"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Estreinaldi handietarako sail herrikoia; filmak 400 metro koadroko pantaila batean proiektatzen dira, ia 3.000 ikus-entzulerentzat prestatutako areto batean.
Gainera, goizero, Zinemaldiak ikastetxeekin aurrez hitzartutako programa bat jartzen du abian Belodromoan, non pantaila handian eta euskaraz proiektatzen baitira filmak. 2019tik zientziari lotutako gaiak izan ditu, eta Donostia International Physics Centereko (DIPC) zientzialariek egiten dituzte aurkezpenak.
Belodromoa, era berean, Zinemaldiko bi ekitaldi guztiz ezagunen agertoki ere bada: Euskadiko Orkestrak lehen larunbatean eskaintzen duen zinema-musikako kontzertuarena eta Zinemaldiaren azken eguneko saioarena, non, amaierako gala ez ezik, Sail Ofizialeko eta Perlak saileko azken filmak ere ematen baitira.