasuna eta kaosa eragin dituzte.

* Benjamín Naishtaten aurkezpena aretoan


Larunbata 20 maiatzak
19:00:00
GALDUTAKO FILMAREN BILA: THIERNO SOULEYMANE
  • Au cimetière de la pellicule (Thierno Souleymane Diallo, Frantzia / Senegal / Ginea / Saudi Arabia. 2023) 93’
    Mamadou Toureren 1953ko Mouramani filma Ginean egindako lehen filma dela uste da. Thierno Souleymane filmaren ekoizpeneko baldintzetan interesatuta dago, eta filmaren kopia bat non dagoen jakin nahi du. Bideo-kamerarekin, mikrofonoarekin eta audiofonoekin hornituta, herrialdean zehar ibiltzen da, batzuetan asto baten gainean, beste batzuetan oinutsik, eta bidean garaiko artxibozain eta pentsalariekin izandako elkarrizketetan bizi den guztia filmatzen du. Filma Gineako zinemaren historian zehar egindako bidaia bihurtzen da, zinema-areto hutsetara eta abandonatutako filmen artxiboetara eramaten duena.

Larunbata 9 irailak
19:00
DONOSTIA SARIA: JAVIER BARDEM

Saio berezia, Javier Bardem (Donostia Saria 2023) omenaldia.

  • Huevos de oro (Bigas Luna, Espainia, Frantzia, Italia, 1993) 88'
    Bigas Luna zuzendariaren klasiko garaikidea. Javier Bardem, Maribel Verdú eta María de Medeiros ditu protagonista. Aberats berri batek bi helburu ditu: neska-lagunarekin ezkontzea eta etxe orratz bat eraikitzea. Baina bikotekidea desleiala zaio eta konpromisoa hautsiko du.

* José Luis Rebordinosek (Donostia Zinemaldiaren zuzendariak) aurkeztuko du saioa.


Ostirala 15 irailak
19:00
DONOSTIA SARIA: HAYAO MIYAZAKI

Saio berezia, Hayao Miyazakiri (Donostia Saria 2023) omenaldia.

  • Mi vecino Totoro (Hayao Mityazaki, Japonia, 1993) 86'
    50eko hamarkadan, japoniar familia bat landara aldatu da. Bi alabak, Satsuki eta Mei, basoko izpiritu batekin, Totororekin, adiskidetzen dira. Aita unibertsitateko irakaslea da, eta alaben irudimena suspertzen du, etxeko iratxoei, mamuei eta espiritu babesleei buruzko istorio magikoak kontatuz, ama ospitalean gaixorik dagoen bitartean.

Larunbata 16 irailak
19:00
DONOSTIA SARIA: VÍCTOR ERICE

Saio berezia, Víctor Ericeri (Donostia Saria 2023) omenaldia..

  • Alumbramiento (Víctor Erice, Espainia, 2002) 11'
    Zuri-beltzean filmatuta, 1940ko ekainaren 28an, Euskal Herrian, II. Mundu Gerran zehar jaiotako izaki baten bizitzaren lehen hamar minutuak aurkezten dizkigu filmak. Erditu ondoren, landako soinuekin bat eginda, lo-kanta batek jaioberriaren negarra kontsolatuko du.
  • La Morte Rouge (Víctor Erice, Espainia, 2006) 33'
    "La Morte Rouge" Quebec inguruko Kanadan dagoen herri baten izena da. Orain arte inork ez du mapetan aurkitu, beharbada 1944an Hollywooden filmatutako The Scarlet Claw filmeko gidoilarien irudimenean bakarrik existitu zelako, Sherlock Holmes detektibe ospetsua protagonista zela. 1946an estreinatu zen Espainian. Narratzaile batek bere bizitzako lehen filma ikusten duen haur baten esperientziei buruz hitz egiten du.
  • Cristales rotos (Víctor Erice, Portugal, 2012) 37'
    Bizitza kristal baten bidez, bizitza helburu baten bidez, bizitza kamera baten bidez. Beltzera. Gurpil handi bat duen fabrika baterako sarreraren bista orokorra.

Larunbata 2 abenduak
19:00
THE WATERMELON WOMAN: CHERYL DUNYE

The Watermelon Woman (Cheryl Dunye, Estatu Batuak, 1996) 90’

Cheryl (zuzendariak berak antzeztua) Fae Richardsi buruzko dokumental bat egiten ari den emakume beltza da. Fae Richards 30eko hamarkadako aktore beltza da, The Watermelon Woman izenez ezaguna. Bideoklub batean ere lan egiten du. Filmak Cherylek aktoreari buruz egindako elukubrazioak deskribatzen ditu, eta Dianarekin, dendako ohiko bezeroa den emakume zuri batekin, izandako maitasun istorio kitzikagarria taularatzen du. Errealizadoreak bi istorio horiek bateratzeko duen trebetasunak zineman sexualitatea eta arraza irudikatzeari buruzko hausnarketa bizigarri bihurtzen du filma, baita fikzioaren eta errealitatearen arteko mugei buruz espekulatzeko gonbidapen ere.


