"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiak kutxatilategi birtuala ipini du 72. edizioan parte hartuko duten ekoizpen-etxeen, salmenta-konpainien eta banatzaileen eskura; hala, zerbitzu honi esker, filmeek online promozionatzeko aukera izango dute. Izan ere, informazioa kutxatilategi birtualean ipinita, komunikabideek deskargatzeko modua izango dute, aldez aurretik erregistratuta betiere.
Erabiltzaileak
Donostia Zinemaldiaren web orriko atal honetako edukia ikusteko, eta 72. edizioko filmak promozionatzeko materiala (pressbookak, bereizmen handiko argazkiak, ikus-entzunezko artxiboak…) deskargatzeko, erregistratua egon behar duzu.
Material hornitzaileak
Ekoizpen-etxe, salmenta-konpainia edota enpresa banatzaile bateko kide bazara eta Donostia Zinemaldiaren 72. edizioan parte hartu behar baduzu, ez duzu hemen erregistratu beharrik. Zinemaldiak zure konpainiarekin harremanak izateko pertsonari pasahitz jakin bat eman(go) dio, sisteman promozio-materiala kargatzeko modua izan dezan. Gainera, erabiltzaile arruntak eskuragarri dituzten edukietara sartzeko aukera izango duzu. Pasahitza jaso ez baduzu edota zalantzarik baldin baduzu, ipini zaitez harremanetan prentsa sailarekin ondorengo helbidean web2@sansebastianfestival.com.