"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinemagileen lehen edo bigarren film luze erakutsi gabeen –ekoitzi diren herrialdean estreinatuek soilik har dezakete parte– nazioarteko lehiaketa, azken urtean ekoitziak baldin badira.
Sail honetako film guztiak dira Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagai. 50.000 euroko saria da, erdibanatzeko zuzendariaren eta filmak Espainian duen banatzailearen artean.
Kutxabank-New Directors saria Kutxabankek, Donostia Zinemaldiaren kolaboratzaile ofizialak, babesten du. Kutxabank-New Directors sariaren epaimahaiak baloratu eta saritzen ditu film hauek.
New Directors saileko filmak Gazteriaren saria lortzeko hautagai ere badira. Sari hori 18 eta 25 urte bitarteko ikaslek osatutako epaimahaiak erabakitzen du.