Larunbata 10 otsailak
19:00
COME WITH ME TO THE CINEMA – THE GREGORS: ALICE AGNESKIRCHNER

Komm mit mir in das Cinema - Die Gregors (Alice Agneskirchner, Alemania, 2022) 155’

Erika eta Ulrich Gregorren ibilbide bereziari buruzko dokumentala. Elkarrekiko eta zinemarekiko duten maitasunak 65 urte daramatza bizirik eta paper erabakigarria bete du Alemaniako zinema-panoramaren konfigurazioan.


Ostirala 1 martxoak
Azken eguna aurreko edizioko lana bidaltzeko

Larunbata 6 apirilak
19:00
UN PEQUEÑO PLAN… COMO SALVAR EL PLANETA: LOUIS GARREL

La croisade (Louis Garrel, Francia, 2021) 67’

Abelek eta Mariannek jakingo dute 13 urteko semeak (Joseph) ezkutuan saldu dituela gehien maite zituzten gauzak. Laster konturatuko dira Joseph ez dela hori egin duen bakarra: mundu osoko ehunka haur elkartu dira proiektu misteriotsu bat finantzatzeko. Planeta salbatzea da misioa.


Larunbata 22 ekainak
19:00
Potemkin korazatua

Potemkin korazatua, Sergei Eisestein (1925)
1905ean gertatutako benetako gertaeretan oinarritzen da film luzea, eta Odesako portuko marinelen matxinadan oinarritzen da. Gerraontzi batean janari gutxi zegoenez, marinelek protesta egin zuten, kapitaina indarrez zapaltzen saiatuz. Marinelek herritarren laguntza jasotzen dute elikagai moduan. Tsarraren armadak matxinoen aurka egiten duenean, egoera puntu kritiko batera iristen da. Gerraontzia itsasoratzen da, almiranteen eskuadra bat zain duela. Itsasontzietako tripulazioak adiskidetu egiten dira.


Larunbata 22 ekainak
19:00:00
Artxiboa

Hurrengo data garrantzitsuak
Ostirala 30 abuztuak
09:00
Prentsarako Gidaliburu praktikoa, Prentsa grafikorako guneak eta Zinema-aretoak


Astelehena 2 irailak
09:00
Zinemaldira bertaratutako guztiak biltzen dituen zerrenda, baita egonaldi-datak ere. Prentsako akreditatuak abuztuaren 27tik aurrera egongo dira eskuragarri.

Ostirala 6 irailak
11:00
Zinemaldiko epaimahaien osaera eta Zinemaldian izango direla baieztatu duten zinemagile eta antzezle garrantzitsuak.

'Prentsa-txostena'-ren argitalpena, edizioaren zifra eta zerrendekin eta Zinemaldiaren datu historikoekin.

Astelehena 9 irailak

Zinemaldiko komunikazio-ekitaldien agenda. Edukiak irailaren 18tik aurrera egongo dira eskuragarri


Astelehena 9 irailak
09:00
Programazioaren, prentsa-emanaldien, photocallen eta prentsaurrekoen ordutegiak argitaratzea

Asteartea 10 irailak
Prentsa-akreditaziodunek mezu elektroniko bat jasoko dute sarreren erreserbari buruz.

Asteartea 10 irailak
19:00:00
Donostia Saria

Asteazkena 11 irailak
'Filmez film' gidaliburua eta haren zabalgarriak programazioaren ordutegiekin argitaratzea

Asteazkena 11 irailak
09:00
Lehentasunezko sarbidea duten akreditaziodunentzako onlineko sarreren erreserba
Irailaren 11ko (asteazkena) 09:00etatik irailaren 12ko (osteguna) 15:00ak arte

Asteazkena 11 irailak
10:00
Epaimahaikideentzat eta prentsa-agenterik ez duten filmentzat

Ostirala 13 irailak
09:00
Akreditaziodun guztientzako sarrerak erreserbatzeko onlineko sistema irekitzea
Zinemaldia amaitu arte

Igandea 15 irailak
09:00
Ikus-entzuleentzako sarreren salmenta abiaraztea


Asteazkena 18 irailak
08:00
Kursaalen akreditazioak jasotzeko mostradorea irekitzea
Irailaren 18tik (osteguna) 27ra (ostirala), 08:00-20:00
Irailaren 28an (larunbata) 08:00-14:00

Osteguna 19 irailak
08:00
Kursaalen (Zinemaldi Plaza) akreditaziodunentzako leihatila irekitzea
Irailaren 19tik (osteguna) 27ra (ostirala), 08:00-20:00
Irailaren 28an (larunbata) 08:00-14:00

Ostirala 20 irailak
Donostia Zinemaldiaren 72. edizioa egitea
Irailaren 20tik (ostirala) 28ra (larunbata)

Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: