"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Espainian erakutsi gabeko urteko film luze nabarmenen aukeraketa. Sail honetako filmek kritikaren txaloak eta sariak jaso dituzte nazioarteko beste zinema-jaialldi batzuetan. Armani Beauty saileko babesle ofiziala da.
Perlak saileko film guztiak dira Donostiako Udalaren babespeko Donostia Hiria Publikoaren Saria irabazteko hautagai. Esan behar da filmaren lehen proiekziora datozen ikusleek erabakitzen dutela saria.
Donostia Hiria Publikoaren Saria bi azpisariz osatua dago: Film Onenaren saria, 50.000 eurokoa, eta Europako Film Onenaren saria, 20.000 eurokoa.
Donostia Hiria Publikoaren Saria filmaren Espainiako banatzaileari ematen zaio.